·
·
·
Lanbide Heziketak lanpostu bat eskuratzeko aukera paregabea eskaintzen dizu. Ikasketa horien helburua ikasleei formazio gaitua ematea da. Gainera, Lanbide Heziketak ez du aterik ixten, ikasketak amaitu ondoren, nahi duenak ikasten jarraitu baitezake eta unibertsitarea joan baitaiteke.
Gaur egun, Euskadiko Lanbide Heziketa Europako onenen artean dago. Orain urte batzuk, ordea, Lanbide Heziketa, besterik ikasteko gaitasuan ez zuten pertsonei zuzenduta zegoela uste zen. Esfortzu handia egin ostean, egoera aldatu egin da eta aukera ona eskaintzen die gazteei ikasketa horiek. Lanbide Heziketaren inguruan gauza gehiago ezagutu dezakezu Lanbidezen bidez.
Titulu ofizialak
Lanbide Heziketak Teknikari eta Goi-mailako Teknikariaren titulu ofizialak eskaintzen ditu. Titulazio horrek profesional kualifikatua dela ziurtatuko du; kalitate horren atzetik daude, berme gisa, gure institutuak, gure irakasleak, ikastegien ekipo modernoak, enpresetako praktikaldietan lorturiko esperientzia...
Titulua lortu ondoren, irtenbide asko daude lan-munduan. Lanbide Heziketako ikasketak amaitu dituzten pertsona gehienek lana lortzen dute. Horren erakusle da Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokiak egin duen ikerketa. Behatokiak inkesta bat egin du titulua lortu duten pertsonek lan munduan izan duten garapenaren inguruan.
Heziketa-zikloak
Lanbide Heziketan dauden heziketa zikloak erdi mailakoak eta goi mailakoak dira. Maila bakoitzean ematen diren ikasketa-orduak ezberdinak dira, baina guztiak 1.300 eta 2.000 ordu bitartekoak dira. Lanbide Heziketan, ezinbestekoa da enpresetan praktiakak egitea eta ikasleek 400 eta 600 ordu bitartean aritzen dira praktika horietan.
Heziketa-ziklo batean sartzeko, bi bide daude:
-
Zuzeneko sarbidea. D.B.H. edo ikasketa baliokideak gaindituak dauzkanak plaza eska dezake erdiko mailako heziketa-ziklo batean; eta Batxilergoa edo baliokidea gainditua daukanak plaza eska dezake goiko mailako heziketa-ziklo batean.
-
Probat bidezko sarbidea. Aurreko pasartean aipaturiko ikasketak gaindituak ez dituztenentzat, proba bat egiten da, eta GAI direnek heziketa-zikloko plaza eska dezakete. Proba eta betekizunak desberdinak dira, erdiko mailako edo goiko mailako ziklo batera joan nahi den arabera.
Heziketa-zikloen inguruko argibide gehiago irakur dezakezu.
22 lanbide-multzo
Tituluak sailkatzerakoan, 22 lanbide-multzo ateratzen dira, eta multzo horietako bakoitzean esparru teknologiko-ekonomiko bateko zikloak biltzen dira.
22 multzo horietako bakoitzean erdiko mailako eta goiko mailako heziketa-zikloak daude, eta lehen esan dugunez, Tenikari eta Goi-mailako Teknikari tituluak, hurrenez hurren, ematen dira. Informa zaitez Lanbide Heziketan dauden 22 lanbide-multzoen inguruan.
Era berean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lanbide Heziketako ikastegi publiko eta pribatuak zeintzuk diren jakitera ematen dizugu, baita Lanbide Heziketako ikastegi bateratuen sarea ere.
|