Euskadiko Kanpoko Larrialdi Planak (KLP)

NOLA ANTOLATZEN DA?

AGINTE POSTU AURRERATUA
Istripuaren izaera eta larritasuna kontuan izanda, Planaren zuzendariak Aginte Postu Aurreratua (APA) ezarri ahal izango du eta, bertatik, ekintza-taldeek larrialdia izandako tokian egiten dituzten lanak "in situ" koordinatuko ditu. Ekintza-taldeetako buruek edo arduradunek eta helburuak lortzeko ezinbestekoak diren erakundeetako buruek osatuko dute.
Aginte Postu Aurreratuaren xedea da larrialdia izandako lekuan dauden bitartekoen jarduerak eta baliabideak zuzentzea eta koordinatzea, betiere, Planaren zuzendariak emandako jarraibideak betez; horretarako, istripuaren bilakaeraren gaineko informazio sakona bidali beharko diote zuzendariari.
Planaren zuzendariak zehaztuko du zein zuzenduko duen Aginte Postu Aurreratua. Hasiera batean, behintzat, zeregin hori Larrialdiak Koordinatzeko Zerbitzuko teknikariak beteko du, istripua jakinarazten denean bera arduratzen baita abian jarritako ekintza-taktika zuzentzeaz.