Zer egin behar dugu istripu kimikoa badago?
GAINERA, EZTANDA IZATEKO ARRISKUA BADAGO...
Alde egin leiho eta beirateetatik eta joan eztanda izan daitekeen tokiaren beste aldera, izan ere apurtzen badira beirazko, sarezko edo egurrezko zatiak jaurti baititzake. Hobe barruko geletan sartzen bazara.
Beirak babestu zinta isolatzailearekin gurutze bat eginez.
Horrela askatzea eta jendearen kontra jaurtitzea saihestuko duzu.
Horrela askatzea eta jendearen kontra jaurtitzea saihestuko duzu.
Jaitsi pertsianak eta itxi gortinak.
Horrela, babestuago egongo zara.
Horrela, babestuago egongo zara.
LARRIALDIA PASA ONDOREN
Ez atera agintariek irrati edo megafonia bidez jakinarazi arte edo alerta-amaiera seinalea entzun arte, kanpoko airea kutsatuta egon baitaiteke.
Ateratzea baimendu dizutenean aireratu lokal osoa.
Ez zaitez jaitsi sotoetara. Jakin arte sotoetan gas toxikorik edota lehergarririk dagoen.
Badaezpada, hauxe eduki behar duzu etxean:
- Irratia eta ordezko pilak (berritu hiruhileko bakoitzean).
- Linterna.
- Zinta isolatzailea.
- Babesteko aholkuen liburuxka toki ikusgarrian.
- Jakin behar duzu non dauden argindar elektrikoaren etengailu nagusia eta ur eta gas etengailuak.