Adibidea
ESTATUTUAK |
I. IZENDAPENA, XEDEA, EGOITZA ETA EREMUA
|
1. artikulua |
Entitate honen izena Urdaibai supermerkatuak da. |
2. artikulua |
Entitate honen helburuak honako hauek dira:
Urdaibai fundazioaren printzipio nagusietako bat herrialde txiroen eta komunitate ahul eta marjinalen garapenerako laguntza eskaintzea da. Bokazio honen jatorria Urdaibai fundazioaren izaera kooperatibistan dago. Hargatik ba, solidaritatea, kulturen arteko harremana, justizia eta giza eskubideen sustapena eta berdintasuna dira baliorik garrantzitsuenak.
Helburu hauek lortzeko honako ekintza hauek eramango dira aurrera, ezarritako legezko baldintzak bete ondoren:
- Herrialdearen beharrak asetzeko ahalegina egitea.
- Ahal den neurrian, tokian tokiko materialak eta produkzio moldeak aprobetxatzea.
- Ekoizleen kultura eta bizi balioak islatzea.
- Osasunean eta ingurumenean kalterik ez sortzea.
Aurreko idatzi-zatian azaldutako jarduerak gorabehera, fundazioak, bere xedeak betetzeko, honako hauek egin ahalko ditu:
- Bere helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak gauzatzea.
- Era guztietako ondasunak eskuratu eta eduki, eta mota guztietako egintzak eta hitzarmenak egitea.
- Nolanahiko ekintzak burutzea, betiere legeekin eta bere estatutuekin bat etortzekotan.
|
3. artikulua |
Entitate honen helbide nagusia honako hau da: Fray Martín de Murua 19 - Durango. Bizkaia.
Fundazioak, horretaz gain, beste egoitza batzuk ere eduki ditzake Euskal Autonomia Erkidegoan, Batzar Orokor Bereziak horrela erabakiz gero. Fundazioaren egoitza nagusia edo fundazioaren beste egoitzaren bat tokiz aldatzeko erabakia Zuzendaritza Batzordeak hartuko du, eta horrek Fundazioen Erregistroari helbide berria jakinaraziko dio. |
4. artikulua |
Entitate honen ekintzek ez dute Euskal Autonomia Erkidegoaren mugarik gaindituko. |
5. artikulua |
Fundazioa betiko eratzen da. Ohiz kanpoko Batzar Orokor Bereziaren erabaki bidez baino ezingo da desegin, legeetan jasotako arrazoiren batengatik. |
II. SOZIETATEAREN ADMINISTRAZIOA
|
6. artikulua |
Fundazioaren Zuzendaritza eta administrazioaren arduradunak honako organo hauek izango dira:
- Bazkideen Batzar Orokorra, organo goren gisa.
- Zuzendaritza Batzordea, kide anitzeko zuzendaritza-organo iraunkorra.
|
BATZAR OROKORRA |
7. artikulua |
Bazkide guztiek osatzen duten Batzar Orokorraren bidez adieraziko dira bazkideen nahiak. Batzar Orokorrak ohiko bilerak eta bilera bereziak egingo ditu. |
8. artikulua |
Ohiko bilera egiteko deia gutxienez urtean behin egin beharko da: azken hiruhilekoan izango da. Bertan fundazioaren jarduerako plan orokorra, Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa eta urteroko kontuak eta hurrengo urteko aurrekontua aztertu eta onartzeko erabakiak hartuko dira. |
9. artikulua |
Batzar Orokorraren eskumenak honako hauek dira:
- Estatutuak aldatzea.
- Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzea.
- Fundazioa desegitea.
