Sei urte beranduago, Aranzadi Zientzi Elkarteko kideek aurkikuntza horren berri izan zutelarik, esploratzeari ekin zioten. 1962ko urriak 28an, Felipe Aranzadi, Javier Migliaccio eta Juan Cruz Vicuña gazte donostiarrak material espeleologikoarekin haitzuloko leizeak aztertzera joan ziren.
Leize bat aztertzeko gauzak prestatzen ari zirela, hurbileko horman marra beltz batzuk ikusi zituzten. Laister konturatu ziren bisonte baten irudia zela. Beste irudisorta batzuk ere aurkitu zituzten kobazuloko hainbat tokitan.
Jose Migel Barandiarani - edo, hark idatzi ohi zuenez, Barandiarango Jose Migeli - eman zioten aurkitutakoaren berri, huraxe bait zen orduan Arantzadi Zientzi Elkartearen Historiaurre Saileko zuzendari. Barandiaranek aurkitutakoa benetakoa zela egiaztatu zuen, baita, bere esperientziari esker, beste irudi asko aurkitu.