Ideies Blai Gasteizen sortu zen 2003ko irailean. Traspasosko dantza-ikastegian prestakuntza akademikoan jardun ondoren, Estitxu Campos, Idoia Blanco eta Eider Mendizabalek prestatzen jarraitzeko beharra ikusi zuten, baita era autonomoagoan artistikoki hazteko beharra ere. Horretarako, elkarte berri bat sortu zuten. Ideies Blaik dantza garaikideari erreparatzen dio eta bere helburu nagusiak mugimenduaren ikerketan eta ekimen artistiko berrien sorreran oinarritzen dira
Gaurdaino, Ideies Blaik lau sorkuntza egin ditu
Ilunpetik argira (2004): 30 minutuko iraupeneko proiektu bat, emakumeek egindako poesiari eta dantzari erreparatzen diona.
11 Gradu (2004): dantza-ekoizpen erabat autonomoa (50 minutuko iraupena).
El Barón Rampante (2005): diziplinarteko proiektu bat (30 minutu), dantza, poesia eta diapositiba-irudiak barne.
Abiadura-maila proportzio zuzenean dago ahazturaren intentsitatearekin, ondorioztatuz:
Gure garaia abiaduraren deabruari emana dago eta horregatik ahazten du horren erraz bere burua.
Gure garaia ahazteko obsesioak jota dago eta, horretarako, abiaduraren deabruari ematen zaio."
Testua: "LA LENTITUD" Milan Kundera.
Testu horretan oinarrituta, Jin-Jan-Jun gaurko gizartearen isla da: bertan, eguneroko errutinak harrapatzen gaitu…, buruak mendean hartu…, gorputza ezereztu egiten da, hautsi…
Oroitzapen galduak agertzen diren arte, jolasez eta barrez betetako oroitzapenak, gorputzaren oroitzapenak…
Sentimendu galduak eta lasaitasuna dakarzkigute… mantsotasuna…
Edo beharbada ez. Jin-Jan-Jun.
Izenburua "etorri-jan-joan" esan dezakegu bestela, eta Iparraldeko esaera herrikoia da. Presei egiten die erreferentzia: egunez eguneko lastertasuna, denera iritsi nahia eta inon ez egona.