|
|
|||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||
|
HAUTAKETA-PROZESUAN ONARTUA IZATEA Atal honetan azaltzen da zer baldintza bete behar den hautaketa-prozesuan onartua izateko. Eskabideak aurkezteko unean kontuan hartzeko informazio erabilgarria ere aurkituko duzu. Prozesuan sartu ahal izateko bete behar direnak Izangaiek ondokoak bete behar dituzte, hautaketa-prozesuan onartuko badituzte: a) Betebehar orokorrak
1. Nazionalitatea: Espainola edo Europar Batasuneko Estatu bateko
nazionala izatea edo, bestela, Europar Batasunak hitzartutako eta
Espainiak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri
askea indarrean dagoen estaturen bateko nazionala izatea. Halaber,
espainolen, Europar Batasuneko partaide diren gainontzeko Estatuetako
nazionalen eta, Europar Batasunak hitzartutako eta Espainiak
berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea
indarrean dagoen estaturen bateko nazionalen ezkontideek ere hartu ahal
izango dute aukeratze-prozesu honetan parte, betiere legez bananduta ez
baldin badaude, baita haien eta ezkontidearen ondorengoek, 21 urtetik
beherakoak baldin badira, eta, adin hori gainditu arren, gurasoen bizkar
bizi baldin badira.
Aurreko puntuko egoeretan ez daudenek honakoa bete beharko dute:
Espainian legezko moduan izatea eta bertan bizitzeko eta mugarik gabe
lan-merkatura iristeko eskubideak ematen dituen agiriaren jabe izatea.
Horrenbestez, egoitza behin-behinekoz Espainian dutenek, behin betiko
egoitza bertan dutenek, bizitzeko eta lan egiteko baimena dutenek eta
errefuxiatuek parte hartu ahal izango dute.
3.
Gaixotasunik ez izatea, ezta aukeratzen diren kidego eta
espezialitatearen funtzioetan aritzearekin bateraezina den muga fisiko
edo psikikorik ere. b) Berariazko betebeharrak Esandako betebehar orokorrez gain, izangaiek ondoko berariazko betebeharrak bete beharko dituzte:
1. Hizkuntza-gaitasuna: 2. Gizarteratzeko goi-teknikari edo Haur Hezkuntzako goi-teknikari tituluen jabe izatea edo horiek eskuratzeko eskubideen tasak ordainduta izatea. Aurrekoen baliokide izango dira hurrengoak:
Gizarte- eta familia-ekonomiako teknikari-espezialista Haurtzaindegietako teknikari-espezialista Gizarte-egokitzapenerako teknikari-espezialista Haur Hezkuntzako teknikari-espezialista Teknikari-espezialista. Urritu psikikoen espezialista
Adierazitako tituluak atzerrian lortu baldin badira, urtarrilaren 16ko 86/1987, urtarrilaren 29ko 104/1988 otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuek eta azaroaren 3ko ZIEko 3686/2004 Aginduak xedatutakoarekin bat etorriz homologazio egokia beharrezkoa izango da edo, bestela, EBko 89/48 zuzentarauak eta urriaren 25eko 1665/1991 Errege Dekretuak ezarritakoaren babesean eman daitekeen aitorpen egokia beharko dute, betiere horiek aplikagarri direnean. Adierazitako baldintza guztiak bete behar dituzte izangaiek eske-idazkiak aurkezteko epea amaitzen den egunean —hizkuntza-baldintzak salbu, deialdiak zehaztu duenari begiratuko baitzaio halakoetarako—, eta kontratua formalizatu arte mantendu beharko dira. Hautaketa-prozesuan onartua izateko eskabidea egin aurretik, deialdia bera arretaz irakurtzea komeni da, batez ere eskabideak aurkezteko epeei buruzko atalak, eskabideak betetzeko jarraibideei buruzko atalak, etab Eskabide-inprimakiak jasotzea Hautespen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, eskabide-eredu bat bete beharko dute; hain zuzen ere, interneteko helbide honetan agertzen dena: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net. Ondorengo bi bideetako bat erabil dezakete horretarako:
1. Eskabide-eredua zuzenean bete aipatu internet-helbidean.
- Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritza, San Prudentzio kalea, 18 –
01005 Vitoria-Gasteiz Hauxe gomendatzen dizugu: eskabidea betetzen hasi aurretik, arretaz irakur ditzazula eskabidea behar bezala betetzeko argibideak, adierazitako internet-helbidean ageri direnak. Eskabide bakoitzak bere erreferentzia-zenbaki propio eta bereizia izango du, identifikatzeko. Eskabidea, halaber, jatorrizko alea izango da, eta ez fotokopia.
