Fitxa
Biba eskuara!, in Eskualduna,1891-11-13
Laburpena
Lucien Bonaparteren heriotza gertu izanik, haren figurari omen egiten dio idazleak; bestetik,euskarak esparru guztietara zabaltzeko beharraz dihardu
Fitxa
Badakigu eskuara, in Eskualduna, 1895-08-30
Laburpena
Frantsesak euskararen esparruetan duen eragina kezka du Hiriart Urrutik artikulu honetan. Gure hizkuntza pobretuz doa, eta are kezkatuago dago euskal hiztun askok horri garrantzirik ez emateagatik.
Fitxa
Eskuara eskoletan, in Eskualduna, 1896-10-02
Laburpena
Euskarak hezkuntza sisteman ez du lekurik garai horretako eskolan. Eta toki egin behar zaiola eskatzen du idazleak, alfabetatzeak aurrera egingo badu.
Fitxa
Eskualdun biltzarrea,in Eskualduna, 1901-09-20
Laburpena
Hendaian 1901ean ortografia bateratzen saiatu zirenekoa dakar idazleak eta horrek iradokitakoak.
Fitxa
Bizia ala eskuara?, in Eskualduna, 1902-10-24
Laburpena
Bretainiako eskoletan bretoieraz dotrina irakasteko aukera galtzear dagoela eta, hainbat gogoeta egiten du Hiriartek.
Fitxa
Beribil, in Eskualduna, 1909-04-30
Laburpena
Beribil berba du hizpide idazleak, hiztegigintzaren zer-nolakoak tartean.
Fitxa
Dugun atxik eskuara, in Eskualduna, 1909
Laburpena
Artikulu luze honetan euskarak bizi duen egoera diglosikoa aztergai du Hiriartek. Hainbat esparrutan behar dituen akuiluak proposatzen ditu, euskarak iraungo badu.