Gobernu lantaldeak
 

IX. Legealdia ( 2009ko maiatza - 2012ko abendua)

 

Jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua

13/2012 Dekretua, irailaren 2koa, laugarren aldiz aldatzen duena: Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena


________________________________

Lehendakaria

Patxi López

 

Portugalete (Bizkaia, 1959. Ezkondua
Eduardo López Albizu, "Lalo", Bizkaiko PSE-EE (PSOE)ko presidente izandako euskal sozialista historikoaren semea da.
1975ean Gazte Sozialistetan sartu zen eta 1985ean Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi aukeratu zuten. Kargu horretan izan zen 1988ra arte.
Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zen 1977an, eta 1988an alderdiaren Batzorde Betearazleko kide izendatu zuten.
Euskadiko Batzorde Betearazlearen Antolakuntzako idazkari kargua hartu zuen 1991n. Kargu horretan dimititu egin zuen Bizkaiko Sozialisten Idazkaritza Instituzionalaren ardura hartzeko, eta ardura hori 1995etik 1997ra arte izan zuen.
Urte horretan bertan, urrian, Bizkaiko PSE-EE (PSOE)ko idazkari nagusi aukeratu zuten, eta 2000. urtean berriro aukeratu zuten kargu horretarako.
PSOEko Batzar Federaleko kidea da.
2002ko martxoaren 23an Euskal Sozialisten idazkari nagusi aukeratu zuten Donostian egindako ezohiko biltzarrean. Kargu hori betetzen gaur egun, 2005eko urriaren 29an Bilbon egin zen PSE-EE (PSOE)ren ohiko biltzarrean berriz aukeratu zutenetik.
Diputatuen Kongresurako diputatu izan zen Bizkaitik, 1988 eta 1990 bitartean, eta, izan ere, legealdi horretako hautetsirik gazteenetakoa izan zen.
Eusko Legebiltzarrean legebiltzarkide da 1991tik. Gaur egun, 2002ko maiatzetik hona, "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" Legebiltzar-taldeko presidente da.
Lehendakarigai izan da Eusko Legebiltzarrerako 2005eko eta 2009ko hauteskundeetan. 


________________________________

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio sailburua

Idoia Mendia

 

Bilbo, 1965eko urriak 27.
Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua.
Amsterdamgo Unibertsitatean europar eta nazioarteko harremanei buruzko Graduondokoa.
Abokatua lanbidez
Esperientzia politikoa
Bizkaiko PSEko Exekutibaren kide Lan eta Formakuntza Idazkaritzan.
Eusko Legebiltzarreko kidea 2002tik gaur egun arte.
2003tik gaur arte Barrikako Udalean zinegotzi.


________________________________

Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburua

Isabel Celaá

 

Bilbo. Ezkondua
Titulu akademikoak 
Deustuko Unibertsitatean Filosofian lizentziatua eta Valladolid-eko Unibertsitatean Ingeles Filologian lizentziatua.
Zuzenbidean lizentziatua.
Hizkuntza eta literatura ingelesean katedraduna.
EGA.
Irlandako kulturarekin lotua, Belfasten eta Dublinen bizi izan zen.
Ibilbide politikoa
PSE-EEko (PSOE) -ko Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea.
Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehenengo lehendakariordea eta "Euskal Sozialistak" Legebiltzarreko Taldeko bozeramilea 2009ko apirila arte.
Jose Ramon Recalderen kabinetea zuzendu zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean 1991 arte.
Bizkaiko Batzar Nagusietan ahalduna izan zen.
Hezkuntzako sailburuordea Fernando Buesarekin, 1991tik 1995ra.
Euskadiko Eskola Kontseiluko presidenteordea eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluaren presidente, ordezkari modura.
Urte horietan EMAKUNDEko Zuzendaritza Kontseiluko kidea izan zen. 
Ramon Jauregiren Kabinetea zuzendu zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean, 1995-1998 bitartean.
1998ko urritik aurrera PSE-EE-ko Bizkaiko Legebiltzarkidea, Euskal sozialistak taldeko bozeramilea Eusko Legebiltzarrean, Hezkuntza, Kultura eta komunikabide arloan.
2003 arte Eusko Legebiltzarreko Mahaiko lehenengo idazkaria.

 


________________________________

Ekonomia eta Ogasun sailburua

Carlos Aguirre

 

Bilbo (1957)
Ekonomia  eta Enpresa Zientziatan  lizentziatua EHUn.
1998az geroztik Energiaren Euskal Erakundearen Giza Baliabideak, Kalitatea eta Sistemetarako zuzendari korporatiboa da.
Duela bi hamarkada luzez geroztik Euskadiko Alderdi Sozialistaren ohiko kolaboratzailea da. Bere talde ekonomikoaren kide izan da eta azken Konferentzia Politikoan txosten ekonomikoaren buru izan da.
Politika ekonomikoan eta eskualde politikan aditua, aurrekontuei lotutako gaietan ezagutza handia du, izan ere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren negoziazioen atzean egon da azken 20 urteotan.


________________________________

Etxebizitza Herri Lan eta Garraio sailburua

Iñaki Arriola

 

Eibar (Gipuzkoa, 1959). Ezkondua
Formazio akademikoa
Zuzenbidean lizentziatua.
Euskal Herriko Unibertsitatea (Gipuzkoa).
Esperientzia politikoa
1991-1993 Eusko Legebiltzarreko kidea.
1993-2008 Eibarko alkatetza. Elkarren segidako bi gehiengo oso.
1993-2008 PSE-EEko batzarkidea.
Batzar Nagusietako "Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak" taldearen bozeramaile da.  Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi, Euskadiko Batzorde Exekutiboaren kidea eta Eibarko herri elkartzearen presidente.


