Dantzan Bilaka '08

Dantzan Bilaka: Aurkezpena | Lanak | Egutegia

Blank
Marian Gerrikabeitia

Blank

Zuzendaritza, koreografía eta interpretazioa: Marian Gerrikabeitia
Beste laguntzaile batzuk: Robert Jackson
Eskerrak: Robert Jackson
Kontaktua: magerrik@hotmail.com/p>

Sinopsis

Burua hutsik edukitzea, hutsetik hasteko, ezertan pentsatu gabe, eta gorputzari hitz egiten uztea, munduko gauzarik zailena iruditzen zait.

Hain zuzen ere hortik hasi nahi dut.

Marian Gerrikabeitia

Nire sorkuntza koreografikorako joera komunikatzeko beharraren ondorioz sortzen da. 3 loopings of solitude eta Connection lanen ondoren, BLANK da hirugarren pieza laburra, eta agian zailena.

Sorkuntzaren prozesuaren oharrak

Areto batean bakarrik egon nahi dut, bakar-bakarrik (gehienez ere, niregana zuzendutako kamera batekin). Aldez aurreko ikuspegi teorikorik gabe sartu, helburu zehatzik gabe, aldez aurretik pentsatutako buruko egiturarik gabe, eta gorputzari barrutik hitz egiten utzi, kanpotik gidatu gabe. Gorputzak agintzen duena egin, haren arauetara makurtu eta, beharbada, norberaren mugimenduei amaieran hizkuntza naif berri baten lehen hitzak bilakatzeko aukera eman.