Langileak
SARRERA

Atal honetan oinarrizko zenbait kontzeptu aipatzen da, deialdian ageriko diren kontzeptuak, alegia. Ondoko kontzeptuak argitu nahi dira, bereziki: hizkuntza-eskakizunak (definizioak, eginkizunak, baliokidetasunak), Irakasleen Kidegoa, eta abar.

Enplegu Publikoa

6/1989 Legeak, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoak, 23.1 artikuluan ezarri duenez, Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideen premiak, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira.

Horrenbestez, enplegu publikorako eskaintza izango da Administrazio Publikoek euren baitan hutsik dauden lanpostuak betetzeko erabiltzen duten prozedura.

Herri Administrazioa gizartearen interes orokorren kudeatzaile izaki, Administraziora sartzeko prozedurek honako printzipioak bete beharko dituzte: publizitatea, berdintasuna, merezimendua eta gaitasuna; horregatik, hautaketa-prozesua legez ezarritako bidetik eraman behar da aurrera, oinarrizko urrats hauek emanez:

- Enplegu Publikorako Eskaintza onestea: hortxe zehazten dira bete beharreko plazen kopurua eta ezaugarriak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean hezkuntza berezian arituko diren lan-kontratuko izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako deialdia egiteko Agindua: hautaketa-prozesuaren definizio orokorra da, eta plaza guztietan du eragina. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da.

- Eskabideak aurkeztea.

- Onartuen eta baztertuen zerrendak

- Oposizio-aldia

- Lehiaketa-aldia

- Amaierako kalifikazioak

- Hautatutako izangaien zerrenda

- Kontratuaren formalizazioa eta probaldia

Hizkuntza-eskakizunak

Hizkuntza-eskakizuna da lanpostu jakin baten zeregin guztiak euskaraz egin ahal izateko behar den hizkuntza-ezagutzaren maila. Lanpostua lortzeko eta bertako lana betetzeko beharrezko diren euskararen ezagutza mailek zehazten dituzte irakaskuntzako lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak.

Hezkuntza Bereziko lan-legepeko hezkuntza-langile ez irakasleei bi hizkuntza-eskakizun ezartzen zaizkie:

1. hizkuntza-Eskakizuna (HE1): euskara jakite-maila apalagoa ezarri da lanpostu jakin batzuetarako, Hezkuntzako 1. hizkuntza eskakizuna (HE 1) edo baliokidea eskatuko baita horietarako.

2. hizkuntza-Eskakizuna (HE2): Hezkuntzako Langileen Euskara Agiria (HLEA) izeneko hizkuntz  eskakizuna da Hezkuntza Bereziko lan –legepeko hezkuntza-langile ez-irakasleei aplikatzen zaien hizkuntza eskakizuna.. 47/1993 Dekretuan hezkuntza-administrazioko irakasleentzako ezartzen diren HE 1 eta HE 2 eskakizunen tarte-bitarteko gaitasun-maila ziurtatzen du HLEAk.

Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa ala derrigortasun-datarik gabea izan daiteke:
· Derrigorrezkoa baldin bada, derrigorrezkotasun data izango du, eta data horretatik aurrera lanpostu horretara iristeko eta horretan aritzeko, kasuan kasuko hizkuntza-eskakizuna betetzea eskatuko da.
· Derrigortasun-datarik gabea bada, euskararen ezagutzak merezimenduen artean izango duen balorazioa finkatzeko balioko du.
Deialdiko lanpostu batzuek HLEA izango dute eta beste batzuek  hizkuntza-eskakizun betebeharrik ez dute izango; horrenbestez, hautaketa-probetara aurkezteko nahitaezkoa izango da HLEA (edo baliokidea) izatea hizkuntza eskakizuna baldintzatzat duten lanpostuetarako.

HLEA baldintzatzat duten plazetara iristeko HLEA eduki eta egiaztatu beharko da deialdiko 7.3 oinarriko Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probaren emaitzak argitaratu aurretik.

