| Ondoren, arlo bakoitzaren diagnostikoaren
arabera, II.Gazte Plana indarrean egon den urteetan lehentasunezkotzat
jotzen diren lan-ildoak jasotzen dira. Era berean, erakunde bakoitza gizarte-eragileekin
lankidetzan sustatzeko konpromisoa hartu duen ekintzak zehazten dira:
Esan beharra dago, xedea ez dela EAEko gazte politiken
baitan burutuko diren ekintza guztiak jasotzea, honako beste hau baizik:
gazteen emantzipazioa zaildu edo eragozten duten arazo nagusiei erantzunez,
lehentasuneko ekintza positibotzat adostu diren horiek. Aipatutako erakundeen
arteko adostasun edo akordio horiek, oinarrizko hiru irizpideren arabera
ezarri dira:
--eraginkortasuna, gazteen arazoei erantzun hobea emateko,
--neurrien errealismo politikoa, hau da, dagokion instituzio edo departamentuaren
markoan burutzeko aukera,
--eta bere izaera estrategikoa, administrazioetan burutzen diren politikak
bideratzeko aukera ematen duena.
Modu horretan, I. Gazte Planarekin hasitako planteamenduarekin
jarraituta, II. Gazte Planak ezaugarri hauek ditu:
--Eskuartze ildo kopuru murriztu baina esanguratsu bat
jasotzen du. Ahaleginen sakabanaketa eta eraginkortasunaren galera ekiditea
da helburua, jarduera-ildo asko dituzten planetan gertatu ohi dena.
--Iragankortasun zehatz bati lotua dago, ezarritako politiken eraginkortasun
sozialean antzeman eta sakontzeko aukera ematen duena, eta berregokitze
iraunkorra errazten duen epe ertaineko ikuspegi batekin lan egiteko aukera
ematen duena.
--Ebaluatzeko erraza da, ondo adierazitako ekintzak jasotzen baititu,
eta beraz, proposamenen eragin erreala ezagutzeko eta etengabe gizartearen
aldaketei egokitzeko aukera emango dute.
Gazte Planaren beharra arrazoitzen duten argumentuei buruzko
atalean adierazi bezala, gutxienez bi esku-hartze sozio-instituzional
ezarri behar dira, gaztearen etapen araberakoak: nerabetasunaren eta prestakuntza-zikloaren
ondorengoaren araberakoa (14-24) edo aurrera egindako gaztetasunaren eta
lan merkatuan sartzeko etaparen araberakoa (25-30 urte).
Ondorioz, gaztetasunaren lehen faserako aktiboagoak diren
gizarteko rol batzuei lotutako ahaleginak nabarmentzen dira:
- Edukien eta balioen hezkuntza.
- Enpleguari begira, bokaziozko eta gaitasunezko bideratzeak.
- Gizarte-jokabide arriskutsuen prebentzioa (drogak, alkohola, sexu bidez
kutsatzen diren gaixotasunak...)
- Aisialdi kontsumistari alternatibak bilatzea.
- Bere kultur dimentsioa indartzea.
Gaztetasunaren bigarren faserako, ekimenak gizarteratzeari
buruzkoak dira:
- Lan-merkatuan txertatzea errazteko neurriak (autoenplegua,
enplegu hobi berriak, eskaintzaren sustapena...).
- Etxebizitzak eskuratzea errazteko neurriak (alokairua, jabego modu berriak,
kredituaren eskuragarritasuna...).
- Gazteen izaera heldua indartzera zuzendutako neurriak, bere arduren
aurrean, etxeko ingurunearen aurrean eta jokabide sozialaren aurrean.
II. Gazte Planaren funtsa osatzen duten esku-hartze ildoen baitan, eta
horietako bat berari ere garrantzirik kendu nahi izan gabe, beharrezkoa
da bere eragin sozial handiagoagatik ondoren zerrendatutako eta lehentasunezkotzat
jotako ildo estrategikoak azpimarrratzea:
- Lana eta lan-munduratzearen arloan, enplegu programak
sustatzea eta laneko ezegonkortasunaren aurkako neurriak hartzea.
- Hezkuntza eta Prestakuntzaren arloan, irakaskuntza zentroetan balioen
hezkuntza sustatzea, eta Lanerako prestakuntza bizitza osoan zehar sustatzea.
- Etxebizitzaren arloan, gazteentzako etxebizitzaren eskuragarritasuna
erraztea, alokairuko etxebizitzen laguntza eta sustapenaren bidez.
- Osasuna eta Gizarte-ekimenaren arloan, jokabide arriskutsuen prebentzioari
zuzendutako bizitza estiloak eta jokabide osasungarriak sustatzea. Era
berean, gazteen bazterketaren prebentzioan eta gizarte esku-hartzean jardutea.
- Aisialdia eta gazte-kulturaren arloan, gazte asoziazionismoa eta aisialdi
partehartzailea sustatzea, eta gazte sortzaileei laguntzea.
- II. Gazte Plana bultzatzeari dagokionez, lehentasunezkotzat jotzen da
plana foru aldundietara zabaltzea, eta, erronka modura, udaletara, gizarte-eragileetara
eta gazteei beraiei zabaltzea.
