OPAC erabiltzeko eskuliburua
1. Bila itzazu interesatzen zaizkizun dokumentu guztiak (Nire kontsultak)
2. Proposatu eskuratzeko materiala liburutegiari
3. AIH (Aukeratutako Informazioaren Hedapena)
5. Zure liburutegiari nahi duzuna esan
7. Eskatu edo erreserbatu zure gustuko liburua Internet bidez
C. Biblioteken sarea dokumentuak bilatu
Kontsultak sareko liburutegietako katalogoetan
Kontsultak Nire bibliotekaren katalogoan (aurretik erabiltzaile gisa identifikatuta)
Kontsultak aldizkako argitalpenetan
Sarbidea bibliografia gomendagarrietara
Nola egin bilaketak eremu jakin batean
Egin bilaketak eremu batean baino gehiagotan batera
Bilaketak, autoritateen alorrean
Bilaketak, aurkibideen alorrean
A. OPAC-EN NOLA SARTU
Eusko Jaurlaritzaren Liburutegien Sareko OPACen sartzeko, jo ezazu helbide honetara:
http://www.bibliotekak.euskadi.net/cgi-bin_abnet16/abnetclop?LANG=eu-ES
OPACen sartzeko bi era daude:
1. Erabiltzaile anonimo gisa. Soilik liburutegietako dokumentuak kontsultatzeko
2. Liburutegiko erabiltzaile gisa. Dokumentuak kontsultatzeaz gain, honako zerbitzu hauek ere erabil daitezke:
Erabiltzaile gisa identifikatzeko:
1. Sartu NANa (letrarik gabe) Karneta / e-mail eremuan
2. Sartu sarbide-gakoa Klabea eremuan (liburutegian emango dizute pasahitza)
B. ERABILTZAILEA KONEKTATUZ
1. Bila itzazu interesatzen zaizkizun dokumentu guztiak (Nire kontsultak)
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Zeure burua identifikatu duzula, irakurlearen aukeretan sartuko zara agertuko den Nire biblioteka loturaren bitartez. Liburutegiak eskaintzen dizkizun aukerak biltzen dituen pantaila ikusiko duzu. Besteak beste honako hau topatuko duzu: Nire Kontsultak
Irakurleei zuzendutako kontsulta-bide pertsonalizatua da. Erabiltzaileak interesatzen zaizkion gaien gaineko informazioa jasotzeko galdera-sorta bete behar du. Honela azkar eta erraz ikusiko ditu, eta eduki eguneratuekin, gai horri buruz hitz egiten duten katalogoko dokumentuak.
Kontsulta berri bat gehitzeko:
- Idatz ezazu Azalpena eremuan zure kontsulta identifikatzeko OPACen agertuko den testua
- Idatz ezazu Bilaketa eremuan zuk nahi duzun bilaketa eta klikatu Gehitu
OHARRA: Bilaketa zehatzak egiteko, ikusi “Liburutegien sarearen dokumentuak bilatu”.
Kontsulta jakin batera jotzeko:
Klikatu interesatzen zaizun kontsulta eta leiho bat zabalduko da bilaketa horrek dituen dokumentuekin.
2. Proposatu eskuratzeko materiala liburutegiari
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen.
2. Zure burua identifikatu duzula, lotura berri bat agertuko da eskumako aldean: Erosketa iradokizunak. Estekak direktorio batera eramango zaitu eta han hautatu ahal izango duzu erosketa iradokizuna (“desiderata” deritzona) zein liburutegiri eskatu. Zure iritziz interesgarria den edozein dokumenturen erosketa proposatu ahal diozu liburutegiari.
3. Desiderata bat gehitzeko, klikatu nahi duzun liburutegiaren e-mail helbidean eta idatzi mezuan liburutegiari erosteko proposatzen dizkiozun dokumentuei buruzko datuak.
3. Aukeratutako Informazioaren Hedapena (AIH)
Sareko liburutegi batzuek irakurleei zuzendutako AIH (Aukeratutako Informazioaren Hedapena) zerbitzua eskaintzen dute.
Aldez aurretik liburutegiek ezarritako gaietatik, erabiltzaileari interesatzen zaizkion kontuen gaineko informazioa jasoko du (liburuak, artikuluak, dosierrak…).
AIH bat eskatzeko:
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Behin identifikatuta, lotura berri bat agertuko da eskumako aldean: Aukeratutako Informazioaren Hedapena (AIH). Estekak direktorio batera eramango zaitu. Han ikusiko duzu zein liburutegik eskaintzen duten zerbitzu hau.
