NOIZ AKTIBATZEN DA?.
Enpresa bateko Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da baldin eta industria kimiko baten istripuak instalazioaren kanpoaldean eragina badu edo izan dezakeen.
Enpresan istripua dagoen guztietan Barruko Larrialdi Plana (BLP) aktibatzen da eta berehala agintaritzei jakinarazten zaie, beharrezkoa izanez gero, Kanpoko Larrialdi Plana aktiba dezaten.
Kanpoko Larrialdi Plana aktibatuko da istripuaren kategoriaren arabera, segurtasun ikerketa sailkapenarekin bat, eta, egokitzat joz gero, baita Arriskuaren Azterketa Kuantitatiboarekin ere (AAK).
- 1. kategoria:
Industria barruan bakarrik kalte materialak sortuko dituzten ezbeharrak. Horrelakoetan, kanpoan ez dago kalterik.
BLP aktibatuko da.
Agintariei jakinarazten zaie. - 2. kategoria:
Industrian, biktimak eta kalte materialak ekartzen dituzten istripuak dira. Kanpoaldean izango diren ondorio bakarrak dira mugatuko eremuetako ingurumenerako kalte arinak eta ondorio negatiboak.
BLP aktibatuko da.
KLP aktibatuko da. - 3. kategoria:
Industriaren kanpoaldean, biktimak, kalte material larriak eta zonalde zabaletako ingurumenerako aldaketa larriak sortuko dituzten ezbeharrak dira.
BLP aktibatuko da.
KLP aktibatuko da.
Istripu larrienak dira 2. eta 3. kategoriakoak, kanpoko eragina baitute. Kanpoko Larrialdi Plana aktibarazten dute. Planaren zuzendaritzak zehazten du erantzun-maila, bere garrantziaren eta bilakaeraren arabera.
Kanpoko laguntza eskatzen badute ere, 1. kategoriako istripuek ez dute aktibarazten Kanpoko Larrialdi Plana. Erantzun-maila laguntzak koordinatzera eta herritarrei jakinaraztera mugatzen da.