- Azkenik, II. Gazte Planak gazte-indarkeriaren arazoari arreta berezia
eskaini behar diola uste da eta, horretarako, Plana osoki hartuko duen
zeharkako izaera bat emateari egoki iritzi zaio.
Instituzio bakoitzak ezartzen duen planifikazio orokorrari
kalte egin gabe, Zuzendaritza Batzordeak bere eragin biderkatzailea eta
eragin soziala dela eta aurrekontu ekitaldietan zehar modu berezian nabarmendu
behar diren ekintza estrategikoak hautatuko ditu urtero. Ekitaldia bukatuta,
horien betetze-maila aztertuko da, eta horrek hurrengo ekitaldiaren programazioa
birbideratzeko aukera emango du.
I. ARLOA. LANA ETA LANERATZEA
| 1.1. Politika koordinatua sustatzea,
gazteentzako lanpostuak sortzea eta mantentzea helburu duena, ekintza
positiboko neurriak hartzearen, zerga-abantailak ezartzearen eta
kontratazioari dirulaguntzak ematearen bitartez |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
1.1.1 |
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan
zerga-neurriak hartzea, gazteentzako lanpostuak sortzen, mantentzen
eta finkatzen laguntzeko |
Aldundiak
Ogasuna |
|
1.1.2 |
Iraupen luzeko langabezian dauden gazteen praktiketako
kontratazioa indartzera zuzendutako diru-laguntza ildo baten garapena |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.1.3 |
Gazte langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak ematea |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.1.4 |
Enplegua sustatzeko ekintza positiboko irizpidea
aintzat hartzea administrazioak laneratze-arazoak dituzten kolektiboak
kontratatzen dituzten enpresekin egiten dituen kontratuetan |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
1.1.5
|
Gazte langabetuak gizarte-ekonomiako enpresetako
kide egin daitezen laguntzea, enpresaren gizarte-kapitalari egin
beharreko ekarpenaren aldi bereko finantzaketaren bidez |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.1.6 |
Enplegu-gune berriak eta jada abian jarri diren esperientzia
pilotuak identifikatu eta aztertuko dituen txostena lantzea |
Eusko Jaurlaritza
Lana
Nekazaritza |
| 1.2. Enpleguaren banaketa sustatzeko
politika koordinatua garatzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
1.2.1 |
Plantilak berrantolatu eta berregituratzea, administrazio
publikoetan gazteentzako lanpostu berrien sorrera sustatzeko |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
1.2.2 |
Aparteko orduak kentzearen edo jardunaldia murriztearen
bidez gazteentzako enplegua sortzen duten enpresei laguntzak ematea |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.2.3 |
Gizarte-eragileei (enpresariei eta langileei) negoziazio
kolektiboan jardunaldi-murrizketa sartzea bultzatuko dieten neurri
pizgarriak abian jartzea, gazte-enplegua handitu asmotan |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.2.4 |
Lan-banaketarako neurrien berrikuspena, garapena
eta komunikazioa (ordezkapen-kontratua eta beste neurri batzuk) |
Eusko Jaurlaritza
Lana
Nekazaritza |
| 1.3. Enplegu bila dabiltzan edo
enpresa berria sortu nahi duten gazteentzako, leihatila bakarreko
zerbitzua garatu eta abian jartzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
1.3.1 |
Honakoei buruzko informazioa jasoko duen datu-base
bat mantendu: gazte hautagaien curriculuma, enpresen enplegu-eskaera
eta lanpostu berriak. Elikatuta egon dadila eta telematikaren bidez,
sarea osatzen duten alde guztiei zerbitzua eskaintzeko |
Eusko Jaurlaritza
Langai |
|
1.3.2 |
Lanbide-orientazioko gida lantzea, lana sortu eta
bilatzeari dagokionez gazteei erantzun eta aholkua emango diena.
Ildo horretan, gida horrek lanarekiko jarrera aktiboagoa bultzatuko
du lana bilatzeko orduan, eta hori ez ezik, aholkuak ere emango
ditu enpresa berriak sortzeko aukerei, enplegu-gune berriei, lan-merkatuko
prestakuntza-eskakizunei, lana bilatzeko estrategiei eta gizarte-trebetasunak
garatzeari buruz |
Eusko Jaurlaritza
Lana
Nekazaritza
Hezkuntza |
|
1.3.3 |
Biztanleria langabetuaren laguntza pertsonalizatua
indartu, lan merkatura sartzeari begira, Orientazio-Zerbitzuen bidez.