- Beste fundazio batzuekin batera federazioak eta konfederazioak osatzea, edota horietako batzuk uztea.
|
10. artikulua |
Batzar Orokorra Zuzendaritza Batzordeak erabakitakoan bilduko da bilkura berezian, bere kabuz edota bazkideen %25k eskatuta. Bilkura eskatzeko arrazoiak eta helburuak azaldu beharko dituzte bertan. Dena den, honako gaiak aztertzeko eta erabakitzeko bilera egin beharko da:
a) Estatutuak aldatzea.
b) Fundazioa desegitea. |
11. artikulua |
Batzar Orokorretarako deialdiak idatziz egin behar dira, eta bilerak egingo diren tokia, eguna eta ordua adierazi beharko dira, bai eta gai-zerrenda ere, eztabaidatuko diren gaien aipamen zehatzarekin. Deialdia egiten denetik lehenengo deialdiko batzarra egiteko jarritako egunera bitartean, gutxienez hamabost egun izan beharko dira. Hala badagokio, bigarren deialdiaren data eta ordua adieraz daitezke; dena dela, deialdi batetik bestera gutxienez ordubeteko tartea utzi behar da. |
12. artikulua |
Batzar Orokorrak, nahiz ohikoak nahiz ohizkanpokoak, lehenengo deialdian balioz eratuta geratuko dira botoa emateko eskubidea duten fundaziokideen herena bertaratzen bada; eta bigarren deialdian, botoa emateko eskubidea duten fundaziokideen kopurua edozein dela ere.
Batzar Orokorraren erabakiak bertaratuen nahiz ordezkatuen gehiengo sinplez hartuko dira, baiezko botoak ezezkoak baino gehiago direnean. Hala ere, bertaratuen edo ordezkatuen gehiengo kualifikatua (baiezko botoak baliozko botoen erdia baino gehiago badira) beharko dute fundazioa desegiteari, estatutuen aldaketei, ondasunen antolamenduari edo besterentzeei eta ordezkaritza-organoko kideen ordainketei buruzko erabakiek.
Bazkideek beste edozein bazkideren gain utzi dezakete beraien ordezkotza Batzar Orokorretan parte hartzeko. Ordezkotza hori, idatziz egin beharko da, eta Batzarreko idazkariari eman bilera baino 24 ordu lehenago. Fundazioaren egoitza dagoen herrian bizi ez diren bazkideek ordezkotza beste baten esku uzteko adierazten duen agiria postaz bidali dezakete.
|
13. artikulua |
Batzar Orokorraren akordioak, gehiengoz hartuko dira. |
ZUZENDARITZA BATZORDEA |
14. artikulua |
Zuzendaritza Batzordea honako hauek osatuko dute: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzain bat eta bi bokal.
Gutxienez urtean lautan bildu beharko dute, eta baita fundazioaren ekintzak bideratzeko beharrezkoa den bakoitzean ere. |
15. artikulua |
Zuzendaritza Batzordeko kideren bat bilera horietara 4 bider jarraian, edo, aldizka, 8 bider ez bada joaten, dagokion kargua utzi egin beharko du, hutsegite horiek ez baditu arrazoitzen. |
16. artikulua |
Batzar Orokorrak hautatuko ditu Zuzendaritza Batzordeko kargudunak, eta 2 urterako izango dira batzordeak berariaz ezeztatu ezean, eta behin eta berriro hautatu ahal izango dira.
Kargu horien artean erdiak lehenengo txandan berrituko dira, eta gainerakoak, bigarrenean. |
17. artikulua |
Zuzendaritza batzordekide izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Estatutuetan esaten den eran izendatua izatea.
- Fundazioko bazkide izatea.
- Adinduna izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, eta indarrean den legedian ezarritako bateraezintasun-arrazoirik ez izatea.
|
18. artikulua |
Batzar Orokorrak izendatu ostean, Zuzendaritzak batzordekide kargua onartu eta jabetza hartuko da.
Kargua hartzearren ez da dirurik jasoko. Dena den, Batzar Orokorrak egun-sariak eta gastuak ordaintzea erabaki dezake. |
19. artikulua |
Zuzendaritza Batzordeko kideek honako kasu hauetan utziko dituzte karguak:
Agintaldia bukatzen denean.
- Dimititzen dutenean.
- Bazkide izateari uzten dionean, edo kargurako ezintasun-arrazoiak dituenean.
