|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
IRISTEKO ETA SARTZEKO PROZEDURAK Deialdian eskaintzen diren plazak txanda eta hizkuntza-eskakizunaren arabera antolatu dira. Sartzeko edo iristeko prozedurei dagokienez (txandei dagokienez), honela banatzen dira: Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna, etab.…) betetzen dituen edonor aurkez daiteke, aurreko betebeharrez gain eskainitako plazetara iristeko titulazioa baldin badu. Ikus onartua izateko betebeharrezkoak. Ezinduentzako erreserba-prozedura Prozedura honetan gorde dira – 3 plaza HLEA hizkuntza-eskakizunarekin – Plaza bat hizkuntza-eskakizunik gabekoa Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoko lanpostu bat gorde da, Euskara espezialitatekoa (HE2), ezinduen txandarako. Txanda honetan parte hartu ahal izateko, kidego bakoitzeko sarbide libreko baldintza orokorrak eta berariazko baldintza betetzeaz gain, irakaskuntzan aritzearekin bateraezina ez den %33ko edo gehiagoko ezgaitasuna beharko da, foru aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioko edo, hala egokituz gero, gai honetan eskuduntzak dituzten gainerako autonomia erkidegoetako organo eskudunek aitortuta. Erreserba horretarako aukera parte hartzeko eskaeran egin beharko da, eta berariaz adieraziko da horretarako eskatu baldintza betetzen dela. Lanpostua lortutakoan, eskumena duten organoen ziurtagirien bidez, adierazitako baldintza hori betetzen dela egiaztatu beharko da. Erreserba horren bidez aurkezten diren izangaiak ezin izango dira espezialitate berera aurkeztu sarbide irekiaren sistemaren bidez. Beste kidego batzuetara barne-sustapeneko txanden bitartez iristeko prozedura Baldintza orokorrak (nazionalitatea, adina, hizkuntza-gaitasuna, eta abar) betetzen dituen edonor aurkez daiteke, baina ondoko baldintzak ere bete beharko dira, aurrekoez gain: Hizkuntza Eskola Ofizialetarako Irakasleen Kidegoko plazak eskuratzeko txanda horizontalean parte hartzeko eskatzen direnak, eta Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoko plazetarako txanda bertikalean eskatzen direnak. Ikus onartua izateko betebeharrezkoak.
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
