Arrisku kimikoa

ZER GERTA DAITEKE?

Adierazi bezala, industria kimikoek ezbeharrak jasan ditzakete, nekez gertatzen badira ere. Horietako batzuk toki horretatik kanpo ere ondorioak izan ditzake eta herritarrei eragin diezaieke neurri handiagoan edo txikiagoan. Ezbehar horiek honela batu daitezke:

SUTEAK
Erregai eta erregarriaren arteko oxidazio-erreakzio azkarra da (oro har, airearen oxigenoa).
Sugar handiek baita ke handiak ere adierazten dute instalazio kimikoan sutea dagoela.
Sugarrek erradiazio termikoaren ondorioz erredurak sor ditzakete, enpresaren barruan bakarrik izan arren, eta keak toxikoak edo itogarriak izan daitezke. Hori guztia errekuntza-gaien, distantziaren eta eraginpean jarritako denboraren menpe dago.
EZTANDAK
Oso azkar gertatutako erreakzioak dira, gasen oso hedapen bortitza dutena.
Eztanden ondorio nagusia presio-uhinak sortzea da, hurbileko egiturak suntsi ditzaketenak. Kanpoan, kristalak apur daitezke eta egituran neurri txikiko kalteak sor daitezke.
Kontuan hartu beharreko beste ondorio bat da zatiak jaurtitzea.
IHES TOXIKOAK
Gai toxikoak ontzitik halabeharrez kanporatzean datza.
Gas eta lurrunen kasuan, ondorio nagusia da hodei toxikoa agertzea. Produktuaren ezaugarriek, eguraldiak, lurraren morfologiak eta abarrekoek aldaraziko dituzte hodeiaren ezaugarriak.
Haizearen norabidean egongo diren eremuek hodeiaren eragina jasango dute, honen araberakoa izanik eragiteko maila: produktua, kontzentrazioa, tartea eta esposizio-denbora.