KONTRATUA

Agiri-ereduen bankua

Euskarazko adibidea - 1

 

Adibidea
SAIZAR HOTELAK KATEAREN ETA ARROBA INFORMATIKA ENPRESAREN ARTEKO KONTRATUA SAIZAR HOTELAK KATEAREN WEB ORRIA SORTZEKO.
  ALDERDIAK
  Kontratatzailearen datuak
Enpresaren datuak Ordezkariaren datuak
Izena: Saizar hotelak Izen-abizenak: Olaia Zabala Mintegi
IFK: Q-4800525-J NAN: 78888440-G
Helbidea:

Kale Zahar auzoa 39

Usurbil - Gipuzkoa
Kargua: Zuzendaria
  Kontratatuaren datuak
Enpresaren datuak Ordezkariaren datuak
Izena: Arroba informatika Izen-abizenak: Joseba Goiri Ajuria
IFK: L-4800897-J NAN: 78334498-G
Helbidea:

Maria Agirre kalea 22

Bilbao - Bizkaia
Kargua: Zuzendaria
  ADIERAZTEN DUTE
Lehenengo. SAIZAR HOTELAK kateak web orria sortu nahi du, EAEn, Nafarroan eta Iparraldean dituen hotelak sustatzeko asmoz eta bere zerbitzu eta helbideak jakinarazteko.
Bigarren. ARROBA INFORMATIKA enpresak web orri bat sortuko dio SAIZAR HOTELAK kateari EAE, Nafarroan eta Iparraldean dituen hotelak sustatzeko asmoz eta bere zerbitzu eta helbideen berri emateko.
Hirugarren. Bi alderdiak aipatutako guztiarekin bat etorriz eta aipatutakoa betetzeko gaitasuna erakutsiz, kontratu hau sinatzen dute, honako klausula hauen arabera:
  KLAUSULAK
Lehenengoa. KONTRATUAREN XEDEA
Kontratu honen xedea web orri bat sortzean datza, SAIZAR HOTELAK kateak EAEan, Nafarroan eta Iparraldean dituen hotelen helbideen berri emateko, baita eskaintzen dituzten zerbitzu guztien berri ere. Horretarako, erabiliko diren hizkuntzak hiru izango dira: euskara, gaztelania eta frantsesa.(1)
Bigarrena. EKINTZAK
Burutuko diren ekintzak honakoak izango dira:
      -Web orria sortzeko prozesuan bi enpresek elkarren berri izango dute eta elkarlanean arituko dira, informazioa zuzena eta osoa izateko helburuarekin.
      -Beharrezkoa den guztirako, adituen laguntza eskainiko da web orriaren sorreran sor daitezkeen zalantzak argitzeko.
Hirugarrena. LAN EGITEKO ETA EMATEKO EPEAK
Kontratu honen bidez, ARROBA INFORMATIKA enpresak aipatutako zerbitzua adostutako epearen barruan  eskaintzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen du. Finkaturiko epeak bi izango dira: lehena euskaraz adieraziko da eta bigarrena gaztelaniaz eta frantsesez.
Laugarrena. EGINKIZUNAK ETA BETEBEHARRAK
ARROBA INFORMATIKA enpresak honako konpromisoa hartzen du:
Kontrataturiko zerbitzua betetzea, helburu horretarako beharrezkoak diren baldintza guztiekin, behar diren profesionalak erabiliz, azterketa teknikoak eginez eta beharrezkoa denean adituen zerbitzuetara joz. Horretarako, honakoak izango ditu:
      -Zerbitzuaren teknikari bat.
      -Adituen kolaborazioak.
      -Zerbitzuaren kontrola, administrazioa eta jarraipena egiteko langileak.
      -Zerbitzua modu egokienean emateko beharrezko lokala eta azpiegitura.
      -Gaztelania-frantsesa itzulpena.

      -Edukiak web orrian jartzea.
Bosgarrena. PREZIOA ETA ORDAINTZEKO MODUA
SAIZAR HOTELAK kateak ARROBA INFORMATIKA enpresari aipaturiko zerbitzuagatik 4.025,00 euro, BEZ barne, ordainduko dizkio 2008ko abenduaren 18a baino lehen.
Seigarrena. LANAREN JARRAIPENA
ARROBA INFORMATIKA enpresak eta SAIZAR  HOTELAK kateak lanaren koordinaziorako eta jarraipenerako lan taldea osatuko dute; eta, lana burutuz doan heinean, beharrezkoa dela ikusiz gero, bildu egingo dira.
Zazpigarrena. KONTRATUA ETETEKO ARRAZOIAK
Kontratu hau eten ahal izango da dokumentu honetan jasotako klausulak betetzen ez badira. Aldeak Bilboko epaitegien jurisdikziopean arituko dira, beste edozein forori uko eginez.
  ADOSTASUNA
 
Eta horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan, kontratu honen bi ale egin dira eta alderdi interesdunek sinatu dituzte behean adierazitako toki eta egunean.
Toki-egunak Bilbon, 2007ko urriaren 10ean

  Kontratatzaileak O.E.

  Kontratatuak O.E.

Firma     Firma
  Oh.: Web orrialdean hiru hizkuntzak txertatzean kontuan eduki beharko dira enpresaren barne araudian ezarritako lehentasunak: 3.1. Hizkuntza-politika (ikus. I Eranskina)
Azken eguneratzea: 2007/03/16