3. AIH bat eskatzeko, klikatu nahi duzun liburutegiaren e-mail helbidean eta eskatu informazioa. Liburutegia zurekin harremanetan jarriko da.
4. Zure gustuko loturak sortu
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Klikatu Nire biblioteka
3. Nire loturak atalean zure estekak atzitu eta lotura berriak sor ditzakezu
Loturak gehitzeko,
1. Azalpena eremuan, OPAC-en agertuko den azalpena edo deskribapena sartu
2. URL eremuan loturaren helbidea idatzi
3. Klikatu Gehitu
Loturak ikusteko:
1. Ikusi nahi duzun loturaren gainean klik egin.
5. Zure liburutegiari nahi duzuna esan
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Klikatu Iradokizunak eta iruzkinak
3. Nahi duzun informazioa sartu (iradokizunak, iritziak, kritikak, kexak…) eta klikatu Onartu
4. Nire biblioteka atalean zure iruzkinen egoera ikus dezakezu eta baita liburutegiaren erantzuna (Irakurlerako oharra) ere.
6. Aldatu zure pasahitza
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Zure burua identifikatu duzula, sar zaitez irakurlearen aukeretan bistan agertuko den Nire biblioteka loturaren bitartez. Liburutegiak eskaintzen dizkizun aukerak biltzen dituen pantaila ikusiko duzu. Besteak beste honako hau topatuko duzu:
3. Pasahitza edo klabea aldatzeko, idatz ezazu behin oraingo pasahitza eta bi aldiz pasahitz berria. Azkenik, klikatu Onartu
7. Eskatu edo erreserbatu zure liburua Internet bidez
1. urratsa. Interesatzen zaizun dokumentua bilatu
2. urratsa. Eskabidea egin (maileguan ez badago)
3. urratsa. Erreserba egin (maileguan badago)
4. urratsa. Ikus itzazu zuk egindako eskabide eta erreserbak
________________________________________
1. urratsa. Interesatzen zaizun dokumentua bilatu
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Bilatu eskatu edo erreserbatu nahi duzun liburua.
3. Behekoa bezalako formatu osoko dokumentua agertuko da. Informazio horrekin batera, dokumentua eskuragarri dagoen ala ez adieraziko zaizu:
2. urratsa. Eskabidea egin
Eskabidea eskaera bat da, liburutegian une horretan ESKURAGARRI dagoen ale bat hartzeko.
Ikusten ari zaren dokumentuarekin loturiko aleetako bat eskatu nahi baduzu, klikatu Mailegua eskatu.
Mailegu-eskaera egin ondoren, pantaila hauxe agertuko da:
Beste mailegu-eskabide bat gehitzeko, aukera ezazu nahi duzun alea eskuineko zirkuluan klik eginez, eta jarraian klikatu Onartu.
Gogoan izan ezin duzula mailegu-eskabiderik eskatu zigortuta bazaude edo momentu horretan dokumenturen bat itzuli barik badaukazu.
3. urratsa. Erreserba egin
MAILEGUAN DAUDEN LIBURUAK BAINO EZIN DIRA ERRESERBATU. Liburua eskuragarri badago, nahikoa da liburutegira joatea eta bertatik hartzea edo eskaera bat egitea.
Ikusten ari zaren dokumentuarekin loturiko aleetako bat eskatu nahi baduzu, klikatu Erreserbatu.
Erreserba-eskabidea egin ondoren, pantaila hauxe agertuko da:
Beste erreserba-eskabide bat gehitzeko, aukera ezazu nahi duzun alea eskuineko laukitxoan klik eginez, eta jarraian klikatu Onartu.
GOGOAN HARTU:
Behin erreserba aktibatuz gero, egun bateko epea izango duzu dokumentua liburutegitik jasotzeko. Epea igaro eta jasotzen ez baduzu, erreserba hurrengo irakurlearentzat izango da.
Ezin duzu erreserbarik egin zigortuta bazaude edo momentu horretan dokumenturen bat itzuli barik badaukazu.
4. urratsa. Ikus itzazu zuk egindako eskabide eta erreserbak
Nahi izanez gero, edozein unetan ikus ditzakezu zuk egindako eskabide eta erreserbak eta, nahi izanez gero, ezabatu. Horretarako:
1. Identifika zaitez erabiltzaile gisa OPACen
2. Konektatuta zaudela, irakurlearen aukeretan sartuko zara OPACeko hasierako orrialdeko Nire biblioteka loturaren bitartez. Aukera pertsonalak eskaintzen dituen pantaila ikusiko duzu, honakoak, besteak beste:
Mailegu-eskabideak
Leiho honetan, egin dituzun eskabideak ikus ditzakezu, nola dauden egiaztatu eta, nahi izanez gero, ezabatu.