Eskabide bakarra baino ezin izango da aurkeztu Elbarritasuna edo ezintasuna duten hautagaiek laukitxo egokian adieraziko dute hori, bai eta eskatzen duten egokitzapena azalduko ere. Tasak ordaintzea Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek 13,02 euro ordaindu beharko dituzte, azterketa egiteko eskubidearengatiko tasaren kontzeptuan, eta ondorengo bi bideotako bat aukeratu ahal izango dute horretarako: a) Zuzenean ordaindu ondoko banketxeetako edozein sukurtsaletan, eskabide orria aurkeztuz:
1. Caja Laboral-Euskadiko Kutxa b) On-line ordaindu: banka elektronikoaren sistemaren bitartez, sistemak berak erakusten dituen jarraibideen arabera, interesatua, betiere, modalitate horretako bezero baldin bada adierazitako banku-erakundeetatik edozeinetan. Ordainketa-mota honek saihestu egiten ditu alferreko joan-etorriak eta ilaran itxaron beharra, eta eguneko 24 orduetan erabil daiteke. Azterketa egiteko eskubideak ez ordaintzeak edo epez kanpo ordaintzeak izangaia prozesutik kanpo uztea ekarriko du. Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da,
deialdi-agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Eskabideak
aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, Deialdiaren
Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta
hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta honako tokietako
batean aurkeztu beharko da: - Interneten bidez: horretarako, lehenengo eta behin, inprimakia bete beharko da, eta gero, dokumentua igortzeko aukera erabili. Interneten bidez aurkeztutako eskabideek jaso izanaren agiria lortu ahal izango dute, esleitutako erreferentzia-zenbakiarekin eta tasa ordaindu ahal izateko behar diren datuekin. Halaber, eskabidearen ordezkagiria ere lortu ahal izango da; deialdi honetan adierazten diren epeetan eta lekuetan nahitaez aurkeztu beharko diren merezimenduei erantsiko zaie agiri hori. - Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38.4. artikuluan adierazten dituen bulegoetako edozeinetan, betiere, artikulu horretan xedatutako baldintzei jarraiki. Atzerrian egindako eskabideak tokian tokiko Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetan aurkeztu ahal izango dira, oinarri hauetako 3.8 puntuan adierazitako epean aurkeztu ere, eta erakunde horiek eskumena duen administraziora igorriko dituzte. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzeko deialdi honetako 3.5 puntuak xedatutakoari jarraituko zaio. Agiriak Oposizio-aldia gainditzen duten izangaiak Merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ageri diren baremoen arabera baloratzeko, oposizio-aldiko emaitzak argitaratu ondoren, hamar egun balioduneko epea irekiko da oposizio-aldia gainditu duten izangaiek aipatutako balio-taulan zehazten diren frogagiriak aurkez ditzaten, kontuan izanik epe horren barruan behar bezala alegatu eta justifikatutako merezimenduak besterik ez direla baloratuko, aipatutako eranskinean zehaztutako agirien bitartez (jatorrizko alea edo behar bezala konpultsatutako fotokopia) Eskabideak aurkezteko epearen bukaeran burututako merezimenduak besterik ez dira konputatuko, hizkuntza-eskakizuna izan ezik, hori deialdi honetako 7.3 oinarrian hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko aurreikusi den probaren emaitzak argitaratu baino lehen egiaztatu ahal izango baita. Era berean, proba horretan egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna ofizioz konputatuko da, proba amaitu ondoren. Izangaiek espresuki hartzen dute bere gain aurkeztutako dokumentazioaren erantzukizuna. Dokumenturen bat faltsutu edo manipulatuz gero, deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko dute, ondoriozta daitekeen erantzukizunaren kaltetan gabe. Administrazioak beretzat gordetzen du beharrezkotzat jotako dokumentazio-akreditazioa edonoiz eskatzeko eskubidea. Hautatutako izangaiak Kontratuak formalizatu aurretik, hautatutako izangaien zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik egutegiko hogei egun pasatu baino lehenago, hautatutako izangaiek honako agiriok aurkeztu beharko dituzte Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan: 1) Kasuan kasuko tituluaren fotokopia erkatua edo titulua jasotzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen kredentzialaren fotokopia erkatua aurkeztu beharko da. 2) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua. 3) Inongo administrazio publikotik ez dutela zigor-espediente baten ondorioz egotzi, ez dutela herri-jarduerarako ezgaitu agertzeko, eta ez dagoela Herri Administrazioetan jarduten duten langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako ezgaitasun eta bateraezintasunen legezko inolako kausatan sartuta zinpeko aitorpena edo agindua. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek, zein bere jatorriko estatuan funtzio publikoan aritzeko diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazten duen zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute. 4) Espainiako nazionalitatea ez duten eta egoitza Espainian ez duten izangaiek, Europar Batasuneko egoitza-txartela eskatu izanaren ordezkagiriaren erkatutako fotokopia aurkeztu beharko dute. 5) Minusbaliotasuna izan eta bere izaera hortaz baliatutako izangaiek, foru aldundietako Gizarte Ongizate sailetako, Gizarte Arazoetako Ministerioko edo, hala egokituko balitz, dagokion Autonomia Erkidegoko organo eskudunen egiaztapena aurkeztu beharko dute, izaera hori eta bakoitzari dagozkion zeregin eta eginkizunak betetzea bateragarriak direla jasotzeko. Ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, kontratu finkoa izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan gabe.
|
|||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||
