Euskadiko Kanpoko Larrialdi Planak (KLP)

ZER EGITEN DUTE TALDE GUZTIEK?

Grupo Sanitario
  • OSASUN-TALDEA.
    Talde honek osasun-arloko laguntza emango die istripuak kaltetutako pertsonei, eta egonkor mantenduko ditu, ospitale batera heldu arte; halaber, osasun publikoaren arloko babes- eta prebentzio-neurriak hartuko ditu.
    Osaera.
    - Osakidetzako eta ekintza-aldean jardungo dutela ziurtatzen duten hitzartutako beste erakunde batzuen osasun-laguntzako zerbitzuak.
    - Osakidetza, Gurutze Gorria, DYA eta biktima askoren osasun-garraioa ziurtatzen duten enpresa pribatuen osasun-ebakuazioko zerbitzuak.
    - Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritza.
    Funtzioak.
    - Premiazko osasun-laguntza emango die zauritutakoei.
    - Zaurituak sailkatu, egonkortu eta istripu eremutik aterako dituzte, baldin eta horren beharrean badaude.
    - Istripua izan duten pertsonak ospitaletara eramateko lanak koordinatuko ditu, eta ospitalean zaurituak hartzeko azpiegitura antolatzeko lana ere bai.
    - Eskumeneko agintari judizialekin eta polizialekin lankidetzan arituko da gorpuak identifikatzeko, bai eta bestelako biktimak eta kaltetutakoak identifikatzeko ere.
    - Sorospen-arloak eta basea zehaztuko ditu, talde logistikoaren lankidetzaz.
    - Istripuak eragina izan dezaketen zonetan, osasun-baldintzak ebaluatuko eta kontrolatuko ditu.Larrialdia kontrolpean dagoenean, osasun publikoan eragina izan dezaketen ezkutuko arriskuak begiratuko ditu.
    - Neurriak proposatuko ditu, biztanleek denbora gutxiago eman dezaten arriskuen eraginpean.
    - Istripuak kaltetutako biztanleei elementu terapeutikoak emango dizkie.
    - Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, benetako egoeraren berri emango dio Planaren Zuzendaritzari.