Euskara mintzagai
Ebaristo Bustintza
Ebaristo Bustintza
"Kirikiño"

Bidegileak (pdf, 1,39 MB)

Klasikoen gordailua  Fitxa

Edo geuk edo iñok ez, Labayru, 1984

Laburpena

Ehun baino gehigo diren idazlan hauetan landutakoek garaiko euskararen egoeraren berri zehatza ematen digute: Edo geuk edo inork ez Euskeraren alde (1913-1928) (Labayru, 1984).

1913. urtean, Euzkadi egunkariko «Euzkel-atala» zuzentzea eskaini ziotenean, bulegari lana utzi, eta buru-belarri jardun zuen ordutik aurrera euskal kazetaritzan.

Euzkadi egunkarian «Euzkel-atala»ren zuzendari lanetan hasi zenean, Bustintzaren xede nagusia berbera izan zen beti: garbi hartan eraikitzen ari zen hizkuntz eredu landua zabaltzea, baina aldi berean urrats gehiegi eman gabe. Honela, Kirikiñok «Euzkel-atala»ean idatzirikoak, ez daude inolaz ere Sabindarren eskolaren hizkuntz ereduari estu-estuan jarraiki idatzirik.