Horiek Gazte langabetuaren ibilbidearen, jarraipen eta harrera osoa
bermatu beharko dute |
Eusko Jaurlaritza
Langai |
|
1.3.4 |
Industria gaietan, Leihatila Bakarra gazteriarentzat |
Eusko Jaurlaritza
Industria |
| 1.4. Autoenplegua eta gazteek
gidatutako enpresak sortzea sustatzera zuzendutako politika koordinatua
garatzea kooperatibismoaren eta beste formula batzuen bitartez |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
1.4.1 |
Gazteen
artean enpresarako bokazioak piztea helburu izango duen proiektuak
koordinatzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
1.4.2 |
Autoenplegu gaztea sustatzeko laguntzak ematea |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.4.3 |
|
Eusko Jaurlaritza
Ogasuna |
|
1.4.4 |
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan
autoenplegura eta gazteek gidatutako enpresa berriak sortzeko proiektuetan
inbertsioak egitearen aldeko zerga-neurriak hartzea |
Aldundiak
Ogasuna |
|
1.4.5 |
Gazteek sortutako enpresen zerga-ordainketa atzeratzea |
Aldundiak
Ogasuna |
|
1.4.6 |
Arrisku-Kapitala Fondoaren kudeaketa, teknologia
berriak eta informazioaren gizartearekin erlazionatutako enpresen
hasierarako, eta gazteen eskutik enpresa gehiago sortzeko |
Eusko Jaurlaritza
Industria |
|
1.4.7 |
Udalek gazteentzako enpresa berriak sortzeko tokiak
aldi baterako uztea |
Udalak
Sustapen ekonomikoa |
| 1.4.8 |
Ekonomia-jarduerako proiektuentzako laguntza guztiak
jakinaraztea, nola lehen sektoreari hala gainerako sektoreei dagozkienak,
laguntza horien esleipen-irizpide moduan gazte-irizpidea hartuta |
Eusko Jaurlaritza
Nekazaritza
SPRI
Aldundiak
Nekazaritza
Sustapen ekonomikoa |
|
1.4.9 |
Diagnostiko zuzenetan oinarritutako neurri eta jarduera
programa bat ezartzea, gazteak lehen sektorera sartu, eta, ondoren,
mantentzea sustatzeko, horrela, belaunaldi ordezkapena erraztuz |
Eusko Jaurlaritza
Nekazaritza
Aldundiak
Eusko Jaurlaritza |
|
1.4.10 |
Gazte kolektiboan enplegua sortzeko ekimen instituzionalen
benetako eragina, sakontasunez neurtzea eta aztertzea |
Eusko Jaurlaritza |
| 1.5. Gazte-enpleguaren kalitatea hobetzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
1.5.1 |
Gazteen kontratazioaren eta laneratzeko kontratuen
bilakaeraren errealitateari buruzko azterketa egitea bereziki emakume
gazteen kolektiboa kontuan hartuta |
Eusko Jaurlaritza
Lana
Enplegurako Euskal Behatokia
Sindikatuak
Enpresa-erakundeak |
|
1.5.2 |
Gazteen enpleguaren kalitateari buruzko araudia (kontratazioa,
laneko segurtasuna eta higienea...) garatzeko irizpideak eta balioak
adostea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Sindikatuak.
Enpresa-erakundeak.
Lan-munduratzeko
gizarte-eragileak
Gazteak. |
|
1.5.3 |
Zerga- eta dirulaguntza-politikak gazteen enpleguaren
kalitatezko irizpideei lotzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
1.5.4 |
Heriotza-istripuen eta istripu larrien ikerketan
adinaren faktorea eta behin-behinekotasuna istripuen gertaeren arrazoi
gisa sartzea |
Eusko Jaurlaritza
Osalan |
|
1.5.5 |
Gazteentzako enplegu egonkorraren irizpidea irabazi-asmorik
gabeko enpresetan eta entitateetara zuzendutako laguntza publikoetan
sartzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
1.5.6 |
Gazteen kontratazio mugagabeei laguntzak |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.5.7 |
Gaur egun lan-merkatuan eta gazte langileen defentsan
dauden komunikazio eta aholkularitza kanalak zabaltzea |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
|
1.6. Lanpostuak sortzeko ekimenetan, udalen protagonismoa handitzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
1.6.1 |
Lanpostuak
sortzera zuzendutako ekimen guztien koordinazioa eta programazioa
sustatzea, udal-esparruan dauden behar eta eskarietatik abiatuta |
Eusko Jaurlaritza
Lana
Enplegurako Euskal Behatokia
Sindikatuak
Enpresa-erakundeak |
|
1.6.2 |
Udalek langabezia-dirulaguntza edo Oinarrizko Errenta
jasotzen duten gazteei laguntza osagarria ordaintzea, lanbide-esperientzia
lortzeko eta laneratzeko lagunduko dieten ikasketak eta lanak egiteko
aukera izan dezaten |
Udalak
Gizarte-ekintza |
II. ARLOA. HEZKUNTZA ETA LANERAKO PRESTAKUNTZA
LANERAKO PRESTAKUNTZA
| 2.1. Irakaskuntza-zentroak eta lan-mundua elkarrengana
hurbiltzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
2.1.1 |
Hezkuntza-zentroen eta enpresen arteko kolaborazio-hitzarmenak
bultzatzea, enpresetara ikustaldiak egiteko asmoz |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Gizarte-eragileak |
|
2.1.2 |
