Irudi honek (luzera 30 cm) bisonte baten ezkerreko aldea erakusten digu. Animalia ibileran dagoela dirudi aurreko hanken posizioari begiratzen badiogu. Buruan, adarrak, begia, kopeta-sudurren profila eta muturra marraztu dira.
Animaliaren gainean beheranzko bi lerro zuzen daude, konkor atzealdearen gainean bata eta gibealde gainean bestea, berau ukituz beste muturrean, buztan inguruan alegia. Lerro hau gorputzean sartzen den tokian pintura-marra bat dago, armak gorputzean egindako zauriari odola dariola adieraziz.