Euskadiko Kanpoko Larrialdi Planak (KLP)

ZER EGITEN DUTE TALDE GUZTIEK?

Grupo de Apoyo Técnico
  • LAGUNTZA TEKNIKOKO TALDEA.
    Talde hau Planaren Zuzendaritzaren esanetara dagoen organo bat da, eta bere helburua da hainbat gairen gaineko aholku teknikoak ematea; hona hemen gaiak: istripuaren egoerak izan dezakeen bilakaera, haren irismena, har daitezkeen neurri zuzentzaileak eta konpontze-neurriak, istripuen sorburua kontrolatzeko edo horren ondorioak murrizteko modua bilatzea, eta, era berean, kaltetutako oinarrizko zerbitzuak birgaitzea.
    Osaera.
    - Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.
    - Ingurumen Sailburuordetzako Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritza.
    - Industria Administrazioko Zuzendaritza.
    - Trafiko Zuzendaritza.
    - Osasun Publikoko Zuzendaritza.
    Funtzioak.
    - Istripuak izan ditzakeen ondorioak ebaluatuko ditu: hodei toxikoa nola eratzen eta zabaltzen den, atmosfera leherkorrak eta horiek osasunean edo ingurumenean zein ondorio duten.
    - Aholkua emango du erabiltzen diren gai arriskutsuen izaerari, ezaugarriei eta manipulatzeko moduari buruz.
    - Baimendutako kudeatzaile batek aholku emango du hondakin toxikoak edo arriskutsuak kudeatzeko erarik egokiena aurkitzeko.
    - Kutsadura ebaluatuko eta kontrolatuko du, bai atmosferakoa, bai eta uretakoa eta lurzoruetakoa ere.
    - Aholku emango du neurri horiek guztiak aplikatzeko beharrezkoak diren lan-talde eta ekipamendu bereziei buruz.
    - Larrialdiaren eta horri dagozkion jardunen jarraipen teknikoa egingo du.
    - Planaren Zuzendaritzari lortutako emaitzen berri emango dio, baita larrialdiaren bilakaeran zein premia sortu den ere.