Euskara mintzagai

Euskara mintzagai

Sarrera

Euskara, herri honen ezaugarri berezia eta behinena den aldetik, askoren aztergai izan da eta izaten jarraitzen du. Orain baino lehen luze-zabal ibili da askoren aho eta idazlumetan. Gaur ere, hausnarketa-lan horretantxe dihardu askok eta askok.

Bizirik nahi dugun gure hizkuntzak atzera-aurrera asko egin ditu, aldian aldiko eragile ekonomiazko, politikazko zein kulturazkoek hala aginduta. Eta garai horietan guztietan arreta-gune izan da. Ikerketarako langaia, eztabaidarako hizpide, aldarrikapenerako sinboloa…

Fede txarrez eta onez esandakoak ere nabarmenak dira. Horiek guztiek, gutariko bakoitzaren gogokoak edo gogoz kontrakoak izan arren, euskararen inguruko diskurtsoen kolore anitzeko mundua osatzen dute: hizkuntzaren balioa zein den, zein funtzio behar dituen, nolakoa behar duen hizkuntzaren plangintzak. Gaurko kontuak direla ematen badu ere, urteetan atzera egin eta kezka horiek bazirela ikusi ahal izango dugu.

Mundu horren lagina duzu, irakurle, hurrengo lerroetan aurkituko duzuna. Gure aurrekoekiko zein gaur egunekoekiko ezaguera-lokarriak sendotze aldera eskaintzen dizugun zerrenda ez da itxia. Ibilian-ibilian ugalduz joango da.

Eskueran ipinitako testuak leku askotatik datoz, eta ezinbestean aipatu beharrekoak dira zenbait atari, egindako ahalegina ezin dugulako aipatu barik laga. Hor dira Armiarma egitasmoaren baitan Euskal Prentsaren Lanak eta Klasikoen GordailuaEuskaltzaindiaren LiburutegiaEusko Ikaskuntzaren baliabideak eta Liburutegi Digitala.

Ibilian hasteko gure gomendioa Mikel Zalbideren testuetatik abiatzea da. Berauek gaiaren inguruko ikuspegi zabala eta argigarria eskainiko dizute, gerora aztergai izango dituzun idazle eta pentsalarien ekarpenak testuinguru egokian ezagutu ditzazun.

Idazle eta pentsalarien ekarpenak

Idazle eta pentsalarien ekarpenak

Azken eguneratzea: 2014/08/21