Hezkuntza-zentroetan lanbideko informazio- eta orientazio-zerbitzuak
sustatzea, eta gazteei haien heziketa-ibilbidea hautatzeko eta enplegua
bilatzeko aholkua ematea, lan-merkatuari buruzko informazioa emanez
(enplegua aurkitzeko aukerak eta ordainsariak) |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Enplegu-Behatokia (EHUko gizarte-kontseilua)
Gizarte-eragileak |
|
2.1.3 |
Arlo hauetarako behar besteko baliabide elebidun
eta kalitatezkoak eskaintzea: lan-merkatua eta enpresa hobeto ezagutzeko
eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Hastapeneko ikasleen entrenamendurako |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
SPRI
Lana |
|
2.1.4 |
Unibertsitate-planaren barruan, unibertsitate-titulazioen
mapa lan-munduaren beharretara egokitzea |
Unibertsitateak |
|
2.1.5 |
Lanbide Heziketari prestigioa emateko eta hartara
gazteak erakartzeko planak sustatzea |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Aldundiak
Gizarte-eragileak
Enpresariak |
|
2.1.6 |
Gazteen prestakuntza-maila hobetzea, Informazioaren
Teknologia Berriei buruz duten ezagutza handituz eta enplegurako
prestakuntzan eleaniztasuna sartuz
|
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza |
| 2.2. "Bizitza osoan zeharreko prestakuntza"
kontzeptuaren garapena sustatzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
2.2.1 |
Irakaskuntza ez-arautuan eskaintzen diren Prestakuntza
okupazionala eta praktika-programen erakunde-arteko koordinazioa
sustatzea |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Lana
Industria
Nekazaritza
Aldundiak |
| 2.2.2 |
Hurrengo lau urteetan, gazte langabetuen %100ari
(legealdian zehar, urtean %25i, hain zuzen ere) enpleguko, prestakuntzako,
birziklatzeko, lan-praktiketako edo aldi baterako gizarte-laneko
kontratuko esperientziaren bat eskaintzea |
Eusko Jaurlaritza
Lana |
| 2.3. Etorkinek
lanbide-heziketa duina jasotzea eta lan-munduan egoera hobetzea
ahalbidetuko duten neurriak ezartzea. |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak
|
|
2.3.1 |
Etorkinek hezkuntza jasotzeko eta lan duina izateko
duten eskubidearen inguruko sentsibilizazio orokorreko kanpainak
abian jartzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Enpresariak |
|
2.3.2 |
Etorkinak kontratatuta dituzten enpresariei laguntzak
ematea, etorkinen eskura prestakuntza jarri edota haien lan-igoera
ahalbidetu dezaten |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Enpresariak |
HEZKUNTZA
|
2.4. irakaskuntza-zentroetan balioetan oinarritutako
hezkuntza sustatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
2.4.1 |
Irakaskuntza-zentroetan balioetan oinarritutako hezkuntza
emateko beharrezkoa den curriculum-materiala prestatzea eta foro
bat eratzea balioei buruz hitz egiteko |
Eusko Jaurlaritza
Gazteriaren Euskal Behatokia
Hezkuntza |
|
2.4.2 |
Eskolako eta eskolatik kanpoko jarduera guztietan
balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea, zentroko urteko planean
hezkuntza-mota hori sartzeko orientazioak ezarrita |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Hezkuntza komunitatea |
|
2.4.3 |
Irakasleek eta ikasleek gatazkak elkarrizketa eta
partehartzearen bitartez konpontzen ikas dezaten, haientzako trebatze-esperientziak
sustatzea, bizikidetzarako mesedegarri diren tresna moduan |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Hezkuntza komunitatea |
|
2.4.4 |
"Gazteak eta indarkeria" gaiari buruz azterketak
egitea, geroko esku-hartze ildoak ezarri asmotan |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Justizia
Kultura
Gizarte-eragileak |
|
2.4.5 |
Irakaskuntza zentroetan gizarte-eredu
europarraren balioen eta oinarrien inguruko ezagutza eta hausnarketa
sustatzea; gazteak Europaren eraikuntza prozesuetara hurbiltzea
–mintegi eta mahai-inguruekin– eta baita ondorengo gai hauen globalizazio
prozesuetara ere: eskubideak, aukerak, elkartasuna, justizia soziala,
garapen bidean dauden herrialdeekin kooperazioa eta kultur aniztasuna |
Eusko Jaurlaritza
Lehendakaritza
Kultura
Hezkuntza
Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua |
|
2.4.6 |
Ikastetxeetan demokraziaren, tolerantziaren,
bakearen eta askatasunaren baloreak sustatzea, sentsibilizazio-kanpainak
eta gatazkak konpontzeko programak abian jarriz, indarkeriazko portaera
eta jarrera guztiei aurre egiteko |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza |
|
2.5. Ikastetxeak gizarte-ingurunera hurbiltzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
2.5.1 |
