ZER DA KANPOKO LARRIALDI PLANA?
Larrialdi egoerei aurre egiteko tresna egokia da.Kanpoko Larrialdi Planak jaio ziren industria-jarduera zehatz batzuei lotutako arriskuei aurre egiteko beharra izatetik; horiek egiteko eta ezartzeko, beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzaren eta eragindako udalerri eta industria establezimenduen arteko lankidetza eta koordinazioa.
Larrialdia gertatuz gero, eraginkortasun handiena lortzea du helburu. Horretarako, egin beharreko jarduerak aurreikusten ditu, azkarrago eta eraginkortasun handiagoz jarduteko eta inprobisazioa saihesteko asmoz.
Enpresa bakoitzeko Kanpoko Larrialdi Plana (KLP) aurrea hartzeko diseinatutako esparru organikoa eta funtzionala da, eta, gauzatzen bada, enpresetan gerta daitezkeen izaera kimikoko istripu larrien ondorioak gutxitzeko. Bertan ezartzen dira esku hartzeko agintarien eta zerbitzuen koordinazio-eginkizunak eta eskema, baita aplikatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak eta babesteko neurri egokiak ere.