·
·
·
·
Zure ikasketak hobetu eta aberasteko asmotan baldin bazaude, ez ezazu Gazteaukerak ematen dizun aukera galdu. Izan ere, gure web gunean Gazte Informazioak hezkuntza alorrean dituen eskaintzak esku-eskura izango dituzu.
Besteak-beste, hezkuntza alorreko eskaintzak, akademien informazioa, master eta graduondokoen berriak eta beka eta laguntzen baldintzak aurkitu ahal izango dituzu hemen.
Bekak eta Dirulaguntzak
Zure ikasketetan hainbat dirulaguntza eta bekez gozatzeko aukera duzu. Hemen, horien inguruko informazioa aurkituko duzu. Ikerketa alorrean, Hirugarren Zikloa deritzonean, Unibertsitatean, Unibertsitatekoak ez diren Ikasketetan eta Bidai boltsetan lor ditzakezunak laburbildu dizkizugu. Egin klik bakoitzaren gainean informazioa lortzeko.
Akademiak
Zure asmoa hizkuntza bat ikastea baldin bada, Euskal Autonomia Erkidegoko akademien berri izatea komeni zaizu. Modu horretan, zure beharretara eta nahietara ondoen egokitzen dena aukeratu dezakezu.
Egoitzak
Askotan gertatzen den moduan, hainbat ikasketa egiteko ezinbestekoa da etxetik ateratzea. Nora jo ez baldin badakizu, ez ahaztu ikasle-egoitza nagusiek eta unibertsitate egoitzek ematen dizkizuten aukerak. Etxean bezala egongo zara.
25 urtetik gorakoak
Unibertsitatera joan nahi baduzu, eta 25 urte baino gehiago baldin badituzu, ez kezkatu, zuretzat prestaturiko ikasketak baitaude. Egin ditzakezun ikasketen berri eta jakin beharreko guztiaren inguruko informazioa irakur dezakezu.
Baina horretaz guztiaz gain, Gazte Informazioan zuretzako prestatutako eskaintza gehiago aurkituko dituzu.
Gazte Informazioa. Bekak, laguntzak, helbideak...
Gai honen inguruko informazio gehiago prestatu dizugu, ea baliagarria gertatzen zaizun.
Bekak eta Dirulaguntzak - Ikerketa
Bekak eta Dirulaguntzak - Hirugarren Zikloa
Bekak eta Dirulaguntzak - Unibertsitate Ikasketak
Bekak eta Dirulaguntzak - Unibertsitatekoak ez diren Ikasketak
Hizkuntzak Ikasteko Akademiak (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa)
Bekak eta Dirulaguntzak - Bidai Boltsak
Ikasle-egoitza nagusiak eta unibertsitate egoitzak (probintziaren arabera)
25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzea

Era berean, gauza gehiago jakin nahi baduzu, klikatu irudian.
|