- Batzar Orokorrak kargugabetzea erabakiz gero, estatutu hauetako 16. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Heriotza.
a)” puntuan ageri dena baldin bada kargua uzteko arrazoia, Zuzendaritza Batzordeko kideek jardunean egoeran jarraitu beharko dute lehenengo Batzar Orokorra egin arte. Batzar horrek aukeratuko ditu kargudun berriak.
b), c), d) eta e) puntuetan ageri dena baldin bada arrazoia, Zuzendaritza Batzordeak berak izendatuko du norbait behin-behingoz hutsik gelditutako kargua betetzeko eta Batzar Orokorrak erabakiko du izendapena onetsi ala ez. Ezesten bada, dagokion izendapena egingo da.
Batzorde honen osaeran gertatutako aldaketa guztien berri emango zaio Fundazioen Erregistroari.
|
20. artikulua |
Honako hauek dira Zuzendaritza Batzordearen zereginak:
- Fundazioaren ohiko kudeaketaz arduratzea, Batzar Orokorraren jarraibideen arabera eta haren kontrolpean.
- Fundazioak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
- Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar Orokorrari, honek aurkeztea onar ditzan.
- Batzar Orokorraren bileretako aztergai-zerrenda egitea, eta Batzar Orokor berezi zein ohikoen deialdiak erabakitzea.
- Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta dagozkien neurriak hartzea.
- Batzar Orokorrari berariaz ez dagozkion beste erabaki batzuk.
|
21. artikulua |
Zuzendaritza Batzordeak, presidenteak eta, hala badagokio, presidenteordeak erabakitako bakoitzean egingo ditu bilerak, euren kabuz nahiz batzordekideren batek eskatuta. Bileraren buru presidentea izango da, edo, bertan ez balego, presidenteordea. Biak falta badira, berriz, batzordekiderik zaharrena.
Batzordeak hartutako erabakiak baliozkoak izateko, biltzen diren batzordekideen gehiengoak onartu beharko ditu. Horretarako, gutxienez batzordekideen kopuruaren erdiak egon beharko du batzarrean.
Idazkariak bilera-aktak egingo ditu. Agiri horiek dagokien liburuan jasoko dira idatziz. |
PERTSONA BAKARREKO ORGANOAK |
PRESIDENTEA |
22. artikulua |
Presidenteak fundazioaren legezko ordezkaritza hartzen du. Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak hartutako erabakiak aurrera eramango ditu. Era berean, aipaturiko bi sail horien presidente izango da. |
23. artikulua |
Presidenteari egokituko zaizkio hurrengo ahalmenak:
- Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Orokorrak egiten dituzten bileren deiak egitea; bilerak bukatutzat ematea; bileretan sortzen diren eztabaidak zuzentzea; eta boto-berdinketa gertatuz gero, boto ebazleaz erabakitzea.
- Fundazioaren ekintzen egitasmoa Zuzendaritza Batzordeari proposatzea, eta aldi berean, fundazioaren zereginak bultzatu eta zuzentzea.
- Balioz erabakitako ordainketak egiteko agintzea.
- Sortu daitezkeen premiazko arazoak konpontzea, eta Zuzendaritza Batzordeari lehenengo bilkuran horien berri ematea.
|
PRESIDENTEORDEA |
24. artikulua |
Presidenteordeak presidenteari lagunduko dio, eta, presidenteak aldi baterako ezintasuna daukanean, ordezkatu egingo du. Era berean, presidenteak berariaz emandako ahalmen guztiak izango ditu. |
IDAZKARIA |
25. artikulua |
Idazkariari dagokio, zehazki, Fundazioan sartzeko eskabideak hartu eta bideratzea, fitxategia eta bazkideen erregistro liburua zaintzea, eta akta liburuaren zaintzaren eta idazketaren ardura izatea.
