Euskara mintzagai
Luis de Eleizalde
Luis de Eleizalde

Bidegileak (pdf, 771,74 kB)

Eusko Ikaskuntza  Fitxa

Metodología para la restauración del euzkera (pdf, 88 kB), in Primer Congreso de Estudios Vascos: recopilación de los trabajos de dicha asamblea, celebrada en la Universidad de Oñate del 1 al 8 de septiembre de 1918, bajo el patrocinio de las Diputaciones Vascas. Orrialdeak: 428-439. Eusko Ikaskuntza, Donostia-San Sebastián, 1919.

Laburpena

Euskararen berrezarkuntzak alderdi biri erreparatu behar die. Giza alorrean kultur mailako agenteek eta elizak bideratuko dute; herriak hauen ereduari jarraituko dio. Irakaskuntzak euskalduna behar luke. Elizak ere euskara erabili beharrekoa du. Literaturari dagokionez ezinbestekoa da bateratzea: ortografiaren, fonetikaren eta euskalkien erabilera arautu behar dira.

Eusko ikaskuntza  Fitxa

'El problema de la enseñanza en el País Vasco' (pdf, 192 kB), in Primer Congreso de Estudios Vascos: recopilación de los trabajos de dicha asamblea, celebrada en la Universidad de Oñate del 1 al 8 de septiembre de 1918, bajo el patrocinio de las Diputaciones Vascas. Orrialdeak: 865-874, Eusko Ikaskuntza, Donostia-San Sebastián, 1919.

Laburpena

Oinarrizko hezkuntzak euskalduna izan behar du. Unibertsitateak, ezinbestean, premia berbera du, haren oinarri eta geriza baita. Unibertsitateak -ez edonola- prestatuko ditu gizarteak behar dituen giza baliabideak, eskola tartean.

Liburutegi digitala Fitxa

Raza, lengua y nación vascas : (A propósito de unos artículos publicados en el Debate de Madrid, por el Señor Don Fernando de Antón del Olmet, bajo el título El nacionalismo vasco y los orígenes de la raza vascongada), Bilbao : [s.n.], 1911 (Imp., lit. y enc. de Eléxpuru Hermanos).

Laburpena

Hiru zatitan dator banatuta Eleizalderen liburu hau. Arraza, hizkuntza eta nazio kontzeptuak dira hurrenez hurren jorratzen dituenak. Lehenengoan iberismoaren inguruko auzia du aztergai, euskal arraza bestelakotzat jotzen duela. Bigarrenean euskararen deskribapen formala egiten du eta euskalkien ekarria aztertu; bidenabar, euskararen inguruan azaldutako iritzi ezdeusak kritikatzen ditu eta Berpizkundea deitzen duen mugimenduaren garrantzia aldarrikatu. Nazioa eta beronen inplikazioak ditu ardatz hirugarren zatian: nazio-arima, xenofobia, abertzaletasuna… dira aztertutako zenbait kontzeptu.

La lucha por el idioma  Fitxa

La lucha por el idioma propio: (Conferencias de D. Luis de Eleizalde. Conferencias organizadas por la JUNTA DE CULTURA VASCA para el ciclo de 1918) (pdf, 1,97 MB) Bilbao, 1919. Bilbaina de Artes Gráficas. Juan J. Rochelt


Laburpena

Bi hitzaldi biltzen ditu liburuxka honek eta bietan ala bietan hizkuntza nazio kontzeptuaren ezaugarri nabarmenena delako defentsa egiten du idazleak.