Asuntzeta W-ko tumulua
Eskoriatzan dago, Asuntzetako parajean, Arabako Mandobiria esaten zaion bidearen ondoan, Itsasondo Errekako amildegitik 260 m iparraldera.
Tumuluak 15 metroko diametroa du eta 1.20 metroko altuera. Erdian krater bat dauka. Baso-pista batek ebaki egiten du tumuluaren ekialdeko arkua.