Irakaskuntza-zentroen eta udalen eta gizarte-eragileen
arteko kolaborazio-akordioak sustatzea, baterako jarduerak garatu
eta guztiontzat interesgarri diren guneak erabili asmoz |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Udalak
Eskola-kontseiluak
Gizarte-eragileak |
|
2.5.2 |
Eskola-ordutegitik edo/eta egutegitik kanpo, ikastetxeak,
kirol-guneak eta beste gune batzuk irekitzea, ikasketa eta kontsultarako
toki gisa erabiltzeko, eta baita beste zenbait kultur jardueratarako
ere |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Udalak
Eskola-kontseiluak
Gizarte-eragileak |
|
2.5.3 |
Zentroaren curriculum-proiektuan hurbileko ingurune
soziokulturalaren errealitatea sustatzea eta sartzen laguntzea,
bai eta Europakoa ere |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Kultura
Udalak |
|
2.5.4 |
Ikasleentzako komunikazio-trebetasunak (hizkuntza-,
harreman- eta teknologia-mailakoak) garatzeko programak abian jartzea,
ingurunearekiko erlazioa hobetu asmotan |
Udalak
Hezkuntza-komunitatea |
|
2.6. Ikasleek irakaskuntza-zentroetan
parte hartzea sustatuko duten estrategiak garatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
2.6.1 |
Ikasleek
irakaskuntza-zentroetan parte hartzeko duten modu desberdinak garatuko
dituzten argibideak landu eta zabaltzea |
Eusko Jaurlaritza |
|
2.6.2 |
Irakasleentzako prestakuntza- eta sentsibilizazio-kanpainak
burutzea, ikasleen partehartzea bultza dezaten |
Eusko Jaurlaritza
Guraso-elkarteak |
|
2.6.3 |
Asoziazionismoa sustatzeko estrategiak diseinatuko
dituen plataforma sortzea |
Eusko Jaurlaritza
Gazteria
Gizarte-eragileak
Udalak |
| 2.6.4 |
Zentroetako Curriculum-proiektuetan ikasleen partehartzeko
proiektuak zehazten dituzten irakaskuntza-zentroen baliabide-eskariari
erantzutea |
Eusko Jaurlaritza
Talde Zuzentzailea
Eskola-kontseilua |
|
2.7. Hezkuntza-esparrutik aniztasunari
eta desberdintasunari heltzeko ekintzak garatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
2.7.1 |
Gazte-justiziako
zerbitzua abian jartzea, arauak hausten dituzten gazteentzako hezkuntza
koordinatu eta sustatu asmoz |
Eusko Jaurlaritza
Justizia
Barne
Saila
Hezkuntza |
| 2.7.2 |
Hezkuntza-zentroak
emigrazioaren errealitatera egokitzea, aipatu zentroak baliabide
egokiez hornituz |
Eusko Jaurlaritza
Gizarte-eragileak |
III. ARLOA. ETXEBIZITZA
|
3.1. gazteentzako
etxebizitza eskuragarriago egitea batez ere alokairua sustatuz |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
3.1.1 |
Gizarte-errentako eskaintza publikoa sortzea, eta gutxienez etxebizitzen
%25 gazteentzako errentakoak izatea |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak
Promotore
pribatuak |
|
3.1.2 |
Etxebizitza berriak eta birgaituak errentan
jartzeko promozioari laguntzak, eta hutsik dauden etxebizitzak merkatuan
jartzeko azterketa, zerga-laguntzen edo zigorren bidez (IRPF, Elkarteen
gaineko Zerga) |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Aldundiak
Ogasuna |
|
3.1.3 |
Udal arauak malgutzea, eraikuntza-mugak aprobetxamendu
terminoetan ezarriz, etxebizitza eraikigarrien gaineko maximoak
ezarri beharrean |
Udalak |
|
3.1.4 |
Etxebizitzen tipologiak gazteen beharretara
eta eskaeretara egokitzea |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.1.5 |
Errenta-etxebizitzen parke publikoa sustatzea, baita
erosteko eskubidea ematen duen errenta-formula ere |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.1.6 |
Etxebizitza-kontuaren baldintzak hobetzea, zerga-arintzearen
muga eta jadanekotasunaren epea zabalduz |
Aldundiak
Bankuak |
|
3.1.7 |
Hutsik dauden etxebizitzak errentan jartzea sustatzea,
eta etxebizitza horien portzentaje handi bat gazteentzat izango
direla bermatzea |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.1.8 |
Hutsik dauden etxebizitzen mobilizazio-plan
bat martxan jartzea, Etxebide Zerbitzuan izena emandakoei zuzenduta
dagoen babestutako alokairuko merkatuan sartzeko aukera emanez,
eta gazteei arreta berezia eskainiz. Plan horrek jabeei ordainketak
eta beren etxebizitzak ez hondatzeari inguruko bermeak eskainiko
dizkie, eta maizterrei beren diru sarreren araberako errenta sozialak
ezarriko dizkie |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
|
|
3.1.9 |
Udalentzako diru-laguntzak martxan jartzea, etxebizitza
babestuen promoziora zuzendutako lurzoru udal-ondareak eraikitzeko |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.1.10 |
Gazteentzako errenta-etxebizitza sustatzea,errenta
babestuko sistema ahalbideratuko duten zerbitzu batzuk garatuz.
