1.1. Helburua
ELSN-ren on line sareko profesional-talde bat sortzea, lankidetzaren bitartez haur-liburutegietako -edo haur eta gazte-ataletako- prestazioen kalitatea eta bertan haur eta gazteei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko lanari ekiteko.
1.2. Kideak
Monografiak katalogatzeko hasierako lan-taldea honako herrietako liburutegietako ordezkariek osatuko dute: Arrasate, Eibar, Getxo, Irun, Leioa eta Tolosa.
Taldekideek koordinatzaile bat aukeratuko dute, zeinaren zereginak izango baitira:
-
Taldearen baitan hartutako erabakiak zentralizatzea.
-
Foroa moderatzea.
-
Solaskide izatea gainerako taldeetako koordinatzaileekin eta Liburutegi Zerbitzuarekin.
-
Lan-taldearen iradokizunak eta erabakiak jasotzea eta zabaltzea.
-
Hala badagokio, jarraipen-bileretarako deia egingo du.
-
Bileretako aktak egitea.
Taldearen komunikazio-bidea
-
Posta elektronikoa. Taldekideen arteko komunikazioa e-mail bidez gauzatuko da, "Erantzun denei" aukeraren bitartez, gehienez bi eguneko epean.
-
Aldizkako bilerak. Taldeak ikusiko du gai garrantzitsuak aztertzeko bilerak egitea beharrezkoa den ala ez. Koordinatzaileak egingo du bileretarako deia.
1.3. Lan-prozedura
Goian adierazitako helburua betetze aldera, taldekideek honako eginkizunak izango dituzte:
a) Katalogazioa
-
Haur eta gazteentzako bibliografia materialen katalogazioan eta sailkapenean sortzen diren zalantzak argitzea. Eguneroko katalogazio-lanean sortzen diren zalantzak taldean plazaratuko dira, konpontzeko eta, behar izanez gero, sistematizatu ahal izateko arauak ezartzeko.
-
Liburutegi Zerbitzuak ezarritako katalogazio-arauak finkatzea. Eguneroko lanak arauak etengabe berrikustea ekarriko du, eta, hartara, katalogaziorako eskuliburuak egokitzea. Eskuliburuetako egokitzapen horiek taldekideen artean adostuko dira, eta koordinatzaileak gero Zerbitzuari jakinaraziko dio zein aldaketa egin behar diren.
-
ELSN-ren on line katalogoa arian-arian arazten laguntzea. Taldekideek katalogoko errakuntza nabarmenenak antzeman eta sistematizatu egingo dituzte, hartara, Zerbitzuarekin elkarlanean, zuzenketa eta arazketa prozedura eraginkorrak ezartzeko.
-
Prestakuntza beharrak antzematea. Katalogazioak berrikusten dituztenean, taldekideek sareko katalogatzaileen prestakuntzaren gaineko benetako beharrizanak antzeman ahal izango dituzte.
-
Sareko gainerako liburutegiak jakitun ipintzea. Taldeak hartzen dituen erabakiak dokumentu bidez jakinaraziko dira sare osoan Liburutegi Zerbitzuaren bidez.
b) OPAC-en diseinua eta funtzionalitateak
Talde honen zereginetako bat izango da berariaz erabiltzaile haur eta gazteei zuzendutako OPAC baten diseinua zehaztea, horiek dituzten beharrei erreparatuta.
c) Baliabide elektronikoak eta web bidezko informazioa
Haurrentzako baliabide elektronikoen gida bat lantzeko planteamenduak egitea, bereziki arreta jarriz aurkezpen-moduan eta erabiltzaileen sarbidean.
Parte-hartzaileak
|