Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia
HABE liburutegia
HAEEko liburutegia
Euskadiko liburutegiak
Arabako Foru Aldundiaren liburutegia
Bizkaiko Foru Liburutegia
Eusko Bibliographia (Bizkaiko Foru Aldundia)
Koldo Mitxelena liburutegia - Gipuzkoako Foru Aldundia
Gipuzkoako artxibo orokorra
Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegia
Bizkaiko Liburutegien Udal Sarea
Eusko Ikaskuntzaren liburutegia
Auñamendi entziklopedia
Deustuko Univertsitatearen liburutegia
Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuaren Liburutegia - Oñati
Sancho el Sabio Fundazioaren liburutegia
Susa Literatura
Basque Studies Library / Euskal Ikasketen Liburutegia - Nevadako Unibertsitatea, Reno
ISBNren Espainiako Agentzia
REBIUN. Unibertsitate Liburutegien Sarea
Miguel de Cervantes Liburutegia
Espainiako eta mundu osoko liburutegiak
Estatuko liburutegi publikoen katalogoak (BPE)
ETD Digital Library
The British Library
The Library of Congress
Project Gutenberg
The Internet Public Library
1st Books Library
The World eText Library
Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Nagusia
Edukia: Ondoren azaltzen den informazioak, Eusko Jaurlaritzak argitaratzearekiko duen jarduerari buruzko ikuspegia ematea du helburu, bere Argitalpen Zerbitzu Nagusian bildutako jardueran, hain zuzen. Herri Administrazioaren argitaratze jarduerari buruzko Dekretuan jasotzen den oinarrizko arauditik hasita argitaratzeko dauden argitalpenen aurrerapen batean amaiturik, Administrazioak kaleratzen dituen argitalpenak eskuratzeko, nahiz salgunetan eta banatzaile ofizialei erosiz zein Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Nagusian kontsultatuz, herritarrek behar izango duten informazio guztia eskura jartzeko ahaleginak egiten ditugu. Horren osagarri gisa, jasotzen dira bai egun dagoen autonomia-araudia edota euskal argitaratze publikoaren arloko estatistika biltzen duen Agiritegi, Liburutegi, Dokumentazioa eta Argitalpenen arloko informazio ofiziala bai "Prentsa labur bilduma" atalean batzen diren gai honi buruzko berriak ere.
HABE liburutegia
Edukia: Katalogo orokorra, bideoen katalogoa, aldizkako argitalpenen katalogoa eta softwarearen katalogoa.
HAEEko liburutegia
Edukia: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko liburutegia kontsultarako eta ikerketarako da, eta honako gai hauek ditu bereak:
Administrazioko Zientziak
Hirigintza eta Ingurumena
Langileen Hautaketa eta Prestakuntza
Hizkuntzalaritza
Euskal Administrazio Publikoaren Euskalduntzea
Euskadiko liburutegiak
Edukia: Euskadiko liburutegietako bilduma bibliografikoak kontsultatzeko.
Arabako Foru Aldundiaren liburutegia
Edukia: Arabako Foru Aldundiko bilduma bibliografikoak eta argitalpenen katalogoa kontsultatzeko.
Bizkaiko Foru Liburutegia
Edukia: Bizkaiko Foru Liburutegian aukera-aukerako bibliografi fondoa (175.000 ale ingurukoa) eta hemeroteka historikoa, euskal atalekoa batez ere, osaturik dago. Altxor aipagarrienen artean 36 inkunable, XVI. mendeko 883 izenburu, XVII. mendeko 2268 izenburu eta XVIII. mendeko 8.022 izenburu dituzte. Altxorgune horretako bibliografi fondoak birtualki kontsultatu ahal izango ditugu gaurtik aurrera katalogoaren bidez, fondoetako irudiak bibliografi erregistroetan pixkanaka-pixkanaka txertatzeko lana hartu dutelako. Foru Liburutegiak atal nagusi hauek ditu:Atal Orokorra, Euskal Atala. Espezializatua. Erreferentziako Atala (Atal Orokorra eta Euskal Atala). Itsuen eta ikusmen arazoak dituztenen atala (inprimatutako testuak haien eskueran jartzen ditu berehala, ahots bihurtuz). Hemeroteka Historikoa. Hemeroteka Bizia. Aldizkako argitalpenak.Ondare Altxorgunearen atala. Euroliburutegia eta Europako Batasunaren atala.Aldizkari Ofizialen atala.Bizkaiko Lege Gordailua.