Hala, jabeei eta errentari gazteei beharrezko berme eta abantaila
ekonomiko, juridiko eta tekniko guztiak eskainiko zaizkie, baita
kasu bakoitzean beharrezkoa den informazioa ere |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.1.11 |
Gazteei Babes Ofizialeko Etxebizitzen promozioen
berri ematea sustatzea |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.1.12 |
Etxebizitza babestua esleitzeko prozedurak berrikustea
sustatzea, horiek bizkortzeko eta kontrol-sistemak bermatzeko |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
|
|
3.1.13 |
Lurzoruaren Legearen lanketan, landa-eremuko eskaerak
lehendik dauden eraikuntzen jasangarritasunaren eta sendotzearen
ikuspegitik jasotzea |
Eusko Jaurlaritza
Etxebizitza
Udalak |
|
3.2. Etxebizitzaren
problematikari buruzko alternatiba berriak sustatu eta horren inguruan
sentsibilizatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
3.2.1 |
Etxebizitza-gaietan, autonomia pertsonaleko
alternatiba berriak sustatzea, hezkuntza- eta dibulgazio-ekintzen
bitartez |
Administrazio
Publikoa
Gizarte-eragileak |
|
3.2.2 |
Gazteen behar, eskaera eta tipologien
aldizkako azterketa ezartzea, etxebizitza-planak egiteko orientagarri
izango dena, gehien gutxietsitako gazteriaren sektorea kontuan hartuz |
Eusko Jaurlaritza
Gizarte-eragileak |
|
3.2.3 |
Europan, gazteentzako etxebizitza-alternatiba
guztiak bilduko dituen dosierra lantzea |
Gazteriaren
Euskal Behatokia |
|
3.2.4 |
Kudeaketaren balorazioa egitea, gazteei zuzendutako
informazioaren kalitateari eta horien asebetetasun mailari dagokionez |
Eusko Jaurlaritza |
|
3.2.5 |
Udalekin bilerak egitea, gazteentzako etxebizitzen
gaian udal esku-hartzeen garapen-ereduak lantzeko |
Gazteriaren
Euskal Behatokia |
IV. ARLOA. OSASUNA ETA GIZARTE-EKINTZA
OSASUNA
|
4.1. Gazteen artean bizimodu eta jarrera osasungarriak
sustatzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
4.1.1 |
Gazteen osasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko
baliabideen gida elkarreragilea sortzea |
Eusko Jaurlaritza
Osasuna
Hezkuntza
Gazteria
Udalak
Gizarte-eragileak |
|
4.1.2 |
Gazteriaren osasun-arazo nagusiei (zirkulazio-istripuak,
menpetasun-jarrerak, HIESa, sexu-transmisioko gaixotasunak, gogoz
kontrako haurdunaldiak, elikadura-arazoak eta buru-arazoak) aurre
egiteko prebentzio-jarduera garatzea |
Eusko Jaurlaritza
Osasuna
Hezkuntza
Trafikoa
Udalak
Gizarte-eragileak |
|
4.1.3 |
Kontzientzi hartzea eta sentsibilizazioa
gazteen beraien esku geratuko litzatekeen alkohola eta substantzia
berrien kontsumoari aurre egiteko plan bat ezartzea. Plan hori prebentzio
eta informazio helburuekin bat eginez burutuko da, eta, besteak
beste, aisialdi alternatiborako programak barne izango ditu |
Eusko Jaurlaritza
Drogamenpekotasunak
Gazteak |
|
4.1.4 |
Eskoletan eta unibertsitatean osasunerako hezkuntza
sustatzea |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
Osasuna
Drogamenpekotasunak
Unibertsitateak
Udalak
Gizarte-eragileak |
|
4.1.5 |
Eragile bitartekariak hezi eta sentikor bihurtzea,
gazteriaren osasun-arazoak konpontzeko duten erantzukizunaren inguruan |
Udalak
Osasuna
Gizarte-ongizatea |
|
4.1.6 |
Osasun-zerbitzuak gazte-kolektiboaren beharretara
eta ezaugarrietara egokitzea |
Eusko Jaurlaritza
Osasuna |
| 4.2. Gazteen osasunerako esku-hartzeen arteko koordinazioa sustatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
4.2.1 |
Adituen
batzordea osatzea, Osasunerako Hezkuntzako Euskal Batzordea sustatzeko
ardura izango duena |
Eusko Jaurlaritza
Gazteria
Gazte Planaren
Zuzendaritza-batzordea |
|
4.2.2 |
Gazteen osasunaren alderdien inguruko gizarte-eztabaida
sustatzea |
Gazteriaren
Euskal Behatokia
Gazte Planaren
Zuzendaritza-batzordea |
|
4.2.3 |
Gazteek osasun-gaietan dituzten iritzi eta eskariei
buruzko txostena lantzea |
Gazteriaren
Euskal Behatokia
Gazte Planaren
Zuzendaritza-batzordea |
|
4.2.4 |
Gazteen arteko osasuna sustatzen jarduten duten enpresa
eta GKEentzako partehartze-bideak ezartzea |
Gazte Planaren
Zuzendaritza-batzordea
|
GIZARTE-EKINTZA
|
4.3. Gazteen gizarte-bazterketari
aurrea hartzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
4.3.1 |
Nerabe eta gazte arau-hausleekin, komunitatearen
aldeko bitartekaritza-, adiskidetze- eta konpontze-programak sustatzea;
osasun-tratamendua ematea, gizarte- eta hezkuntza-lanak sustatzea,