Mailegu-eskabide bat ezabatzeko, klikatu Ezabatu
Erreserbak
Leiho honetatik erreserbak ikus ditzakezu, itxaro-zerrendan zein tokitan zauden egiaztatu eta, nahi izanez gero, erreserbak ezabatu.
Erreserba bat ezabatzeko, klikatu Ezabatu
C. BIBLIOTEKEN SAREKO DOKUMENTUAK BILATU
NON BILATU
Aukera errazena da. Bilaketa zuzena egiteko, inprimakirik erabili gabe, sar itzazu bilaketako datuak Bilatu izeneko eremuan. Katalogoko edozein eremutan egingo du bilaketa (egilea, izenburua, argitaletxea…).
Kontuan hartu behar da bilaketak adibide horretako hiru terminoak dituen edozein dokumentu emango digula, zuk jarri duzun hurrenkera aintzat hartu gabe, eta erregistroko edozein eremutan (egilea, izenburua, oharrak…). Beraz, litekeena da bilaketak ematen dizkizun emaitza guztien artean interesatzen ez zaizkizunak ere egotea.
Kontsultak sareko liburutegietako katalogoetan
Sareko liburutegietako katalogo partikularretan kontsultak egiteko bi modu daude. Lehendabizikoa egiteko hasierako orrialdetik abiatuko zara:
Baina katalogo osoa kontsultatzeko orrialdetik ere sar zintezke:
Kasu biotan, katalogo osoarentzat azaldutako prozedura bera jarraitu behar dugu kontsulta egiteko.
Kontsultak Nire bibliotekaren katalogoan (aurretik erabiltzaile gisa identifikatuta)
Klikatu Nire bibliotekaren katalogoa kontsultatu. Bilaketa gure liburutegiko funtsen gainean egingo da soilik.
Kontsultak aldizkako argitalpenetan
Klikatu Aldizkako argitalpenak. Katalogo osoan bezalaxe funtzionatzen du.
Sarbidea bibliografia gomendagarrietara
Klikatu Bibliografia gomendagarriak. Atal honetatik liburutegi bakoitzak gomendaturiko bibliografietara joko dugu.
NOLA BILATU
Bilaketak egiteko orduan ondorengo hauek hartu behar dira kontuan:
• Eremu bakar baten edo aldi berean zehaztutako gehiagoaren arabera egin daiteke bilaketa.
• Bilaketa egiteko terminoak edonola sar daitezke, hau da, bai letra larriz bai xehez, bai diakritiko, tilde, dieresi eta abarrez zein ezer gabe.
• Sartutako edozein terminoa bilaketarako terminotzat hartzen da: hitz bat, zenbaki bat, karaktere-kate bat eta abar.
• Ez daude hutsak bezala definituta ez hitzak ez preposizioak, artikuluak eta gainerako guztiak ere.
Nola egin bilaketak eremu jakin batean
1. Egin klik nahi duzun eremuan (egilea, argitaletxea, gaia…).
2. Idatzi aurkitu nahi dituzun terminoak.
3. Azkenik, klikatu Bilatu
Egin bilaketak eremu batean baino gehiagotan batera
1. Idatz itzazu terminoak nahi dituzun eremuetan
2. Klikatu Bilatu
Trukamenduak bilaketetan
Trukamenduaren bidez hitzen zatiak ordezkatuko ditugu. Bi motako trukamenduak daude:
? (Galdera-marka) Hitz mugaren edozein partetan jarrita, ? bakoitzak karakter bakar bat ordezkatzen du. Horrela, bilaketaren patroiak betetzen dituzten dokumentu guztiak aurkituko dira eta ? ikurraren lekuan edozein karakter dutenak
1. Egin klik bilaketa egin nahi duzun eremuan (egilea, izenburua…)
2. Ordezkatu nahi duzun karakter bakoitzaren ordez ? jarrita, sartu bilatu nahi duzun karakter katea.
3. Bilatu botoian klik egin
Adibide honetan, bilaketak bai “Etxeberria” bai “Etxebarria” eskuratuko dizkigu
* (Izartxoa) Hitz mugaren edozein tokitan jarrita, karakter kate bat ordezkatzen du. Asteriskoak "*" bilaketaren patroiak betetzen dituzten dokumentu guztiak aurkituko ditu eta "*"-en lekuan edozein karakter katea dutenak.