Eusko Bibliographia (Bizkaiko Foru Aldundia)
Edukia: Eusko Bibliographia euskal idazle eta gaiei buruzko datu-base bibliografikoa da. Datu-base horren muina Jon Bilbao bibliografo handiak bere bizitza osoan egin zuen bibliografiaren bilketa-lanaren emaitza da; lan hura Bizkaiko Foru Liburutegiari laga zitzaion, landu zezan eta atzerrian zabal zezan. Guztira 100.000 aipamen bibliografikotik gora daude, hainbat iturritakoak, euskal kultura aztertu edo ezagutu nahi edo behar dutenek ikerketa-tresna gisa erabiltzeko moduan prestatuta. Datu-base hau eten gabe elikatzen ari da hainbat iturritatik; produkzio intelektualaren zentsu bikaina da. Bibliografia euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz azter daiteke, eta hainbat modutara (egilea, izenburua, gaia, gako-hitza...). Gainera, bilaketa errazten duten laguntzak eta azalpen-pantailak daude, datu-baseari ahalik etekinik hoberena atera ahal izateko.
Koldo Mitxelena liburutegia - Gipuzkoako Foru Aldundia
Edukia: Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren zerbitzu publiko bat da. Liburutegi orokorra denez, argitalpen mota guztiak gordetzen dira bertan; baita bilduma espezifiko zaharrenak Aizkibel, Eusko Ikaskuntza, Allende Salazar, Gabriel Celaya, Julio Urquijo eta abar eta modernoenak ere CD-ROMak, bideoak, CD diskoak, ordenagailurako artxibategiak, eta abar.

Gipuzkoako artxibo orokorra
Edukia: AGG-GAOk bere argitalpenak dituzte. Gaur egun bost bildumetan banatuta dago: Elkarlanak / Encuentros (artxiboak antolatutako ekintzak: ikastaroak, hitzaldiak, erakusketak...), Ikerlanak / Estudios (Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak: batez ere, doktore tesiak), Inbentarioak / Inventarios (ondare bibliografikoarena -Oñatiko Unibertsitatea- eta ondare dokumentala -Gipuzkoarentzat interesgarriak diren artxiboak-: inbentarioak, katalogoak, gidak...), Iturriak / Fuentes (iturrien argitalpen zorrotzak eta dibulgaziozkoak: transkripzioak, ulertzeko eta erabiltzeko behar dituzten ikerlanekin) eta Bekak / Becas (Gipuzkoari buruzko ikerketa historikoak egiteko bekekin burututako lan onenak; beka hauek Departamentuak urtero ematen ditu eta AGG-GAOk kudeatzen ditu).
Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegia
Edukia: Leioako Campuseko Biblioteka Nagusiak, eta campus ezberdinetan dauden fakultate eta eskoletako 24 bibliotekek osatzen dute Unibertsitateko Biblioteka. Edonork erabil ditzake ale bibliografikoak eta dokumentuak, lokalen ezaugarriengatik biltegi itxietan daudenak izan ezik. Bilduma honela dago osatuta: 720.289 liburu; 14.566 aldizkari; horietako 8.398 orain jasotzen dira baina harpidetzaz 7.043 besterik ez, 2.158 mapa, 57.309 argazki eta diapositiba, 55.239 mikrofitxa, 4.002 material fonografiko, 4.429 bideo eta 1.003 CD-ROM.
Bizkaiko Liburutegien Udal Sarea
Edukia: Katalogoa. Miguel de Unamuno datu basea. Bidebarrietako Liburutegi Nagusia. Auzoetako udal liburutegiak.
Eusko Ikaskuntzaren liburutegia
Edukia: Eusko Ikaskuntzaren liburutegi birtuala eta datu baseak (EI-SEV).
Auñamendi enziklopedia
Deustuko Univertsitatearen liburutegia
Edukia: Deustuko Unibertsitateko katalogoak eta fondo bibliografikoak kontsultatzeko. Kultura ikasteko, irakasteko, ikertzeko eta kultura transmititzeko behar den informazioa eskaintzen du.
Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuaren Liburutegia - Oñati
Edukia: Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuan kontsulta daitekeen dokumentazioak (monografiak, serieak, aldizkarietako artikuluak, literatura grisa) hainbat arlo hartzen ditu: zuzenbidearen soziologia, lanbide juridikoen soziologia, kriminalitatea eta kriminalitatea kontrolatzea, polizia, espetxeak, justizia administrazioa, giza eskubideak, marjinazioa, politika publikoak, eta abar. Dokumentu gehienak ingelesez daude, baina badira gazteleraz, italieraz, portugesez, frantsesez, alemanez eta beste zenbait hizkuntzatan dauden dokumentuak ere.
Sancho el Sabio Fundazioaren liburutegia
Edukia: Liburutegia honen oinarria Antonio Odriozolaren liburutegiaren euskal fondoak erostean ezarri zen. Euskal kulturari buruzko dokumentazioa biltzea, sailkatzea, zaintzea eta ezagutaraztea ditu helburu; hala nola, XV. mendetik honako eskuizkribuak, XVI. mendetik honako inprimaki eta material kartografikoa, XIX. mendetik honako material grafikoa eta teknologia berrietan argitaratutako beste material batzuk. Gaur egun erabat automatizatuta dago.
Espainian 1972tik aurrera argitaratu diren liburu guztiei buruzko informazioa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eskainia. Espainian argitaratutako edozein libururi buruzko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen du.
