Euskadiko Kanpoko Larrialdi Planak (KLP)

ZER EGITEN DUTE TALDE GUZTIEK?

Grupo de Intervención
  • ESKU HARTZEKO TALDEA.
    Esku hartzeko neurriak gauzatzen ditu, istripuaren ondorioak indargabetzeko, gutxitzeko edota kontrolatzeko helburua baitute; zuzenean joko du ondorio horien sorburura, eta istripuaren bilakaera kaltegarria izatea edo areago zabaltzea nola edo hala eragotziko du.
    Osaera.
    - Suteen Itzaltze, Aurreikuspen eta Salbamendu Zerbitzuak.
    - Industriaren Barruko Larrialdi Planean aurreikusitako ekintza-taldea.
    Funtzioak.
    - Istripuaren ondorioak eta arriskuaren sorburuak kontrolatuko, gutxituko edo neutralizatuko ditu.
    - Biktimak erreskatatu eta toki seguruak finkatuko ditu.
    - Beste taldeekin lankidetzan arituko da, biztanleak babesteko neurriak hartzeko.
    - Istripuari lotutako arriskuak aztertuko eta ebaluatuko ditu.
    - Esku hartzeko arloa finkatzea proposatuko du.
    - Larrialdia kontrolatu ondoren, ezkutuan egon daitezkeen bestelako arriskuak begiratuko ditu.
    - Aginte Postu Aurreratuko zuzendariaren bidez, Planaren Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio egin beharreko jarduerek duten arrisku, kalte eta bideragarritasuna.