Euskadiko Kanpoko Larrialdi Planak (KLP)

ZER EGITEN DUTE TALDE GUZTIEK?

Grupo de Seguridad
  • SEGURTASUN-TALDEA.
    Talde honek herritarren segurtasuna bermatu beharko du zonalde arriskutsuetan, eta, era berean, zirkulazioa antolatu eta biktimak identifikatzeko lanetan laguntza eman beharko du.
    Osaera.
    - Udaltzaingoa.
    - Ertzaintza.
    Funtzioak.
    - Herritarren segurtasuna bermatu beharko du.
    - Larrialdia izandako zonaldera sartzeko bideak kontrolatuko ditu eta sarrera murriztuko du.
    - Zirkulazioa antolatu beharko du, larrialdiko ekintzak eta jarduerak errazago egin ahal izateko, eta, horrez gain, jendetzarik pilatu ez dadin eta horrek guztiak bide-sarean ondorio txarrik eduki ez dezan, trafikoa desbideratuko du.
    - Informazioko Kabineteak biztanleei ematen dien informazioa helarazten lagundu beharko du.
    - Arriskuan dauden pertsonak premiaz ebakuatzen eta urrutiratzen lagundu beharko du.
    - Esku hartzeko taldeari biktimak erreskatatzen eta salbatzen lagundu beharko dio.
    - Biztanleentzako oharrak zabaltzen lagundu beharko du.
    - Bere eskumenen arabera, gorpuak eta biktimak identifikatu beharko ditu.
    - Ekintza-taldeetako kideei nora joan behar duten adierazi beharko die.
    - Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, txostenak igorriko dizkio Planaren Zuzendaritzari.
    - Bere eskumenekoak diren bestelako eginkizunak izango ditu.