ZER DA ARRISKU KIMIKOA?
Mendebaldeko gizarteak azken urteetan lortutako garapena aurrerapen teknologikoei esker gertatu da. Horietako batzuek emandako produktuek lagundu dute gure bizi-kalitatea hobetzen: botikak, detergenteak, margoak, ehun-zuntzak, plastikoak, erregaiak, eta askoz gehiago ere industria-prozesuetatik lortzen dira; guzti-guztien izaera kimikoa da.
Prozesu kimikoek sortutako arrisku teknologikoa ARRISKU KIMIKOA da.
Gai kimikoak sortu, erabili, lekualdatu eta biltegiratzen dituzten industrialdean bizitzeak arriskua dakar, hau da, industriaren kanpoaldean ondorioak izango dituen ezbeharra gertatzeko aukera dago.
Beharrezkoa da arriskua ezagutzea eta behar bezala baloratzea, hau da, industriaren kanpoaldean ondorioak izango dituen ezbeharra gertatzeko aukera.