Elgea I trikuharria
Leintz-Gatzagan dago, Elgeamendiren W-ko lepoan, Barrundia udalerriko (Araba) mugatik 30 metrora.
Tumulu bat dauka, 8 metroko diametrokoa eta 0.6 metroko altuerakoa. Erdiko kraterrak bi lauza zituen 1918an, baina gaur egun desagertuta daude. Tumuluaren ekialdeko arkua pista batek ebakitzen du.
