Guraso-eskola
Valentziako Udala
Guraso-Eskolak
- Norentzat: seme-alabak txiki edo/eta nerabeak dituzten gurasoentzat eta guraso izateko asmoa dutenentzat.
- Programaren helburuak: Gurasoei seme-alaben hazkuntza eta formazioari buruzko gaien inguruan informazioa, aholkularitza eta oinarrizko ezagutzak eskaintzea, haien funtzioak hobeto egiteko gaitasun hobeak izan ditzaten. Hezkuntza- eta formazio-baliabideak erraztea, seme-alabengan, modu arduratsu batean, bizitzako errealitateari aurre egiteko beharrezkoak diren jarrera, balio eta gaitasun pertsonal eta sozial osasuntsuak sustatzeko. Parte hartuko duten gurasoen artean aberasgarria izango den esperientzia-trukaketa sustatzea.
- Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
- Bestearen ikuspuntuan jartzea.
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/21