Euskadiko Kanpoko Larrialdi Planak (KLP)

NOLA ANTOLATZEN DA?

INFORMAZIO KABINETEA
Informazio Kabinetea zuzen-zuzenean dago Plan Zuzendaritzaren menpe, eta Ekintzak Koordinatzeko Zentroan (EKZn) kokatuko da; bera izango da informazio ofiziala emateko baimena izango duen bakarra.
Herrizaingo Saileko Sailburuaren Kabineteko zuzendariak eta eragindako enpresak izendatutako arduradunak osatuko dute kabinetea.
Funtzioak
Istripuaren eta horren bilakaeraren gaineko informazioa biltzea.
Zuzendariak emandako aginduak, kontsignak eta gomendioak komunikabideen bitartez zabaltzea.
Larrialdiari buruzko informazio orokorra zentralizatzea, koordinatzea eta prestatzea, eta gizarteko komunikabideei ematea.
Hala eskatzen duten erakundeei larrialdiaren berri ematea.
Tartean dauden biztanleen senideei informazio pertsonala ematea.