Zer egin behar dugu istripu kimikoa badago?
ZER EZ DUZU EGIN BEHAR?
Ez erabili aireztatze ezta berotze sistemarik.
Beharrezkoa da edozein aire-sarrera kanpotik ixtea, gas toxikoak edo sukoiak sar daitezen saihesteko.

Ez erre eta ez piztu surik.
Airean gas egonez gero, eztanda egiteko edo su hartzeko arriskua legoke. Beharrezkoa ez denean ez piztu ez itzali argirik.

Ez erabili telefonoa.
Ez erabili telefonoa. Beharrezkoa da telefono-lineak libre uztea, sorospen taldeetarako eta ezinbesteko kasuetarako.

Ez zaitez joan eskolara umeen bila.
Irakasleak arduratuko dira. Larrialdietan jokatzeko prest daude eta jarraibideak dituzte.

Ez irten kalera larrialdia amaitu arte.
Agintariek larrialdia amaitzean abisatuko zaituzte megafonia, irrati edo sirenen (jarrita dauden lekuetan) soinuaren bidez.