Bilbo Eskualdeak Kudeaketa Publikoan Bikaintasunari Saria 2012 lortu du

Itzuli>



Bilbo Eskualdeak Kudeaketa Publikoan Bikaintasunari Saria 2012 lortu du

AEVALek (Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioaren menpeko ebaluazio eta kalitate Agentziak) antolatutako kudeaketa publikoaren kalitatearen eta berrikuntzaren sarien 2012ko edizioan, Bilbo Eskualdeak “Kudeaketa publikoan bikaintasunari” kategorian saria jaso du. Kudeaketa Publikoan Bikaintasunari Saria Espainiako Estatuko herri administrazio desberdinetako edozein erakunde motari zuzentzen zaio, eta beren errendimendu globalean, bikaintasunagatik nabarmendu diren erakunde publikoak aintzatestea eta saritzea du helburu; horretarako, kudeaketa ekonomikoari, eskura dauden baliabideei, langileen zereginari edo herritarrari emandako tratuari eta zerbitzuari —azken hori baitu helburu— lotutako zereginetan kontrol eta eraginkortasun ahalmena bezalako alderdiak aztertuz. Herri-administrazioaren eremuan, prestigiorik handieneko aintzatespena da. Ekialdeko Eskualdeak 2010eko edizioan lortu zuen.

 

Saria eskuratu ahal izateko bete behar diren betekizunen artean kudeaketan aurrerapen maila altua egiaztatzeko beharra dago; zentzu horretan, zera gogorarazi behar da: Bilbo Eskualdea, beste aintzatespenen artean, 2011n, EFQMk (European Foundation of Quality Management) antolatutako Europako Bikaintasun Sarietan finalista izan dela.

 

Behin hautagaitza onartuta, Bilbo Eskualdeak bere kudeaketa eredua azaltzen duen memoria zehatza aurkeztu du. Bertan, bere kudeaketa eredua eta azken 5 urteotan lortutako emaitzak azaltzen dira; memoria hori adituen talde independenteak ebaluatu du eta ondoren, azterketa horren emaitzak memorian jasotakoa “in situ” konprobatzeko Bilbo Eskualdeari egindako bisitarekin kontrastatu dira. Horretarako, pasa den maiatzaren 22an, Bilbo Eskualdea bisitatu zuen ebaluatzaile batek. Estamentu eta profil guztietako profesional ugari elkarrizketatu zituen eta Mesedeak LMAU bisitatu zuen.

 

Kategoria bakoitzerako sarituen azken izendapena epaimahaiak, Administrazioan edo kalitatearen kudeaketan esperientzai zabala daukaten pertsonek osatuak, egin ohi du.

Azken eguneratzea: 2013/08/01