Mugarriluzeko menhirra
Panorama: Mugarriluze 
3-D modeloa: Mugarriluze 
Izen bereko gainaren NW-ko muturrean kokaturik dago.
Monolito ederra da, lauza itxurakoa. SE-ra makurtuta dago apur bat eta 2.15 metro goratzen da lurretik. Oinarrian 1.65 da zabal eta goiko muturrean 1 m. 20 eta 27 cm arteko lodiera du.
Hainbat grabatu ditu, ildoak, gurutzeak eta hizkiak; izan ere, mugarri gisa baliatu izan dute megalito hori mendez mende. Egun ere mugarria da Eskoriatza eta Barrundia (Araba) udalerrien artean.
