1.1. Helburua
Elkarlanaren bidez liburutegien arteko mailegua martxan jarriko duen ELSN-ren linea-sareko profesional-talde bat sortzea. Talde honek zerbitzuaren prozesua aztertuko du eta partaideen beharretara eta posibilitateetara egokitzen saiatuko da.
1.2. Kideak
Liburutegien arteko mailegurako hasierako lan-taldea Liburutegi Zerbitzuko ordezkariekin eta honako herrietako liburutegietako ordezkariek osatuko dute: Amurrio, Arrasate, Bakio, Eibar, Ermua, Getxo (Villamonte), Getxo (San Nicolás), Gorliz, Irun, Oñati eta Vitoria-Gasteiz.
Taldekideek koordinatzaile bat aukeratuko dute. Horren zereginak hauek izango dira,
-
Taldearen baitan hartutako erabakiak zentralizatzea.
-
Foroa moderatzea.
-
Solaskide izatea gainerako taldeetako koordinatzaileekin eta Liburutegi Zerbitzuarekin.
-
Lan-taldearen iradokizunak eta erabakiak jasotzea eta zabaltzea.
-
Hala badagokio, jarraipen-bileretarako deia egingo du.
-
Bileretako aktak egitea.
Taldearen komunikazio-bidea
-
Posta elektronikoa. Taldekideen arteko komunikazioa e-mail bidez gauzatuko da, "Erantzun denei" aukeraren bitartez, gehienez bi eguneko epean.
-
Aldizkako bilerak. Taldeak ikusiko du gai garrantzitsuak aztertzeko bilerak egitea beharrezkoa den ala ez. Koordinatzaileak egingo du bileretarako deia.
1.3. Lan-prozedura
Goian adierazitako helburua betetze aldera, taldekideek honako eginkizunak izango dituzte:
-
Liburutegi Zerbitzuak aurkeztutako zirriborroa aztertzea. Taldeak liburutegien arteko mailegurako zerbitzua martxan jartzeko gutxienezko araudia adostuko du.
-
Zerbitzu hau martxan jartzeko beharrezkoak diren inprimakiak prestatzea.
-
Liburutegien arteko maileguaren kudeaketa programa oraingo baliabideak zein etorkizuneko hobespenak aztertzea.
-
Zerbitzu hau martxan jartzeko eta funtzionatzeko beharrezkoa den edozein alderdi aztertzea.
-
Funtzionamenduaren jarraipena eta bera hobesteko proposamenak egitea.
1.4. Parte-hartzaileak
|