etab |
Eusko Jaurlaritza
Justizia
Hezkuntza |
|
4.3.2 |
Nerabe eta gazteei zuzendutako ingurune irekiko (kalea,
familia) gizarte- eta hezkuntzako esku-hartzeko ekipo eta programak
sustatzea; esku-hartze hori leku zehatz batean egingo da, gizarte-eragileekin
elkarlanean: sare-lana |
Aldundiak
Gizarte-ekintza
Udalak
Gizarte-ekintza |
|
4.3.3 |
Gizarte-eragileen partehartze-bideak sustatu eta
abian jartzea, baita parte hartzen duten eragile guztien arteko
koordinazioa hobetzea |
Administrazioa
Gizarte-eragileak |
|
4.3.4 |
Gizarte-desabantailako egoeran dauden 16 urtetik
gorako gazteak heldutasunera igarotzeko programak sortu eta sustatzea |
Eusko Jaurlaritza
Prestakuntza
Lana
Etxebizitza
Osasuna
Aldundiak
Gizarte-ekintza
Udalak
Gizarte-ekintza |
|
4.3.5 |
Nerabeentzako eta etorkin gazteentzako berariazko
programak diseinatzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
4.3.6 |
Oinarrizko Errenta hartzeko gutxieneko adinaren eskakizuna
23 urtera jaistea |
Eusko Jaurlaritza
Gizarteratzea |
|
4.3.7 |
Gazteriaren Behatokiaren jardueren bidez, ikerketarako
foroa sortzea. Hartan bereziki gazteek hartuko dute parte, gazteen
emantzipazioa bultzatzeko eta haientzako bizimodu independente eta
duina bermatzeko xedearekin |
Gazteriaren
Euskal Behatokia |
V. ARLOA. GAZTEEN AISIA ETA KULTURA
AISIA
|
5.1. Gazte-asoziazionismoaren eta parte hartzeko
aisiaren sustapena |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.1.1 |
Gazte Asoziazionismoaren Kontseiluko Liburu Zuria
hedatzea eta jarduera, programa eta zerbitzuen antolaketan eta kudeaketan
baterako erantzukizuna sustatzea |
Administrazioa
Gizarte-eragileak
Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua |
|
5.1.2 |
Laguntza ekonomikoko eta teknikoko fondoak sortzea,
azpiegitura sortzea, asoziazionismoaren ekimena laguntzeko |
Administrazioa
Gizarte-eragileak |
|
5.1.3 |
Aholkularitza, prestakuntza eta gazte-elkarteei zuzendutako
zerbitzuen sustapena |
Aldundiak
Udalak
Irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak
Gazte-entitateak
Sare espezializatuak
Prestakuntza eskolak |
|
5.1.4 |
Elkarteen sarean lan egitea eta administrazioek programak
batera finantzatzea ahalbidetzea |
Administrazioa
Elkarteak |
|
5.1.5 |
Nerabeekin lan egiten duten taldeei laguntzea (aurrekontuak
eta azpiegiturak areagotzea) |
Aldundiak |
|
5.1.6 |
Zerga-sustapenenen sistema hedatzea, izan daitezkeen
babesleentzat |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak |
|
5.1.7 |
Elkarteen profesionalizazioari buruzko eztabaida-foroak
sortzea |
Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua |
|
5.1.8 |
Elkarteetan ordainsaria jasotzen duten profesionalak
onartzea |
Eusko Jaurlaritza
Prestakuntza-eskolak eta beste heziketa-entitate ez-unibertsitario batzuk |
|
5.1.9 |
Profilen sailkapena eta gizarte-bitartekarien prestakuntza |
|
|
5.2. Gazteria-zerbitzuen garapena |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.2.1 |
Giza baliabide eta baliabide materialen optimizazioaren
bidez, telematikaren bitartez Gazte Informazio Sarerako sarrera
guneak zabaltzea eta informazioa hedatzeko bide berriak sortzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Elkarteak
Irakaskuntza
zentroak |
|
5.2.2 |
Gazte Ataria eta Gazte Aukera eta Leihatila Bakarra
sortu eta mantentzea |
Eusko Jaurlaritza
Gazteria |
|
5.2.3 |
Gazte-txartelaren zerbitzuak areagotzea |
Eusko Jaurlaritza
Gazteria |
|
5.2.4 |
Gazte-ekipamenduen azterketa egitea. Azterketa horren
bidez, horien tipologia definitu, plan bat garatu eta gizarte-partehartzea
izango duten ereduak diseinatzeko aukera emango du |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Elkarteak
Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua |
|
5.2.5 |
EAEko gazte-ekipamenduen sarea indartzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
5.2.6 |
Gazteria-zerbitzuen eskuduntzak zehaztea: antolaketa-egitura,
eskaini beharreko zerbitzuak, gizarte-eragileekiko kolaborazio-formulak
eta diru-hornidura |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Elkarteak
Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua |
|
5.3. aisia-ikuspegi berriak
definitzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.3.1 |
Gaueko aisiaren esparruan gertatzen diren ekintzen
segimendua eta ebaluazioa egitea, alor honetan esku-hartzeren bat
