Arrisku kimikoa
ZER EGIN GUTXITZEKO?
Administrazioak eta enpresak etengabe ari dira lanean arriskuari aurre egiteko, istripua izateko aukerak murrizteko eta ondorioak gutxitzeko.
Zehazki:
Administrazioak
Aurre egiten du:
- Araudia lantzen eta aplikatzen du.
- Instalazioak aztertzen eta kontrolatzen ditu.
- Zerbitzu publikoen bidez: Suhiltzaileak, polizia, babes zibila.
- Jarduerak planifikatzen ditu.
- Larrialdietarako planak egiten ditu.
Enpresak
Aurre egiten du:
- Langileen prestakuntza berezituaren bidez.
- Segurtasun integratua aplikatzen du, hau da, instalazioak diseinatuko dira balizko arriskuak gutxienera murrizteko.
- Suteak antzemateko eta itzaltzeko instalazioak eraikitzen ditu.
- Segurtasuneko berezko zerbitzuen bidez.
- Barruko Larrialdietarako planak egiten ditu.