Argitalpen-erantzukizuna

Europako ikus-entzunezkoen behatokiak “argitalpen-erantzukizuna” kontzeptuaren esanahiari eta ondorioei buruzko hausnarketa egin du, Ikus-entzunezko Komunikabideetako Zerbitzuen Direktiban.

Izenburua: Argitalpen-erantzukizuna (La responsabilité éditoriale)
Egilea/entitatea: Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia
Hizkuntza: frantsesa, ingelesa eta alemana
Orrialde-kopurua: 42
Argitaratze-data: 2008ko irailaren 17a
ISBN: 978-92-871-6475-9
Eskuragarritasuna: http://www.obs.coe.int/oea_publ/iris_special/2008_01_details.html

portadaIrisek (Europako Ikus-entzunezkoen Behatokiaren hileroko aldizkaria) “argitalpen-erantzukizuna” kontzeptua aztertzen du zenbaki berezi honetan. Kontzeptu hori ikus-entzunezko hedabideen zerbitzuen direktiban ezartzearen ondorioz sortutako gaiak jorratzen ditu, bereziki.

Argitalpen-erantzukizuna osatzen duten alde ugariak, kontzeptuak eta ondorio garrantzitsuak jartzen ditu agerian azterlan honek.  Erakusten ditu, halaber, legegileek konponbide bideragarriak (eta, aldi berean, balizko iritzi-desberdintasunak eragitea saihestuko dutenak) aplikatuta argitzen saiatu behar luketen alderdi grisak.

Argitalpenaren edukia lau atal nagusitan eta eranskin bitan dago egituratuta:

  • Lehenengo atalean “argitalpen-erantzukizun” kontzeptuaren maila funtzionalak aztertzen dira: argitalpen-erantzukizuna ikus-entzunezko hedabideen zerbitzu-irizpide espezifiko gisa, direktibaren helburuak aplikatzeko oinarri gisa, komunikabideentzako beste arau espezifikoekiko eta edukien erantzukizunari buruzko arauekiko erlazioa.
  • Bigarrenean, “argitalpen-erantzukizun” kontzeptuari buruzko hausnarketa dugu: interpretazioari buruzko oharrak(terminologia, lege-definizioaren genesi historikoa, ondorio juridikoak), “benetako kontrolaren” irizpidea eta “aukeraketa” eta “antolaketa” irizpideak.
  • Hirugarren atalean, gaiari buruzko kasu-azterketak daude: on-line hedabideen zerbitzuen igorpena (teknikoa), TB interaktiboa, bideoen datu-baseak, bideo-plataforma (YouTube, adibidez), ordenagailu-jolasak on-line...
  • Azken atalean, EBko estatuetan dituen ondorioei buruzko hausnarketa ageri da
  • Eranskinetan, eragileek ikus-entzunezko edukiekiko duten rolaren azterketaren alderdiak eta aipatutako lege-xedapen nagusien testuak ageri dira