Mai-my: Myriam Pérez, Maite Arroitajauregui, Victor Iriarte
"Tentativa"
Musika: Maite Arroitajauregi Argitazpena: Eneko Aranzasti, Saroa Soinua: Eneko Aranzasti Bideoa: Víctor Iriarte Iraupena: 13'(+/-) Eskerrak: "Portale" (Eibarko Kultur Etxea), Tzigana (Ainhoa), Arteleku (Natalia, Aitor "T"), Arrate, Ionyu, Saroa, Miguel eta Rita, lagunak eta familia. Kontaktua: Myriam, 607838235, myriam38@hotmail.com
Currículuma
Myriam Pérez (Oiartzun, 1981): dantza garaikidea ikasi zuen Rotterdamse Dansacademie-n eta gaur egun koreografo eta dantza irakasle bezala aritzeaz gain, psikologia ikasten du EHU-n. Maite Arroitajauregi (Eibar, 1977): Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan biolontxelo ikasketak burutu zituen eta egun, musika irakasle izateaz gain, musika talde eta koreografo desberdinekin lan egiten du. Víctor Iriarte (Bilbao, 1976), kazetaritza eta sormenezko zine dokumental ikasketak burutu ondoren, unibertsitateko irakasle eta ikus-entzutezko sortzailea da.
MAI-MY proiektua 2004an sortu zen, dantza musika eta ikus-entzuteko adierazpen moduak integratzeko asmotan. "Tentatiba" da beraien lehen lana eta mugimenduaren errepikapenari buruzko gogoeta egiten duen trilogia baten barnean dago.
Sinopsia
1974 ko Urrian Georges Perec idazle frantzesak saiakuntza bat burutu zuen, hiru egunetan zehar Parisko Saint-Sulpice plazan gertatutako guztiak idatzi zituen. Ariketa horren helburua, itxura ezer berezirik gertatzen ez denean, benetan gertatzen denaren berri ematea zen, hau da, jendea, denbora, autobus, lainoak…
MAI-MY-k Pariseko toki hura agortzeko saiakera berreskuratzen du. Kasu hontan musikak Saint-Sulpice plazaren lekua hartzen du eta dantza, errealitatea behatu eta berridazteaz arduratuko da: Gazte bat pasatzen da eta Perec-ek bere kuadernoan, "gazte bat pasatzen da" idatziko du…akorde bat entzuten da sol minorrean eta mugimenduak sol minorren akordea idatziko du eszenatokiaren gainean. Gutxika gutxika, errealitatearen errepikapen ia zientifikoaren ondorioz, erreala eta adierazi ezina den zerbait suertatu harte.Tentatiba.
.