Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoak - Futbola 07


Arautegia futbol 11 2007

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Futboleko Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXVI. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, Getxoko Fadura polikiroldegiko Bolua-3 futbol zelaian izango dira 2007ko ekainaren 2, 3 eta 9an. Hona hemen arautegia:


1. JOKATZEKO MODUA

Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantilak: 1993 eta1994an jaiotako mutilak.


2. EKIPOEN OSAKETA

Ekipoak honela osatuko dira: gehienez 20 jokalari, delegatu bat eta entrenatzailea.
Aktan 18 jokalari agertuko dira.
Ekipo bakoitzak bi kamiseta joko edukitzea beharrezkoa da, bateratasunik gerta ez dadin.


3. PARTIDUAREN IRAUPENA

Partiduak hogeita hamabostna minutuko bi zati izango ditu, hamar minutuko atsedenaldi batekin.

Partiduan zehar zazpi jokalari ordezkatu ahal izango dira.
Ligaren azken sailkapenean berdinketarik gertatu ez dadin, emaitza edozein delarik ere partiduaren amaieran ekipo bakoitzak bost penalti jaurtiko ditu.


4. AZKEN SAILKAPENEAN BERDINKETA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK
 BERDINKETA BIKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK

1º- Talde irabazleak beraien artean jokaturiko partidan lortutako emaitza
2º- Talde irabazleak beraien artean jaurtitako penaltien emaitzak
3º- Partida denboran zehar sarturiko golen aldea.
4º- Partida guzietan sarturiko penaltien aldea.
5º- Partidan lortutako aldeko golak guztira
6º- Aldeko penaltiak guztira
7º- Desberdintze partida

 BERDINKETA HIRUKOITZA EGONEZ GERO ERABILIKO DIREN IRIZPIDEAK

1º- Berdindutako taldeen arteko golen aldea
2º- Berdindutako taldeen arteko penaltien aldea
3º- Berdindutako taldeen artean gol gehien sartu dituena
4º- Berdindutako taldeen artean penalti gehien sartu dituena
5º- Partida denboran zehar sarturiko gol guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
6º- Penalti guzien aldea, kanporaturiko taldea kontuan edukiz
7º- kanporaturiko taldea kontuan edukiaz gol geihen sartu dituena
8º- kanporaturiko taldea kontuan edukiz penalti gehien sartu dituena
9º- Zozketa

 


5. BALOIA

Baloia 5. Motakoa izango da.

6. FUTBOL ZELAIA

Futbol zelaiko belarra artifiziala izango da.

7. SARIAK

Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako ekipoei.

8. EZBEHARREN AURREAN.

Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.

9. AZKEN OHARRA

Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:

a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.

b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.

d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.

e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.

f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.

g) Futboleko Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.

 

Azken eguneratzea: 2007/06/06