Galdera hauetako bati baietz erantzunez gero:
- Galedera 1
- Galedera 2
- Galedera 3
- Galedera 4
- Galedera 5
- Galedera 6
Deitu, mesedez, A Gripea
kasuetarako dagoen telefonora
900 47 47 32
kasuetarako dagoen telefonora
900 47 47 32
Galdera honi baietz erantzunez gero:
- Galedera 7
Sintoma hauek aditzera ematen dute, beharbada, gripea duzula
Printzipioz, arazo hau etxean bertan konpondu dezakezu, gripeari aurre egiteko gomendioak jarraituz. Gripea duten pertsona gehienentzat ez da ezinbestekoa medikuarenera joatea, izan ere, gripea, bat-batean arintzen den infekzioa izan ohi da. Horrek esan nahi du gorputzak berak egiten diola aurre infekzioari tratamendu medikoa jaso barik. Gripearen sintomak 4-10 egunetan gutxitu ohi dira.
Gripeari aurre egiteko aholkuak

- Etxean geratu deskantsatzen, atsedena hartzen, logela aireztatzen eta hotza saihesten.
- Sukarrak 38 graduak gainditzen baditu, ezinegon orokorra, buruko edo giharretako mina... sentitzen baduzu, hartu paracetamol bezalako analgesiko - antitermikoak.
- Likidoak edan.
- Hartu elikagai osasuntsuak. Ez bazara gose, hartu frutazko zukuak, barazki-saldak eta infusioak.
- Ez erre ezta arnastu ere, tabakoak utzitako kea duen airea.
- Gogoratu zeintzuk diren gaixotasunaren tranmisioa prebenitzeko neurriak. Pentsatu besteengan: : Beste pertsona batzuk gripeaz edo hotzeriaz kutsatzeko arriskua murriztu dezakezu eztula edo doministiku egitean ahoa estaltzen baduzu eta eskuak erregulartasunez garbitzen badituzu. Bota erabilitako paperezko zapiak zakarrontzira erabili eta gero.
-
Zailtasunak izateko arriskua handitzen duten baldintzak dituzten pertsonak, edozein dela azken hauen adina.
- Bihotzeko, arnas-aparatuko giltzurruneko, gibeleko edo odoleko gaixotasun kronikoa, farmakoekin tratatutako diabetesa, gaixotasun neuromuskular larria edo gizeneria.
- Trasplanteengatiko inmunosupresioa izatea, GIB/IHESA izatea, gorputzeko erantzun inmunitarioa ezabatzeko farmakoak hartzea, barerik ez izatea...
- Haurdun egotea.
- 18 urte baino gutxiago izatea eta aspirina hartzen egotea etengabeko tratamenduan.
- 5 urte baino gutxiago dituzten umeak.
- Sintomak bere horretan mantendu dira 10 egunez.
- Arnasa hartzeko zailtasuna edo aire falta sentitzea, bularreko mina edo albo bateko mina izatea.
- Bat-batean okerrera egitea edo ohikoak ez diren sintomak agertzea.
- Sukarra altua da oraindik, 38 gradutik gora 4 egunez edo gehiagoz.
Galdera honi baietz erantzunez gero:
- Galedera 8
Sintoma hauek adierazten dute, seguruena, ohiko hotzeria duzula
Arazo hau etxean bertan tratatu daiteke hurrengo gomendioei jarraiki.
Antibiotikoek ezin dituzte ohiko hotzeriaren sintomak tratatu. Ez duzu zertan medikua bisitatu behar adinekoa ez baldin bazara, osasun aldetik arazoak ez badituzu edo gaixotasun larriren bat ez baduzu.
Hotzeria zaintzeko gomendioak

- Deskantsatu eta gela aireztatu, hotza saihestuz. - Sukarra, ezinegon orokorra, buruko mina... baduzu, hartu paracetamol bezalako analgesiko antitermikoak.
- Likidoak edan.
- Hartu elikagai osasuntsuak. Ez bazara gose, hartu frutazko zukuak, barazki-saldak eta infusioak.
- Ez erre ezta arnastu ere, tabakoak utzitako kea duen airea.
- Gogoratu zeintzuk diren gaixotasunaren tranmisioa prebenitzeko neurriak. Pentsatu besteengan: : Beste pertsona batzuk gripeaz edo hotzeriaz kutsatzeko arriskua murriztu dezakezu eztula edo doministiku egitean ahoa estaltzen baduzu eta eskuak erregulartasunez garbitzen badituzu. Bota erabilitako paperezko zapiak zakarrontzira erabili eta gero.
- Arnasa hartzeko zailtasuna edo aire falta sentitzea, bularreko mina edo albo bateko mina izatea.
- Bat-batean okerrera egitea edo ohikoak ez diren sintomak agertzea.
Galdera honi ezetz erantzunez gero:
- Galedera 8
Galdeketa honetan eman dituzun erantzunen arabera, ez du ematen gripe edo ohiko hotzeria duzunik.
Edozein kasutan, gogoratu gurekin harremanetan jarri zaitezkeela A Gripea kasuetarako dagoen telefonora deituz, jarraian agertzen diren eta zailtasunak ekar ditzaketen sintomak badituzu:

- Arnasa hartzeko zailtasuna edo airea falta zaizula sentitzea, bularreko mina edo albo bateko mina izatea.