Musika: Jon Ander Garamendi, Air. Argitazpena: Oscar Grijalba Argazkia: Globa Bideoa: Jon Ander Garamendi Iraupena: 15 ' Eskerrak: JOKALARI guztiei! Nire gurasoak, Natalia, Gabi, Iñaki, Gonzalo, Centro Civico de San Francisco eta Rekin producción Contacto: helenago.lab@gmail.com , helax@o2.pl telef.: 678688837
Currículuma
Rydultowyen jaio zen Polonian 1973an. Opoleko Kultura eta Animazio Zentro Nazionalean ikasi zuen bi urtez dantza-sailean. Dantza-konposizioan graduatu zen Amsterdameko School for New Dance Development / SNDO, bertan lau urtez ikasi ondoren.
Koreografo moduan hauek sortu ditu: "Pozytywka", "Line", "Stereotype (not)", "The Right Bell", "Tellagorri" Nataliaren lankidetzaz, "Radio East", "Neutron 918s", " Strange Kind ", "Debut", "Solo,not so" Johannes Lernpeissen lankidetzaz. Aldi berean, toki hauetako antzokietan aurkeztutako hainbat piezatan dantzatu du: Amsterdam, Alemania, Espainia, Polonia eta Venezuela. Inprobisatuta aritzeko gonbidatu dute Herbeheretako "Het Hans Hof Ensemble" eta "Bambie" taldeek. Bere azken interprete-lanak hauek izan dira: Ame Hendersonen "Blue**Disco", Natalia Mongeren "Tu o Yo" eta "Es3in", Blanca Arrietaren "Memoria".
Sinopsia
Talde aurkariko hamaika pertsonen kokapenari erne dauden beste hamaika. Jokalari bakoitzak egoera iraunkorra eduki behar du eta gertatzen denari arretaz entzun, baita inguruan gertatzen jarrai daitekeena aurreikusi ere.
Futbola da munduko kirol popularrenetako bat. Milaka pertsonek sentitzen dute harekin oso kirol gutxitan ez bezalako grina eta emana. Futbola eta bere ingurunea agertokian jokatutako pieza batera eramateko aukera nola izango zen ikertzen hasi nintzen.
Futbol hitza entzuten duzunean zein irudi datorkizu?
Zer dute komunean futbolak eta dantzak?