Titulazioari buruzko informazioa
Ikasleentzako orientazioa

Ikasleak orientatzeko eta informatzeko plana taldeari eta norbanakoari zuzendutako informazio- eta aholkularitza-jarduera multzo bat da, ikasleak informatzeko, haien ikasketak antolatu ahal izateko eta haien errendimendu akademikoa hobetzeko. Era berean, planak izapide administratiboen gaineko prozesuen informazioa jasotzen du
Idazkaritzako langileen ardura da unibertsitateko ikasleei argibideak ematea administrazioarekin lotutako gaiei buruz (epeak, izapideak, laguntza ekonomikoak eta abar). Argibide horiek bide hauen bitartez ematen dituzte:
- Eskolan bertan
- 945 21 80 52 telefono-zenbakian
- web-orriaren bidez, eu.enfermeria-vitoria@ehu.eus helbide elektronikoan.
IKASLEAK ORIENTATZEKO SAIOAK, HAIEN IKASKETAK ANTOLATZEKO ETA HAIEN ERRENDIMENDU AKADEMIKOA HOBETZEKO
Ikasturte bakoitzean lau orientazio-saio antolatzen dira. Ikasketen antolaketarekin lotutako gaiak kudeaketa akademikoa, ikasitakoaren ebaluazioa eta kredituen aitorpenaren gainean informatzera zuzenduta daude. Ikasgai praktikoen, mugikortasun-programen eta gradu-amaierako lanaren gaineko informazioa ere eskaintzen da. Sistematizatutako informazio honetaz gain, ikasleen ordezkariek Ordezkarien Batzordearen bidez iradokitako bestelako informazioak ere eskaintzen dira.
Saioen berri Eskolako sarreran dagoen pantailan ematen da, bai eta webgunean ere. Helburua da ikasle guztiek denbora nahikoaz izatea horien berri.
Haien errendimendu akademikoa hobetzeko informazioak ikasleei modu indibidualean emateaz arduratzen den pertsona Idazkaritza Akademikoa da, aurretik posta elektronikoz eskatzen badu ikasleak: eu.enfermeria-vitoria@ehu.eus
EHUk ere orientabide zerbitzua du, eta Eskolako ikasleek ere haiengana jo dezakete (Ikasleentzako Argibide Zerbitzua http://www.ikasleak.ehu.es/p202-shsouhm/es/)
2018/2019 IKASTURTEKO IKASLEAK ORIENTATZEKO SAIOEN DATAK
Orokorra: 2018ko urriaren 25a. 15.30
3.maila: 2019ko martxoaren 26a. 15.30
1. eta 2. maila: 2019ko apirilaren 11a. 15,30
4. maila: 2018ko irailaren 10.9.00
Azken aldaketako data: