Musika: Musika originala Mario baroja Argitazpena: Gabriel Punzo Soinua: Gabriel Punzo Eszenografia: (Ideia, konzeptua) Diego Soroa Jantziak: Eider Rodríguez Iraupena: 11 ' Eskerrak: Escuela de Danza de Getxo Kontaktua:eiderreta@hotmail.com
Currículuma
Eider Rodriguez Getxon jaio zen 1975ean. Londreseko Rambert Schooleko dantza-titulatua da. 1996 eta 2003 artean, Europako hainbat konpainiatan parte hartu zuen (Wienner ballet Theater, Normandiako Operaren Balleta, Staats Theater Bielefeld eta Victor Ullateren balleta), eta, estatuetan zein nazioartean itzulietan aritzeaz gain, errepertorio klasiko eta garaikide zabala jorratu zuen. Euskal Koreografo Gazteen IX. Erakusketan parte hartu zuen, "Huri"rekin, baita Lekuz Leku Dantza Jaialdian ere, "Ciclos" koreografiarekin. Egun, Getxoko Dantza Eskolako irakaslea da, eta Pilates teknikako titulatua.
Sinopsia
Zeruertzari aurre egiten dion emakume bat. Itsasoaren aldarteak aldakorrak dira eta emakumeari eragiten diote. Bere ustez, zeruertzarekin komunika daiteke. Itsasoaren eta emakumearen mugimenduek bat egiten dute bera murgiltzen denean, baina itsasoak berriz lurrertzeratzen du