________________________________

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua

Bernabé Unda

 

Bilbo (1956)  
Madrileko Itsas Ingeniaritzaren Goi Eskola Teknikoan Itsas ingeniaritza ikasketak.
1991-1994, Izar-eko Muntaia eta Instalazio zuzendaria.
1999-2005, Sestaoko ontzitegiaren zuzendari nagusi. Likidotutako gas natural ontzien eraikuntza proietua lideratu zuen.
2005etik  2008ra, Navantia-ko Industria zuzendari nagusia. Enpresaren industria alorraren arduraduna, ingeniaritza funtzioak gainbegiratuz, I+B+g, hornikuntzak, produkzioa eta plangintza eta Ferrol, Cartagena eta Bahía de Cadizeko Ontzitegiak.
2008ko abendutik aurrera, Navantia-ko Koordinazio zuzendaria.  I+B+g-ren zuzendaritza teknikoaren eta enpresaren kalitatearen antolakuntzaren arduraduna. Koordinazio Orokorreko funtzioen arduradun.


________________________________

Lan eta Gizarte Gaietarako sailburua

Gemma Zabaleta

 

Donostia, 1957.
Filologia Hispanikoan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean.
Hizkuntza eta Literatura Espainiarrean katedraduna.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailean Pedagogía Berrikuntzaren zuzendari. (1987-1991).
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetarako ahalduna. (1993-1996).
Gipuzkoatik Senatari (1993-1996).
Osasun eta Gizarte Gaietarako batzordearen bozeramaile eta Euskal Sozialistak taldeko kide legebiltzarrean.
Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren Kabinetea. (1996-1998).
Eusko Legelbiltzarerko kidea 1998tik gaur egun arte.
Gizarte Gaien bozeramaile eta Lan eta Gizarte Ekintza batzordearen kide.
Azken legegintzaldian onartutako gizarte legeen txostenemailea eta PSE-EEren ordezkari Gizarte Itunaren gauzatzean aurreko hiruko gobernuarekin.
2007az geroztik Urretxuko Udaletxean zinegotzi.
Gipuzkoako PSE-EEren Probintzia Exekutibaren kide.
PSE-EEren Erakunde idazkaria izan da eta Idazkaritza Nagusirako hautagai.
Denis Itxasorekin batera "Con mano izquierda: una propuesta ante el colapso vasco" liburuaren egile da.

 


________________________________

Osasun eta Kontsumo sailburua

Rafael Bengoa

 

Bilbo (1952)
Heziketa
Medikuntzan doktorea. Euskal Herriko Unibertsitatea.
Osasun Sistemen Kudeaketan Masterra eta Elkarteko Osasunean Masterra. Londreseko Unibertsitatea. Inglaterra.
Inglaterrako Manch Unibertsitateko Business Schooleko Senior Fellow.
Ospitaleko Kudeaketan diploma.
Esperientzia
Nazio mailan Espainiako Parlamentuarentzat politika sozialari buruzko dokumentuen eginkidea da.
"Abril Txostenaren" eginkidea. Osasun Sistemaren Kudeaketa Hobetzeko azterketaren txostena. 1991.
"Sanidad: la Reforma Posible" txostenaren zuzendaria.1997
Maila autonomikoan Osasun Sailean lan egin zuen 1991etik 1995era (Iñaki Azkuna sailburua)
Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria. 1991-1995
Eusko Legebiltzarrak 1995ean onartu zuen Osasuna Zainduz, Osasun arloko berrikuntzaren diseinuaren arduraduna.
Nazioarte mailan 15 urte eman ditu Osasunaren Nazioarteko Erakundean.
Alor akademikoan
Nazio mailan: irakasle laguntzailea ESADE, Ramón  Llull Unibertsitatean. Bartzelona eta Madril. Osasun Sisteman Lidergo irakaslea.
Nazioartean: Mc Gill Unibertsitatean irakasle laguntzailea. Osasun lidergoan masterra. Henry Mintzberg irakasleak zuzendua. Montreal.Kanada.
Kudeaketa alorrean
Kroniker zuzendaria: Nazioarteko Kalitatearen  eta Gaixotasun kronikoen kudeaketarako Behatokia. 


________________________________

Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza
eta Arrantza sailburua

Pilar Unzalu

 

Iturrieta (Araba)
Zuzenbidean lizentziatua. Etika eta Legegintzako irakaslea Erizaintzako Unibertsitate  Eskolan (1985-1989).
Arabako Foru Aldundiko funtzionarioa. Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro zuzendaria Arabako Foru Aldundian (1995-1997)
Batzar Nagusietan prokuradorea (1999-2000).
Eusko Legebiltzarreko diputatua (VI. eta VII. legegintzaldiak)
Gaur egun, Gorte Nagusietako diputatua (VIII. legintzaldia)


________________________________

Kultura sailburua

Blanca Urgell

 

Vitoria-Gasteiz
Euskal Filologian doktore da, EHUtik.
EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailaren irakasle titularra da.
Hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte eta horrekin batera bere lan jarduerari lotutako artikulu eta lan ugariren egile da.
Izan duen jarduera akademiko oparoaren artean nabarmentzekoa da Koldo Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegiaren erredakzioan egindako lana eta Añibarro, Lardizabal edo Axular bezalako idazle klasikoen edizioak.
Halaber, "Julio Urquiko" Euskal Filologia Mintegiaren aldizkariaren idazkaritzako kide da, eta  Sancho el Sabio aldizkariaren aholkularitza batzordekoa. Patxi Altuna, Ibon Sarasola eta Joseba A. Lakarrarekin batera Euskal Editoreen Elkarteak argitaratutako "Klasikoak" euskal testuen bilduma koordinatu du.

 


 

.

Azken eguneratzea: 2016/09/02