Arrisku kimikoa

ZER DA INDUSTRIA KIMIKOA?

Industria kimikoan gai kimikoak erabiltzen edota eraldatzen dituzte beste gai batzuk lortzeko, beste industria batzuetako oinarri gisa erabiltzeko edo gai bukatu gisa zuzenean saltzeko.

Hauxe topa dezakegu enpresa kimiko batean:

Prozesuko instalazioak
Hauetan gauzatzen dira eraldaketak edo jardueraren oinarrizko erreakzioak. Normalean, prozesu horietan ez daude nahasita gai kantitate handiak, beraz ezbeharra gertatzeko arriskua gutxitzen da eta enpresen barrukoari baino ez dio eragiten.

Biltegiratze aldeak
Hauetan daude prozesu guztietan erabilitako edo sortutako gaiak gordetzeko erabilitako tankeak, tangak, esferak, etab. Ezbeharra gertatzeko aukera txikia bada ere, hori gertatzen bada, kanpora begirako ondorioak handiak izan daitezke, izan ere oso kantitate handitan ari baitira.

Hodiak edo "raks":
Hainbat sustantzia lur gaineko edo lur azpiko hodien bidez lekualdatzen dira, hala nola, gasbideak, oliobideak, etileno-bideak, etab. Enpresa banatzaileetatik bezeroen instalazioetara.