Era berean, fundazioen arloan indarrean dauden legezko erabakiak bete daitezen arduratuko da, erakundearen agiri ofizialak zainduz, fundazioko liburuen eta agirien edukia egiaztatuz eta Zuzendaritza Batzordearen hautaketari eta fundazioaren egoitza aldatzeari buruzko beharrezko jakinerazpenak dagokion agintaritzarengana bideratuz. |
DIRUZAINA |
26. artikulua |
Egindako sarrera eta ordainketen berri emango du diruzainak, eta diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera ere jakinaraziko du. Horiek guztiek Zuzendaritza Batzordearen aurrean aurkeztu behar dira, eta honek, era berean, Batzar Orokorrari, onar ditzan. |
III. BAZKIDEAK
|
ONARPEN BIDEAK, BALDINTZAK ETA MAILAK |
27. artikulua |
Fundaziokide izan nahi eta honako baldintza hauek betetzen dituzten guztiak izan daitezke fundazioko bazkide.
- Adinez nagusia izatea.
- Jarduteko gaitasun betea izatea.
- Pertsona juridikoa izatea.
- EAEan helbideratuta egotea.
|
28. artikulua |
Fundazioan sartu nahi duenak idatziz aurkeztu beharko du bere eskabidea. Idatzi hori bi bazkidek izenpetuko dute eta presidenteari bidaliko zaio. Presidenteak horren berri Zuzendaritza Batzordeari emango dio, eta horrek erabakiko du eskabidea egin duena fundazioan onartu ala ez. Dena den, gorako errekurtsoa jarri ahal izango da Batzar Orokorraren aurrean. |
29. artikulua |
Batzar Orokorraren erabakiz, fundazioak ohorezko bazkide izendatu ahal izango ditu bazkide izateko baldintza guztiak bete arren fundazioaren helburuak betetzeko bertaratu ezin diren pertsonak. Bazkide horiek ohorezkoak dira soilik, eta beraz, ez dira legezko bazkide, ez dute fundazioko zuzendaritza eta administrazioko gobernu-organoetan parte hartzeko eskubiderik, ez eta inongo betebeharrik ere. |
BAZKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK |
30. artikulua |
Fundaziokide guztiek honako eskubide hauek dituzte:
- Fundazioei buruz aurkeztutako Legearen edo estatutuen kontrako erabaki eta jarduteak inpugnatzea, aurkatutako erabakiaren edukia jakin edo jakiteko aukera izan duen egunetik hasi eta 40 egun naturaleko epean.
- Fundazioko beste bazkideak nor diren, diru-sarrera eta gastu-kontuen egoera, eta fundazioaren ekintzen garapenaren berri uneoro jakitea.
- Batzar orokorretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea erabiltzea, eta eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatea.
- Fundazioko estatutu hauen arabera, fundazioko zuzendaritza-organoetan parte hartzea eta organo horietarako hautagai nahiz hautesle izatekoa.
- Indarrean diren legeetan zehaztutako bazkide-zerrendan agertzea, eta fundazioaren ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzea.
- Estatutuen eta, egonez gero, barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.
- Fundazioaren talde-ekintzetan parte hartzea, eta bazkideen erabilerarako dauden gauzez gozatu ahal izatea (liburutegiak, fundazioaren egoitza, eta abar), Zuzendaritza Batzordeak, kasuan kasu, erabakitako moduan.
Zigortze-neurriak hartu baino lehen, bazkideak idatziz adierazko duena kontutan hartzeko eskubidea du eta baita neurri horiek hartzeko izan diren arrazoiei buruz azalpenak jasotzeko. Neurri horiek hartzeko arrazoiak bazkideei dagozkien betebeharrak ez betetzean oinarri daitezke soilik. |
31. artikulua |
Bazkideen betebeharrak honako hauek dira:
a) Fundazioaren helburuak gauzatzeko lankidetzan jardutea.
b) Zuzendaritza Batzordeak ezarritako bazkide-sariak, derramak eta bestelako ekarpenak ordaintzea, gastuak ordaindu ahal izateko.
c) Estatutu hauek eta fundazioaren zuzendaritza-organoek balioz hartutako erabakiak bete eta horiei men egitea. |
ZIGOR-ARAUAK |
32. artikulua |
Estatutuak edo Batzar Orokorrak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak behin eta berriz hausteagatik Zuzendaritza Batzordeak bazkideak zigortu ahal izango ditu.