Hautaketa-prozesu honetan hizkuntza-eskakizun jakin bat egiaztatzeko honako bideei jarraituko zaie:
a) Hautaketa-prozesuan HLEA egiaztatzeko berariaz egingo diren probak gainditzea.
b)
HLEA baldintzatzat duten plazetara iristeko HLEA egiaztatu beharko da edo, apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuak bere xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat etorriz, HBLEM (Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen Euskara Maila) ziurtagiria izatea, eta HLEA baino goragoko euskara-ziurtagiria dutenak -hala nola Hezkuntzako HE2, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretuz arautua- baita, martxoaren 10eko 42/1998 eta urriaren 6ko 263/1998 Dekretuek emandako idazketaren arabera, hizkuntza-eskakizun horrekin homologatu edo parekatutako hizkuntza-egiaztagiriren bat izatea ere.

Hizkuntza-eskakizunekin homologaturik dauden egiaztagiri eta tituluak

·Irakaskuntzako Euskal Administrazioan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ondorioetarako, honako titulu eta egiaztagiriak irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunen baliokidetzat hartuko dira:
· HE2:
a) Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Gaitasun Agiria, EGA
b) Euskaltzaindiaren "D" titulua
c) Nafarroako Gobernuaren EGA egiaztagiria (eta Gobernu horrek bere eremuan ezarri dituen EGAren baliokideak).
d) Labayru Ikastegiaren egiaztagiria (3. maila), 82/9/9 baino lehenago aterata.
e) EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.
f) Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizial Zentraleko Euskararen Gaitasuneko Egiaztagiria.
g) Euskal Filologia Lizentzia.
h) Euskal Filologia espezialitateko Irakasle Diplomatura.
i) Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
j) Gipuzkoako Irakasleen Unibertsitate Eskola Publikoan 1985az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
k) Donostiako Elizbarrutiko Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle Diplomatura.
l) Eskoriatzako Irakasleen Eskolan 1984az geroztik euskal adarrean lortutako Irakasle-Diplomatura.
m) EIT
n) EAEko Administrazio Orokorreko 3. hizkuntza-eskakizuna.
· HE1:
a) EAEko Hizkuntza Eskola Ofizialetako 4. kurtsoa.
b) GUMA.
c) IGA.

HLEA hizkuntza eskakizuna

47/1993 Dekretuan hezkuntza-administrazioko irakasleentzako ezartzen diren HE1 eta HE2 eskakizunen tarte-bitarteko gaitasun-maila ziurtatzen du HLEAk. Bere lanbidea zailtasun berezirik gabe euskaraz betetzeko gai izan behar du HLEAdunak:

jatorrizko hiztunaren pareko edo hurbileko gaitasuna izan behar du hitzez, eta oinarrizko trebetasun-maila ere izan beharko du idatziz. Hots, ondoko hauek euskaraz egiteko gai izan behar du HLEAdunak:

– Ikasleen, irakasleen, gurasoen eta gainerako eskola-agenteen ahozko euskara ulertzea, baita ikasleen beharrekin lotutako eskolako materiala ulertzea ere (filmak, bideoak, zintak, irratsaioak, besteak beste).     

– Bere kargu dituen ikasleen beharretarako diren argitalpenak, programa ofizialak, kontsulta-liburuak, artikuluak etab. ulertzea.

– Ikasleekin, gurasoekin, irakasleekin eta hezkuntzako beste langileekin erraz eta zuzen mintzatzea laguntza- eta hezkuntza-zereginaz eta ikasleen garapen pertsonalaz eta eskolakoaz.

– Ikasleekin euskaraz aritzea eskolako gaiei buruz: egokitzapen- edo mugikortasun-arazoak, beste ikasle batzuekikoak eta familia-ingurukoak, besteak beste.

– Txostenak euskaraz idaztea, bai ikasleei eta bai lanean ari diren programei buruz.