2006ko Gure Artea Sariak
Jeleton
Gelen Alcantara (Murcia, 1975)
Jesús Arpal (Bilbo, 1972)
JELETON Gelen Alcántara eta Jesús Arpalek osaturiko taldearen izena da. Biak Cuencako Arte Ederretako fakultatean ikasi zuten (UCLM) eta Bartzelonan sortu zuten JELETON taldea, 1999an.
Orduz geroztik lan espezifikoak egiten dituzte Processos_Obertsen gisako produkzio-testuinguruetan: P_O_2_Queda la Marca (Terrassa, 2005) PhotoEspaña '04 (Madril, 2004), Hangar (Bartzelona, 2003-2005) edo Centre Cívic Sant Andreu (Bartzelona, 2002-2003, 2005). Jeletonen lanen artean honako hauek aurki ditzakegu: inprimatutako edizioan Belleza Infinitak argitaratutako "Las lilas de Jeleton" liburua (Bilbo, 2003); musika-edizioan, "Las lilas de Jeleton / Reich mir dein häendchen" biniloa, Hangarrek produzitutakoa (Bartzelona, 2004) eta web-arloan haien egunerokoa, http://www.jeleton.com/. Bestalde beraien lanak honako leku hauetan ere aurkeztu dituzte: erakunde-aretoetan, Rekalde esaterako (Gure Artea Sariak, Bilbo, 2002), arte-galerietan, Ferran Cano Galeria (Bartzelona, 2002), ADN Galeria (Bartzelona, 2003), Azokatan; ARCO (2003, 2004), eta aldizka lan espezifikoak egiten dituzte inprimatutako argitalpenetarako baita online ere.