15 egunetik hilabetera bitartean eskubideak kentzetik fundaziotik betiko egozterainokoa izan daiteke zigorra, betiere 34. artikulutik eta 37.era bitartekoetan jasotakoaren arabera.
Ondorio horietarako, presidenteak zigorgarri izan daitezkeen jokabideak aztertzeko ikerketa egiteko erabakia hartu ahal izango du. Ikerketa horiek Idazkaritzak eramango ditu aurrera, eta Zuzendaritza Batzordeari neurri egokiak hartzeko proposatuko dio. Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza Batzordeak izango du, eta zigorra ezarri aurretik interesatuak adierazitakoa kontutan hartu beharko da.
Erabaki horren arrazoiak emango dira beti, eta haren aurkako errekurtsoa jarri ahal izango da Batzar Orokorraren aurrean, 30.1 artikuluan zehaztutako ekintzen kalterik gabe. |
BAZKIDETZA GALTZEA |
33. artikulua |
Bazkidetza honako kasu hauetan galduko da:
- Heriotza.
- Bazkidea nahita aldentzea.
- Zuzendaritza Batzordeak erabakitako zigorra dela eta, honako kasu hauetan: Estatutuotatik eratorritako betebeharrak eta Batzar Orokorrak eta Zuzendaritza Batzordeak balioz hartutako erabakietan ezarritako betebeharrak nahita eta larriki haustea behin eta berriro.
|
34. artikulua |
Bazkideren bat 33. artikuluan zehaztutako egoeraren batean badago, presidenteak idazkariari agindu diezaioke, gertaeren berri izateko, aurretiazko eginbide batzuk egin ditzala. Eginbide horiek ikusita, presidenteak ekintza bertan behera uztea, edo zigor-espedientea irekitzea edota kanporatze-espedientea egitea erabaki dezake.
33. artikuluan zehaztutako kasuetako edozeinengatik zigor-espedientea hasten bada, idazkariak, egintzak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio dagokionari, leporatzen zaizkion salaketen berri emateko. Salaketa horiei erantzuteko, bere aldeko arrazoiak azaldu ahal izango ditu 15 eguneko epean. Epe hori amaituta, edonola ere, Zuzendaritza Batzordeko lehenengo bilkurara eramango da kasua, eta bertan hartuko da erabaki egokia. Horretarako, batzarkideetatik erdiak egon beharko dute quoruma izateko. |
35. artikulua |
Fundaziotik kanporatzeko erabakia interesatuari jakinaraziko zaio eta, era berean, hurrengo Batzar Orokor Berezian errekurtsoa aurkez dezakeela azalduko zaio. Batzar horretarako deirik ez bada egiten hiru hilabeteren barruan, errekurtso hori nahikoa izango da batzarra egiteko. Bien bitartean, Zuzendaritza Batzordeak dagokionari bazkide-eskubideak kentzea erabaki ahal izango du, eta Zuzendaritza Batzordeko kide bada, kargu hori utzarazi beharko dio.
Kanporatzeko espedientea Batzar Orokorrari aurkeztuz gero, idazkariak espedientearen laburpena egingo du, Zuzendaritza Batzordeak interesatuak aurkeztutako idatziaren eta egintzen berri zehatza Batzar Orokorrari eman ahal izateko, azken horrek dagokion erabakia har dezan. |
36. artikulua |
Kanporatze-erabakia –betiere arrazoiak emanda– dagokionari jakinaraziko zaio eta horrek, eskubideaz baliatuz, auzitegietara jo ahal izango du; bere ustez, erabakia legearen edo estatutuen aurkakoa dela jotzen badu. |
37. artikulua |
Bazkideren bati kanporaketaren berri ematerakoan –berak nahi izanda edo zigorra ezarri zaiolako– bete gabe dituen betebeharrak betetzeko eskatuko zaio, hala badagokio. |
IV. DIRU-BALIABIDEAK
|
38. artikulua |
Fundazioak ez du sortze-ondarerik eta urteko aurrekontua 50.000 eurokoa da. Zenbateko hau hurrengo ekitaldi ekonomikoetan aldatu ahal izango da, eta horrek ez du zertan eraginik izan estatutuetan. |
39. artikulua |
Fundazioak, bere ekintzak aurrera eramateko, honako diru-baliabide hauek aurreikusten ditu:
- Zuzendaritza Batzordeak ezarritako sarrera-kuotak.