burutzen ari diren eragileekin elkarlanean |
Administrazioa
Entitate pribatuak |
|
5.3.2 |
Ikus-entzunezko, informatikako eta teknologia berrietako
aisiako programa publikoak garatzea. |
Administrazioa |
|
5.3.3 |
Gazteen aisialdi-kulturari buruzko eztabaida foroak
sortzea |
Gazteriaren
Euskal Behatokia |
|
5.3.4 |
Gazte-kolektiboaren aisialdi erabilera eta denborari
buruzko azterketa zientifiko bat egitea |
Gazteriaren
Euskal Behatokia |
|
5.4. Gazteek europar foroetan gizarte- eta instituzio-mailan parte
hartzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.4.1 |
Euskal
gazteriak Batasunaren itunak aldatzeko Batzarrean eta Foroan parte
hartzea sustatzea |
Eusko Jaurlaritza
Euskadiko Gazteriaren
Kontseilua |
|
5.4.2 |
Euskal Administrazio Publikoa gazteriari dagozkion
gaiak eztabaidatu eta erabakiak hartzen dituzten europar foroetan
egotea ahalbideratzea. Administrazio eskudunek adostu eta garatuko
dituzte xede horretarako mekanismo egokiak, bai arazo larriei (baztertze
soziala, gazte-langabezia, etab.) aurre egiteko zein estrategia
garatzen ari diren ezagutarazteko,bai esperientzia propioa hara
emateko ere |
Administrazio
Publikoa |
KULTURA
|
5.5. Gazteen kultur jarduera fase guztietan laguntzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.5.1 |
Askotariko gazte-jarduerak diseinatu, sortu, ekoiztu,
hedatu eta banatzeko laguntzak sustatzea (azpiegiturak, baliabide
material eta ekonomikoak, giza baliabideak) |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Finantza-entitateak
Fundazioak
SGAE
Elkarte profesionalak
Unibertsitateak |
|
5.5.2 |
Programa-markoa diseinatzea, nazioko eta nazioarteko
esparruetan arte-trukea ahalbidetuko duena |
Administrazioa |
|
5.5.3 |
Gazteentzako kultura-politiken diseinua ezartzeko
foroa ezartzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Sektore pribatua
Elkarteak
Unibertsitateak |
|
5.5.4 |
Dauden ekipamenduen erabilpena optimizatu eta kultur
ekipamenduen behar berriak identifikatzea |
Aldundiak
Udalak |
|
5.5.5 |
Kultur behar gehien duten lekuetara eta taldeengana
hurbiltzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Elkarteak |
|
5.5.6 |
Enpresa eta erakunde publikoetako komunikazio-planetarako
aurrekontuak handitzea, administrazioaren eta elkarteen arteko komunikazio-bideak
optimizatu eta hobetu asmoz |
Administrazioa |
|
5.6. Kirol, kultura eta aisiako
jardueren eskaintzan euskararen erabilpena sustatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.6.1 |
Euskararen Kontseilu Ahokularian batera landu diren
estrategia-ildoak garatzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Gizarte-eragileak |
|
5.6.2 |
Aisialdiko jardueretan euskararen erabilpena sustatzeko
administrazioek egiten dituzten dirulaguntza-deialdiak eta kontratuak
arautzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak
Gazteria |
|
5.6.3 |
Komunikazio-teknologia berrietan euskararen erabilpena
sustatzea |
Administrazioa |
KIROLA
| 5.7 Kirolaren bidez gizartean
balioak ezartzea ahalbidetuko duen plana diseinatzea |
| Ekintz.
zk. |
Ekintza |
Arduradunak |
|
5.7.1 |
Plana sustatu eta garatzeko batzorde kudeatzailea
osatzea |
Eusko Jaurlaritza |
|
5.7.2 |
Gazteriaren kirol-ohiturei eta EAEko gazteen kirol-praktikaren
joera berriei buruzko diagnostikoa egitea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
5.7.3 |
Oinarri nagusi gisa Joko Garbiaren aldeko Konpromiso
gutuna izango duen gizarte-sentsibilizazioko kanpaina diseinatu
eta garatzea, kirol-elkarteei, klubei eta kiroleko eta hedabideetako
profesionalei zuzenduko zaiena |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
5.7.4 |
Unitate didaktikoa diseinatzea. Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako zentroetan zeharka emango da |
Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza
IVEF
Aldundiak
Udalak |
| 5.8. Baliabideak gazteriaren kirol-behar berrietara
egokitzea |
| Ekintz. zk. |
Ekintza |
Eragile arduradunak |
|
5.8.1 |
Kirol-ekipamenduak gazteen egoera eta beharretara
egokitzea (ordutegiak eta prezioak) |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
5.8.2 |
Hurbiltasuneko Kirol-Ekipamenduen eskaintza areagotzea |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|
5.8.3 |
Kirol aniztasuna sustatzea, diziplina anitzeko eskaintza
garatuz |
Eusko Jaurlaritza
Aldundiak
Udalak |
|