1. Egin klik bilaketa egin nahi duzun eremuan
3. Bilatu botoia klikatu
Adibide honetan, bilaketak eskuratuko dizkigu bai “Etxeberria” bai “Etxebarria”, “Echevarria” edo “Echeverria”.
Bilaketa boolearrak
Operadore boolearrak erabiltzeko aukera dago. Horri esker, hitz edo esaldi bakar batekin baino harago zehaztu ahal izango ditugu kontsultak. Operadore boolearrak hitzak edo esaldiak konbinatzeko erabiltzen dira. Lau operadore boolear daude: Y, O, NO eta XOR (EXCLUSIVE OR)
Y Operadore honek lotutako terminoak dokumentu berean daude. Erregistro berean hitz edo esaldi batzuk aurkitzeko erabiltzen da. Konbinatu nahi diren hitz edo esaldien artean Y hizkia idatziz (komatxorik gabe), hutsune bat utziz edo ampersand bat (&) idatziz erabil daiteke. Adibide
zuzenbide & zibila y “zuzenbide penala” |
zuzenbide & zibila y “zuzenbide penala” Bai “zuzenbide” bai “zibila” hitzak baita “zuzenbide penala” esaldia ere duten erregistro guztiak aurkituko ditu. |
O Terminoetako bat, bestea edo biak daude dokumentuan. Hitz edo esaldi batzuk aurkitzeko erabiltzen da, baina ez daukate zertan erregistro berean egon.
zuzenbide o zibila |
Bi hitzetako bat edo biak dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu. |
zuzenbide o zibila y penala |
zuzenbide o zibila y penala “penala” hitza eta beste bi hitzetako bat edo biak dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu. |
NO Operadore honekin lotutako lehenengo hitza dago dokumentuan, baina ez bigarrena. Hitz edo esaldi jakin batzuk ez dituzten erregistroak aurkitzeko erabiltzen da.
zuzenbide no zibila |
“zuzenbide” hitza dituztela aldi berean “zibila” hitza ez dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu. |
no Internet |
“internet” hitza ez duten erregistro guztiak aurkituko ditu. Kontuan hartu mota honetako bilaketak egiten direnean aurkitutako erregistroek ez dutela nabarmendutako testurik |
XOR Zehaztutako terminoetako edozein dokumentuan dago, baina ez zehaztutako termino guztiak. Bilatzen diren hitz edo esaldietako bakar bat, ez bi edo gehiago, duten erregistroak aurkitzeko erabiltzen da.
jon xor asier |
“jon” hitza edo “asier” hitza duten erregistro guztiak aurkituko ditu, baina ez biak batera dituztenak |
Kokapen operadoreak erabiltzeko aukera dago. Kokapen operadoreek (MISMO, CON, CERCA, ADJ) erregistro bibliografiko berberean gertu dauden terminoak dituzten erregistroak aurkitzen dituzte. Kokapen operadoreak bilaketa-eremu baten barruan dauden hitzak edo esaldiak lotzeko erabil daitezke, baina ez bilaketa-eremuen artean.
MISMO Honelako erregistroak aurkitzen ditu: erregistro bibliografikoaren eremuan zehazten diren termino guztiak jasotzen dituenak. Bilaketaren termino guztiak eremu berean daude, baina ez dute nahitaez esaldi berean egon behar.
Bizkaia MISMO historia |
Eremu berean “Bizkaia” zein “historia” dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu |
CON Honelako erregistroak aurkitzen dituen: zehazten diren termino guztiak hartzen dituen esaldia jasotzen duen eremua dutenak.
Bizkaia CON historia |
Esaldi berean “Bizkaia” zein “historia” dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu |
CERCA Honelako erregistroak aurkitzen ditu: bilaketarako termino guztiak elkarrekin jasotzen dituen eremua dutenak. Halere, terminoen hurrenkerak ez du zertan bat etorri emandako hurrenkerarekin.
Bizkaia CERCA historia |
Eremu berean “Bizkaia” eta “historia” elkarrekin dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu. Bai "Bizkaia" bai "historia" ager daitezke lehenik eremuan |
ADJ Honelako erregistroak aurkitzen ditu: bilaketaren termino guztiak elkarrekin eta sartu diren hurrenkera berean dituen eremuak.
Bizkaiko ADJ de ADJ Historia |
“Bizkaiko historia” eremu berean eta orden horretan dituzten erregistro guztiak aurkituko ditu |
Gainera, CERCA eta ADJ kokapen operadore batzuk gehitu daitezke, hitzen arteko hurbiltasuna mugatu edo handitzeko. Adibidez, "DE ADJ1 AQUI ADJ3 ETERNIDAD" bilaketak erakusten du nola aurkitu "De aquí a la eternidad” titulua. ADJ3 operadoreak esan nahi du hitzak egon daitezkeela bilatu daitezkeen bi hitzen artean baina sartu ziren orden berean egon behar dutela.