- Zuzendaritza Batzordeak erabakitako aldizkako kuotak.
- Fundazioak dauzkan ondasun eta eskubideetatik ateratzen dituen ekoizpenak. Baita legez jaso ditzakeen diru-laguntzak, ondareak eta dohaintzak ere.
- Estatutuen helburuak kontutan harturik, Zuzendaritza Batzordeak erabakitako ekintza bidezkoek dakartzaten irabaziak, betiere estatutu hauetan jasotako helburuen esparruan.
Fundazioak, jarduera ekonomikoak (zerbitzuak ematea barne) gauzatuta, lortzen dituen irabaziak haren helburuak betetzeko baino ez dira erabili beharko. Inola ere ezingo dira fundaziokideen artean banatu.
|
V. DESEGITEA ETA LIKIDAZIOA
|
40. artikulua |
Honako arrazoiengatik desegingo da Fundazioa:
- Bazkideek nahi dutelako. Nahi hori horretarako bildutako Batzar Orokorrean azaldu beharko da, eta bertan daudenen gehiengoaren botoak jaso beharko ditu.
- Kode Zibileko 39. kapituluan azaltzen diren arrazoiengatik.
- Epai judizial bidez.
|
41. artikulua |
Fundazioa deseginez gero, erabakia hartu duen Batzar Orokorrak Kitapen-Batzordea izendatuko du. Batzorde hori Zuzendaritzako batzordekideek osatuko dute eta dagoen diruaz arduratuko da.
Horrela, bazkideekiko eta besterekiko fundazioaren zorrak ordaindu ondoren, geratzen den fundazio-ondarea, geratzen bada behinik behin, Batzar Orokorrak ondo deritzonari emango zaio. |
VI. ESTATUTUAREN ERALDAKETA
|
42. artikulua |
Estatutuen aldaketa bazkideen Batzar Orokorrean erabaki behar da, bai bere ekimenez, bai bazkideen %50ek eskatuta; Batzar Orokorra xede horrekin deitu behar da. Dena den, bi kasuetan Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako batzorde-txostengile bat izendatuko du, aldaketa-egitasmoa idazteko. Egitasmo hori Zuzendaritza Batzordeak ezarritako jarraibideen arabera egingo da, eta Batzordeak berak jarriko du egitasmoa amaitzeko epea. |
43. artikulua |
Aldaketa-egitasmoa epe barruan idatzi eta gero, presidenteak hurrengo Zuzendaritza Batzordearen aztergai-zerrendan sartuko du. Batzorde horrek egitasmoa onartu, edo, berriz ere, lantaldeari itzuliko dio, atzera ere aztertzeko.
Egitasmoa onartuz gero, Zuzendaritza Batzordeak hurrengo Batzar Orokor Bereziaren aztergai-zerrendan sartzea erabakiko du, edo horretarako propio egingo du Batzar Orokorrerako deia. |
44. artikulua |
Batzarrerako deiarekin batera, estatutuen aldaketen testua bidaliko da, bazkideek, egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko. Zuzenketa-proposamen hori Batzar Orokorrari emango zaio, betiere batzarra egin baino zortzi egun lehenago Idazkaritzan jaso badira.
Zuzenketak banaka nahiz taldeka egin daitezke. Idatziz egin beharko dira, eta beste testu-aukera bat izan beharko dute. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Orokorrak estatutuak aldatzeko erabakia hartuko du, eta Fundazioen Erregistroan sartzen denetik aurrera baino ez du eragina izango hirugarrenengan. |
VII. AZKEN XEDAPENAK
|
45. artikulua |
Estatu hauetan batzen ez diren gaietan martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa eta arau osagarriak ezarriko dira. |