ZER EGITEN DUTE TALDE GUZTIEK?
 |
- TALDE LOGISTIKOA.
Talde honen zeregina da ekintza-taldeen jarduerak eta, gertaeraren bilakaeraren ondorioz egin behar diren gainerakoak garatzeko, beharrezkoak diren ekipamendu eta hornidura guztiez arduratzea.
Osaera.
- SOS-DEIAK - Larrialdiak koordinatzeko zentroetan eta herriko udalean sartutako taldeak.
Funtzioak.
- Kudeatze-lanak egingo ditu esku hartzeko taldeak edo laguntza teknikoko taldeak finkatzen duen esku hartzeko taldean lan-ekipo bereziak sartzeko.
- Beharrak ebaluatzen lagunduko du, bai esku-hartzeak ondoen egiteko, bai biztanleei laguntzeko beharrezkoak diren ekipamenduak eta hornidurak zehazteko.
- Larrialdietarako aterpea, dagozkion hornidurak eta eragindako biztanleen garraioa kudeatuko ditu. Halaber, biltzeko guneak ere finkatuko ditu, ebakuazioa egitea beharrezkoa izanez gero.
- Egindako kudeaketen eta zereginen emaitzak adieraziko dizkio Planaren Zuzendaritzari.
|