Susa Literatura
Edukia: Susa Argitaletxeak liburu bat jartzen du astero sarean, gehienak duela gutxi argitaratutakoak, baita argitaletxe honen 20 urteetan argitaratutako liburu sorta bat ere.
Basque Studies Library / Euskal Ikasketen Liburutegia - Nevadako Unibertsitatea, Reno
Edukia: Euskal Ikasketen Liburutegiak bildu du euskal ikasketei buruzko ikerlanerako eta irakaskuntzarako euskarri nagusiena Estatu Batuetan; eta liburutegi horretan dago euskaldunei buruzko materialen Europaz kanpoko bildumarik handiena: 50.000ren bat liburuki eta aldizkari. Ingelesez.
ISBNren Espainiako Agentzia
Edukia: Espainian 1972tik aurrera argitaratu diren liburu guztiei buruzko informazioa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eskainia. Espainian argitaratutako edozein libururi buruzko informazioa kontsultatzeko aukera eskaintzen du.
REBIUN. Unibertsitate Liburutegien Sarea
Edukia: Katalogo orokorra, aldizkako argitalpenena, eta Antzinako Fondoarena.
Miguel de Cervantes liburutegia
Edukia: Gazteleraz idatzitako literatura eta zientziari buruzko lanez osatutako liburutegi birtuala. Alacanteko Unibertsitatearen eta Banco Santander Central Hispanoren ekimena.
Espainiako eta mundu osoko liburutegiak
Edukia: Espainiako eta mundu osoko liburutegiak bi sailetan banatuta daude: "Espainiako liburutegiak" eta "Mundu osoko liburutegiak" eta sail bakoitzak hainbat atal ditu. "Espainiako liburutegiak" sailak Espainiako liburutegien estetak biltzen ditu, beti ere, liburutegiok lineako informazioa eskaintzen badute. Liburutegi zerrenda hiru eratan antolatuta eskaintzen da: liburutegi tipologiaren arabera; autonomia erkidegoen arabera; eta liburutegien izenen arabera edota liburutegien arduradun diren erakundeen izenen arabera. "Mundu osoko liburutegiak" sailak nazioarteko liburutegien estekak biltzen ditu. Banaketa egiteko, talde batean liburutegi nazionalak biltzen dira lehenengo; gero, mundu osoko liburutegien estekak eskaintzen dituzten direktorioak batzen dira beste talde batean; eta azkenik, herrialde bateko edo lurralde bateko liburutegietan espezializatutako direktorioak elkartzen dira. Liburutegi bakoitzak bi esteka izan ditzake: WEB, liburutegiaren orrialde nagusiarena; eta OPAC, jatorrizko liburutegiaren lineako katalogoarena.
Estatuko liburutegi publikoen katalogoak (BPE)
Edukia: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Estatuko liburutegi publikoen direktorioa, autonomia erkidegoen liburutegi zentralena eta zerbitzu autonomikoena eskaintzen du (9.974 guztira). Aldizkako Argitalpenen Katalogo Kolektiboa eta Liburutegi Nazionalaren Katalogo Bibliografikoa ere kontsulta daitezke.
ETD Digital Library
Edukia: Tesi liburutegi digital nagusienen estekak; doktoretza tesi osoak deskarga daitezke. Ingelesez.
The British Library
Edukia: Erresuma Batuko liburutegi nazionala da eta munduko nagusienetako bat. Bildumak 150 milioi item biltzen ditu ezagutzen diren hizkuntza gehienetan.

The Library of Congress
Contenido: The Library of Congress Estatu Batuetako liburutegi nazionala da eta munduko nagusienetako bat. Bildumak 530 milioi item biltzen ditu ingelesez eta beste 460 hizkuntzatan.
Project Gutenberg
Edukia: Liburutegi honetan milaka liburu digitalizatu daude, doan deskargatu daitezkeenak. Gehienak ingelesez daude, baina beste hizkuntza batzuetan idatzitakoak ere badira. Hiztegiei buruzko erreferentziak, entziklopediak eta thesaurus-ak ere jasotzen ditu.
The Internet Public Library
Edukia: Informatikari, zuzenbideari, entretenimenduari eta hezkuntzari buruzko materialak. Haurrentzako eta nerabeentzako atal bereziak ditu eta herri askotako egunkari digitalen estekak eskaintzen ditu. Ingelesez.
1st Books Library
Edukia: Denda birtual bat da, liburu digitalak nahiz paperezkoak erosteko aukera eskaintzen duena. Zenbait liburu digital doan eskaintzen ditu. Erregistratuz gero, liburuak posta elektronikoz jaso daitezke. Ingelesez.
The World eText Library
Edukia: Ingelesezko web honek literatura klasikoko idazlanak, nobelak, bibliografiak, entziklopediak eta bestelako testuak biltzen ditu. Horiek guztiak on line irakurri daitezke edota ordenagailura deskargatu.
|