Operadore erlazionalak erabiltzeko aukera dago. Operadore erlazionalek (<, >, =, <>, <=, >=) zenbakizko adierazpenak bilatzeko aukera ematen dute. Erabili operadore erlazionalak eremu bat giltzen artean {} itxita, eta operadore erlazionala eta zenbaki bat idatziz.
< | ...baino txikiagoa |
> | ...baino handiagoa |
= | ...ren berdina |
<> | ...ren desberdina |
<= | ...ren berdina edo txikiagoa |
>= | ...ren berdina edo handiagoa |
Bilaketak, autoritateen alorrean
Erregistro bibliografikoetan sarbide modura pertsona, erakunde korporatibo, izenburu edo gai bati dagokion goiburuaren era normalizatua da autoritatea. Adibidez, “Bakunin” terminorako era normalizatua “Bakunin, Mijail Aleksandrovich (1814-1876)” da eta ez, esate baterako, “Bakunin, Mikhail (1814-1876)”. Modu honetan, Bakuninen edo Bakunini buruzko erregistro batzuk berreskura daitezke, dokumentuan izena agertzen den modua edozein izanda ere.
Eremu batzuetan (egilea eta gaiak) bilaketa autoritateen datu-basea kontsultatuz egin daiteke, hau da, pertsona, gaiak… ordezten dituzten erregistro bakarrak.
Bilaketa hau egiteko:
1. Egin klik nahi duzun eremuan (Egilea, Argitaletxea, Gaia…)
2. Idatzi aurkitu nahi dituzun terminoak
3. Klikatu Aut. Aurk. eta aurkitutako autoritateen zerrenda agertuko da
Klikatu interesatzen zaizuna eta leiho bat zabalduko da autoritate horrek dituen dokumentuekin.
Honako sinbolo hau klikatuz gero, autoritate hori besterik gabe bilaketa-eremu originalean kopiatuko, bilatzen zabiltzala beste eremuren bat bete nahi baduzu ere.
Bilaketak, aurkibideen alorrean
Eremu batzuetan, bilaketak datu-baseen aurkibideak kontsultatuz egin daitezke (adib. bilduma eta izenburua). Zerrenda horretan, bilatutakoaren aurreko eta ondoko terminoak azalduko dira alfabetikoki ordenaturik.
Bilaketa hau egiteko:
1. Egin klik bilaketa egin nahi duzun eremuan
2. Idatzi aurkitu nahi dituzun terminoak
3. Klikatu Aurkibidea, eta jarritako terminoaren antzekoenak diren hitzen zerrenda agertuko da
4. Klikatu interesatzen zaizuna eta leiho bat zabalduko da: hor agertuko dira hitz hori duten dokumentuak
SORTU ZURE BIBLIOGRAFIA
2. Behin bilaketa egin eta gero, emaitzak zerrendaturik ikusiko dituzu, pantaila honetan:
Zerrendako dokumenturik hautatu nahi izanez gero, helbide elektroniko batera edo zure ordenagailuko fitxategi batera bidaltzeko edo pantailan ikusteko, klikatu ezkerraldeko laukitxoan ().
Bilatutako erregistro guztiak hautatu nahi badituzu, klikatu Guztiak markatu.
Markatutako dokumentu-zerrendan sartu nahi baduzu, klikatu Markatuak eta atal berri bat agertuko da:
Markatutako dokumentuak pantailan ikusteko:
1. Bidali eremuan Pantaila aukera hautatu
2. Formatua eremuan, dokumentuak ikusteko formatua aukeratu Bibliografia/OPAC formatua
3. Onartu botoian klik egin
Markatutako dokumentuak fitxategi batera bidaltzeko:
1. Bidali eremuan Fitxategia aukera hautatu
2. Formatua eremuan, dokumentuak ikusteko formatua aukeratu Bibliografia/OPAC formatua
3. Onartu botoian klik egin
Markatutako dokumentuak bidaltzeko, e-mail erabiliz:
1. Bidali eremuan e-mail aukera hautatu
2. Formatua eremuan, dokumentuak ikusteko formatua aukeratu Bibliografia/OPAC formatua
3. e-mail eremuan, e-mail helbidea sartu
4. Gaia eremuan, e-maila gaiari buruzko informazioa sartu
5. Onartu botoian klik egin