Aurkezpena| Kokapena | Programa | Araudia | Emaitzak | Argazkiak
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Beisbol Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu, 2005ko maiatzaren 28an Vitoria-Gasteizko Soin Hezkuntzako Euskal Erakundearen instalakuntzetan. Hona hemen arautegia:
1. JOKATZEKO MODUA
Liga sistema, itzuli bakarrekoa.
Mailak:
Infantil mutilak: 1991-1992an jaiotakoak
2. TALDEEN OSAERA
Taldeak honela osatuko dira: gehienez 18 jokalari, ordezkari bat bat eta entrenatzaile bat.
Aktan 18 jokalari agertuko dira gehienez. Hala ere, zelaian gehienez bederatzi jokalari egongo dira.
3. JOKO ARAUAK
Iraupena: 6 sarrera, denbora mugarik gabe, hamar lasterketako aldearekin laugarren sarreran. Lehenengo lau sarreretan gehienez bost lasterketa (hau da, batea duen ekipoak bost lasterketa egiten baditu txandaz aldatuko da) edo 3 kanporaketa egin ahal izango dira. Bostgarren eta seigarren sarreran ez da lasterketa mugarik izango, baina 3 kanporaketara aldaketa izango da.
Jokoa irekitzen duen edozein jokalari, "BDa" (Bateaz jotzeko izendatutakoa) izan ezik, ordezkatu daiteke eta berriro jokora ekarri, baina beti bateaz jotzeko toki berera.
Jaurtitako pilota home-ra iristen denean bakarrik irten daiteke basea harrapatzera. Irteera aurreratzen duen jokalaria kanporatua izango da. Ez da beharrezkoa basea ukitzea. Horregatik, bada, onarturik dago pick-off egitea.
Baseen arteko distantzia: 24,38 m
Home-tik jaurtitzailearen gomarainoko distantzia: 17,06 m
Home-tik kanpoalderako distantzia: 61-76-61 m
Home-tik back/stop-era gutxieneko distantzia: 7,65 m
Ezin izango da bateatzailea izendatu.
Jokalariek derrigorrean jokaturiko sarrerak: 2 sarrera gutxienez.
4. PILOTA
Larruzkoa izango da.
5. SARIAK
Ondorengo sariak emango dira:
Garaikur bana lehen eta bigarren sailkatutako taldeei.
6. AZKEN OHARRA
Arautegi honetan azaltzen ez diren kontuak argitzeko, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko Agindua, Eskolarteko Euskadiko Jokoak arautzekoa.
c) Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko Agindua, Eskola Kiroletako lehiaketez diziplina-arauak jartzeari buruzkoa.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko Agindua, Euskadiko Jokoak arautzen dituen 85.07.02-ko Agindua aldatzen duena.
e) Eskola Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1990 Dekretua.
f) Abuztuaren 24ko 337/1990 Dekretua, 160/1990 Dekretua aldatzen duena.
|